Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Oraina lipar bat da Azokan, azken eguneko zurrunbiloa amaitzen den unean amatatzen dena
Iñaki Mendizabal - Viernes, 9 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 05:42h
votos
comentarios
Hemen. Orain. Zu eta ni. Eternitatea begirada bat da". Oraina baino ez dugula gogora-tzen digu aspaldiko poema honek. Azokan, baina, oraina lipar bat da, txinparta bat segidan amatatzen dena, azken eguneko zurrunbiloa amaitzen den une berean. Azoka etorkizunari begira dago jada, eta Gerediagak enkargatutako Plan Estrategikoak esango du zein bide jarraitu behar den ondorengo urteetan. Bidea, baina, erdi markatuta dago, eta aurten eginikoa datorrenaren lagina da, lagin inportantea, etorkizunari eginiko keinu garbia: Irudienea, Kabi@, Szenatokia... Auzolana euskal kulturarekin konprometituda dauden taldeekin. Azokak Landako Gunetik kanpo zabaldu ditu bere garroak, eta atzo egin zuten agerpenean argi geratu zen amaraunik ez zaiola aterako. Jon Irazabalek Aiert Goenagari pasatu dio lekukoa (eta ardura) eta ondarroarrak badu nahikoa lan aurrerantzean. Argazki polita osatu zuten, goiz partean, aurtengo aldian parte hartu duten guztiek: Irazabal eta Aiert, Nerea Mujika (Gerediaga), Josu Camara eta Idoia Guereñu (EHAZE), Iban Arantzabal (Azoka Telebista), Oihane Barrutia (Berbaro), Manuel Moreno (Topagunea), Gotzon Barandiaran (Ahotsenea) eta Sergio Lago (Culturgal).
Azken eguna izan zen atzokoa, bosgarrena, baina jende asko hurbildu zen Landako Gunera, eta tartean aurpegi ezagunak ere bai. Esaterako, Bittor Kapanagari egin zitzaion omenaldian agertu ziren Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak, Gontzal Mendibil kantaria, Patxi Alaña, Anton Mari Aldekoa Otalora edo Jose Luis Lizundia. Landakotik ikusi genituen, baita, Joseba Andoni Lakarra arratzuarra, Rikardo Badiola, Patxi Uribaren, edo Joan Mari Torrealdai euskaltzainak. Idazleek ere ez zioten muzin egin azken egunari. Hantxe agertu ziren Jose Mari Esparza, Julen Gabiria, Joan Mari Irigoien, Antton Kazabon, José Javier Abasolo, Inazio Mujika, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Lander Garro edo Eneko Aizpurua, Mikel Valverde eta Juan Luis Landa irudigileekin batera, euskara eta euskal kulturaren inguruan txirikorda dotorea osatuz.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
Publicidad
19:36
19:04
18:46
18:36
18:30