Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Xabier montoia idazlea eta kantaria

"Oraingoa salto hirukoitza eta sarerik gabekoa izan da"

Hamar urte lan berririk plazaratu gabe egon da Xabier Montoia (Gasteiz, 1955). Tartean, "zapuztutako diska" batek musika jotzeko gogoak kendu zizkion. Bat-batean, gitarra berriro hartu zuen eta 'Montoiaren mundu miresgarria' ondu du. Atzo Ahotsenean aurkeztu zuen diskoa

Jon Itxaurraga - Viernes, 9 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 05:42h

Xabier Montoiak errezitaldi bikaina eskaini zuen atzo arratsaldean Ahotsenea espazioan.

Xabier Montoiak errezitaldi bikaina eskaini zuen atzo arratsaldean Ahotsenea espazioan. (argazkia: Juan Lazkano)

Galería Noticia

Durango. 'Xabier Montoiaren mundu miresgarria'... Horrelakoa ote da?

Hasteko, gauza bat utzi nahi dut argi: izen ironikoa da. Ez dut uste nire mundua miresgarria denik. Diskoa prestatzeko kantu guztiak bildu nituenean abesti gehienetan mundua hitza agertzen zela konturatu nintzen.

Zure ibilbide luzean musika mota asko jorratu duzu, eta orain pop-a, zergatik?

Beharbada nire biografiarekin zer ikusia badauka. Txikitan entzun nuen lehen musika pop-a izan zen, pop beltza hain zuzen ere. Ordutik musika buruan gelditu zitzadan eta orain atera da. Dena dela, aldaketa handia izan da.

Bizitzak batzuetan gauza bat egiteko aukera ematen dizu, besteetan beste bat. Orain pop egitea tokatu zait. Aurrekoan elekronikoa egin nuen, baina ez zen kaleratu. Normalean, disko bat egiten dudanean ezberdina izan dadila saiatzen naiz. Berdintsua egingo banu, aspertuko nintzateke eta ez dut nahi. Horrexegatik urratu gabeko bideak ibiltzen ahalegintzen naiz.

Etorkizunera begira, zer daukazu buruan?

Orain diskoa kaleratu berri dugunez, jendearen aurrean aurkezteko eta jotzeko txanda datorkigu. Horixe da benetan gustatzen zaiguna. Etorkizuna? Kontzeptu moduan ez zait gustatzen. Batek jakin bihar hemen naizen... beraz, ez nau kezkatzen. Ni oraingoaz ardura-tzen naiz, lan nahikoa da hori. Hala ere, hurrengo diskoa ezberdina delakoan nago, ez aspertzeko hain zuzen ere.

Hamar urte disko berririk plazaratu barik. Zergaitik orain?

Urte hauetan beste disko bat grabatu dut, baina ez da kaleratu. Oso lan konplikatua izan zen, zer eta grabazioak asko luzatu ziren. Pott eginda egon nintzen; ez neukan ezer egiteko gogorik. Horren ondorioz bi urte eta erdi musikatik kanpo egon nintzen. Bat-batean bueltatu zitzaidan gogoa, gitarra hartu nuen eta orain arte.

Grabazio estudiora itzultzea arraroa egin zitzaizun? Hots, aurkezpenen dinamikara?

Grabatzeari berriz ekitea bai, baina ez gehiegi. Lagunen arteko giroa geneukan eta nahiko eroso egon nintzen. Aurkezpenetan, aldiz, gusturago egoten naiz. Pentsa hortan nabilela bizitza guztia, hori dela benetan gustatzen zaidana. Ez zait batere gogorra egiten, alderantziz, plazer handia da.

Azken urteetan euskal musikak aldaketa handia eman du. Zer eragina izan du zeure lanetan?

Orain, adibidez, oso musikari onekin jotzen dut, eta lehen ez. Egia esan, gehienetan oso musikari onekin ibilia naiz, zorte hori izan dut. Baina orain askoz errazagoa da musiko onak aurkitzea lehen baino.

Aldaketa handia suposatu du horrek?

Aldaketa erabatekoa. Bizi guztia gitarra elektrikoa jo dut, baxu eta bateria batekin. Haatik, plazaratu berri dudan disko honetan ez dago elektrizitaterik, baizik eta dena txelo, piano eta gitarra espainola batekin landuta dago. Orduan, disko honek ez dauka aurrekoek zeukaten erritmo zuzena. Oraingoa salto hirukoitza eta sarerik gabekoa izan da.

Eta zutik erori zara?

Orain arte ez dut burua hautsi, behintzat. Espero dut aurreran-tzean ere berdin jarraitzea: oso-osorik.

Zeure ustez, azken urteetan zein izan da euskal musikan egon den bilakaera, oro har?

Nik uste dut, nolabait, EHko musika estandarizatu egin dela. Alegia, ez dago tarte handirik hemen egiten den musikatik geure inguruko beste edozein musiketara. Ni hasi nintzenean ez zegoen ezer eta orain denetarik dago. Hori da diferentzia. Gaur musikari oso onak daude, batez ere gazteen artean, baina faltan botatzen dut ausardia pixka bat.

Hori dela eta, baliteke gazteek betiko 'mitoengana' jotzea?

Gazteek oro har, ez. Mitozalea dena mitozalea da, berdin 20 ala 60 urte edukita. Baina badira edo bagara, ni ere holakoa naiz, batere mitozaleak ez direnak. Ez dut uste zer ikusi zuzena daukanik gazte izatearekin. Izaera mota bat da, besterik ez. Eta Euskal Herrian Montoiazale asko al dago? Ez, gutxi, baina badirenak finak izaten dira.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad