Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Aiert Goenagak Jon Irabazalen lekukoa hartu du zuzendaritzan

Durangoko Azokaren arduradun berria izendatu du Gerediaga Elkarteak

A. santana - Viernes, 9 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 05:42h

Durango. Aurtengo Durangoko Azokaren balantzea baino, 30 urteko ibilbide luze eta oparoari erreparatu zioten Gerediaga Elkarteko arduradunek. Izan ere, hiru hamarkadez zuzendari gisa aritutako Jon Irazabalek "gero arte" esan zuen atzo Landako gunean. Gero arte bat da, bere presentzia eta bere eskarmentua beti egongo baita prest Gerediagako lantaldean. Edonola ere, lekukoa pasatzeko momentua heldu dela iritzi du Irazabalek, eta Aiert Goenaga izango da hemendik aurrera Azokako zuzendaritzaren ardura hartuko duena.

Gerediaga Elkarteak behar bezala agurtu nahi izan zuen atzo Irazabal, omenaldi sorpresa eskainiz. Balantzearen gaineko prentsaurrekoa bukatu ostean, Aretoko pantailak euskal musikaz apaindutako argazki-bilduma erakutsi zuen. Irudietan, euskal kulturaren hainbat adierazle tartekatu ziren eta, jakina, argazki guztietan protagonista bakarra ageri zen: Jon Irazabal.

Bai Gerediagako presidente den Nerea Mujikak eta bai Jon Irazabalek berak "une hunkigarriari" eustea erdietsi zuten. Irabazalek burua apur bat makurtu eta isiltasuna nagusi izan zen jendez gainezka zegoen Aretoan. Azkenean, arnasa hartu eta "hau tranpa bat izan da, e?" esateko gai izan zen. Irribarre konplizeen artean, Mujikak ebook bat oparitu zion. "Hona hemen liburu berria", gaineratu zuen. Lekukoa hartu berri duen Aiert Goenagaren aburuz, Irazabalek "sekulako lana" egin du, eta bere ekarpenagatik merezi zuen Landako gunetik "ate handitik" ateratzea, bere lankide guztien eskerona jasoz. Agian gero arte hunkigarri hori arintzearren, Irazabalek kasualidade baten berri eman zuen: "Bitxi da: ni lanean hasi nintzenean, ordezkari berria jaio egin zen", txantxa egin zuen.

Aiert Goenaga 30 urteko ondarroarra da. Enpresa eta Administrazio Zuzendaritzan lizentziatua, eta pertsona eta erakundeen kudeaketan espezializatua da. Berebat, Lea Artibaiko sare industrialaren azterketa burutu du Azaro Fundaziorako. Besteak beste, Gaindegia Elkartean, Euskal Herriko behatoki sozio-ekonomikoan proiektu koordinatzailea izan da. Halaber, Lea-Artibaiko, Mutrikuko nahiz Busturialdeko Hitza hedabideetako kudeatzailea ere izana da.

Zuzendaritzaren erronkari buruz galdetuta, zera erantzuten du: "Eskertzekoa da Gerediaga Elkarteak nigan jarri duen konfidantza, horrek suposatzen duen arduraz jakitun banaiz ere. Bestetik, hemen ez nago bakarrik, bai Irazabal eta bai elkarteko kide guztien babesa ere eskertzen dut eta. Hemen denok gara berdinak", adierazi zuen.

Etorkizuneko azoka Nerea Mujikak azaldu zuenaren arabera, aurtengo Durangoko Azokaren 46. edizioa omen da datozen urteetakoaren erakuslea. Merezitako atseden tartetxoa hartu ondoren, Gerediagoko kideak buru-belarri arituko dira hurrengo hilabeteetan plangintza estrategikoa garatzen.

Besteak beste, arlokako zuzendaritzak definitu eta hainbat lan-talde zehaztuko dira, finantziazio, komunikazio nahiz arlo teknikoak ezberdinduz. Hausnarketa honen emaitzak urtarrila edo otsaila partean prest izatea aurreikusi da. Hori bai, dagoeneko argi daukate ondorengoa: "Kulturgintza arloko euskarazko sormen lanen jai eta plaza izateko bidea egingo du".

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad


Publicidad


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad