Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
CAPITAL DE LA CULTURA VASCA

Durangoko Azokak euskal kulturaren 105.000 lagun bildu egin ditu aurten

Euskal sorkuntzak krisirik ez duela ezagutzen baieztatu du Gerediaga Elkarteak

Amaia santana - Viernes, 9 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 05:42h

Aurtengo edizioan, Gerediaga elkarteak kamera termiko bat jarri du Landako atarian bisita kopurua neurtzeko.

Aurtengo edizioan, Gerediaga elkarteak kamera termiko bat jarri du Landako atarian bisita kopurua neurtzeko. (ARGAZKIA: JUAN LAZKANO)

Galería Noticia

Durango. Urtero lez, jendearen berotasuna nabaria izan da Durangoko Azokan. Aurten, gainera, zientifikoki neurtu ahal izan da. Landakogunera sartu-irtenak neurtu dituzte Gerediaga Elkarteko arduradunek, kamera termikoen bidez. Horrela, azokak iraun dituen lau egunetan, 105.000 bisita zenbatu dira, Jon Irazabalek adierazi zuenari jarraiki, zeinak 46. edizioko balantzearen berri eman baitzuen atzo. Bere aldamenean izan ziren Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko presidentea, eta Aiert Goenaga, Irazabalen lekukoa hartu duena. Datorren azokatik aurrera, bera arituko da zuzendari lanetan.

Eskainitako datuen arabera, egunik jendetsuena hilaren 6a izan zen, 40.000 bisitekin. Aipatu zifra gainontzeko egunetako bikoitza da. Bisita fisikoez gain, aipatzekoak dira ere birtualak. Durangoko Azokaren webgune ofizialean (www.durangokoazoka.com) 23.300 erabiltzaile zenbatu dira azaroaren 23tik atzo bitartean. Bataz beste, hiru minutuko bisitaldiak egin ditu erabiltzaile bakoitzak, eta webguneko kontsulten %7a telefono mugikorretatik egin da.

Kualitatiboki, jendeak "erantzun ona eman dio sortzaileen eta kultur adierazpen ezberdinetako eskain-tzari", laburbildu zuen Nerea Mujikak. Krisia nonahi ageri den testuinguruaren aurrean, euskal kultura sendo ageri da eta Durangoko Azokak jarraitzen du horren termometro ona izaten.

Jon Irazabalen esanetan, "sormenak ez du krisirik". Ildo horretatik, euskarazko sorkuntzan aberastasun handiaz ere mintzatu zen. "Durangoko Azokak erakutsi du euskaltzale eta euskal kulturgin-tzan sinesten dugunon topaleku nagusia dela", baieztatu zuen. Halaber, Nerea Mujikak liburuen nahiz diskoen sektoreko biziraupena goraipatu zuen. "Merkatu txikia izanik ere, liburuak eta diskoak saldu egin dira egunotan", aipatu zuen.

kulturaren transmisioa Ebaluazio orokorraz aparte, Landako gunearen inguruan izan diren gune bakoitzako balorazioaren berri eman zuten ere bai, "Azoka ez baita Landako eraikinera mugatzen", arrazoitu zuen Aiert Goenagak. Gauzak horrela, Haur Literatura Aretoak osasun sendoa erakutsi du aurten ere bai. Antolatutako tailer, aurkezpen eta joko anitzetan, 40 bat lagun gazte izan dira bataz beste. Kasu batzuetan, jendea kanpoan utzi behar izan da, Elkartegiko areto nagusiak 150 lagunentzako tokia du eta. Harrera honen aurrean, xedeak "beteta" geratu direla iritzi zuen Goenagak. Helburuen artean, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin aritzeko ekimenen "eran-tzun oso positiboa" azpimarratu zuen, euskal kulturaren transmisiorako aukera ezinhobea aurkezten duena, hain zuzen.

Bestalde, orain dela hiru urte martxan jarri zen Ahotsenea aretoak "gorpuzten" dirau, bere baitan hogei bat musika eta literatura aurkepen eskaini dituena egunero. Espazio honen ezaugarririk nabarmenena haren "proposamen aniztasuna" da. "Euskal sortzaileak eten barik dabiz, zeresana dute, zer kantatua eta zer kontatua", adierazi zuen.

Entzuleen kopuruari dagokionez, Landakotik igaro diren hamar bisitarietatik behintzat bat Ahotsenetik pasatu da, Gerediaga Elkarteak eskainitako datuen arabera. "Euskal sortzaileek plazak aldarrikatzen dituzte urte osoan zehar, eta egunotan egiaztatu da publikoa egon, badagoela", baieztatu zuen Goenagak. Ildo beretik, Plateruenak ere emaitza onak jaso ditu "hein handi batean", nolabaiteko kritika kutsua antzeman bada ere. "Aurreko urteetan zuzeneko ikuskizunetan izandako ikusle kopuruak behera egin duela sumatu dugu, eta aurten ere beherazko joerak jarraitzen du", aitortu zuen.

gune berriak Bestetik, Azokaren hiru gune berriak arrakastatsu atera dira. Irudienearen kasuan, "plazak eta plazerrak" bat egin dute. Plaza, ikus-entzunezko munduan dabiltzaten euskal sortzaileei eta euskararen normalizazioaren alde dihardutenei emandakoa. Eta plazerra, "20tik gora zine zuzendari edo musikari izan dutelako zuzeneko harremana euren sormen lanen hartzaileak diren herritarrekin". Landakotik urrun samar egon arren, San Agustin kultur gunean kokatu den Szenatokiarekin "gustura" izan da ere jendaurrea, antolatutako irakurketa dramatizatua eta antzerki maratoiarekin.

Teknologia berriei keinua egitearren, Kabi@ espazioak hainbat ekitaldi hartu ditu egunotan: ipuin kontaketa inprobisatua Akting eta Ander Lipusen esku edota euskal Wikipediaren 10. urteurreneko auzolan-festa, kasu. Datu deigarri bat gogoratzearren, euskarazko en-tziklopedia 107.000. artikulura heldu da Durangoko Azokan. Azkenik, Galiziako kultura gonbidatuari aipu egin diote. "Euskal Herriko eta Galiziako kultur eragileen arteko elkarlana abiatu da", adierazi dute.

‘Cine en vascuence’ con Elortza

Se le esperaba ayer en Durango, pero el cineasta vasco Gotzon Elortza no asistió finalmente a la azoka debido a su delicado estado de salud, según transmitió ayer la familia del director de cine a los responsables de Gerediaga Elkartea. El que ha sido director de Durangoko Azoka hasta la fecha, Jon Irazabal, recordó, con cierto punto de comprensible nostalgia, que el primer trabajo de Elortza se proyectó por primera vez en la feria de Durango, que en 1965 celebraba también su primera edición. Así consta en la prensa escrita, en un recorte de ‘La Gaceta’ fechado un ‘inocente’ 28 de diciembre de 1965. El redactor calificó de “éxito” el trabajo de “un joven cineasta de Amorebieta”, quien al parecer buscaba “dotar a los pueblos de habla vasca, de películas en el viejo idioma”. Elortza resultó ser un innovador, que expuso en esa primera cita de la Azoka de Durango “las modernas técnicas” del cine parisiense. Elortza ha sido premiado por su precursora obra cinematográfica en euskera. Vecino de Getxo, el Ayuntamiento de la localidad vizcaina le homenajeó el pasado año con una reproducción del molino de Aixerrota, “en agradecimiento a su labor en favor del euskera”. Asimismo, la Filmoteca Vasca ha digitalizado recientemente tres de sus largometrajes en euskera: ‘Ereagatik Matxitxakora’ (1959), ‘Aberria’ (1961) y ‘Elburua Gernika’ (1962). >A. S.
votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Comentar sin registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...

Código de seguridad

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad


Publicidad

Trajes de Carnaval

Los próximo leones del athletic.

Mándanos tus fotos de Carnavales y GANA UN COMPLETO PACK DEL ATHLETIC

■ Envíanos un email con tus imágenes

Lucio Mallona.  Fruniz 1930


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad