Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Haizea zebilen Fermin Muguruzarekin bildu ginen goizean. Irungo Urdanibia plazako bananondoak kimatzen ari ziren. Burua ideiaz beterik duela dio, eta aurrera begiratzen duela beti.Orain isiltasuna gordetzeko sasoia datorkio. Datorren urtean musika birarik ez du egingo, baina aurrerago gustatuko litzaioke besteren bat egitea. Denboraren esku utzi du hori
Ane Agirre - Martes, 13 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 12:53h
votos
comentarios
Fermín Muguruza ha sido uno de los referentes del rock radical vasco. (Foto: iban gorriti)
Vista:
BARTZELONAKO In Edit jaialdian Espainiako Dokumentalik onenaren saria irabazi duzu ‘Next music station: Morocco’ lanagatik.
Al Jazzera telebistarako 11 dokumental egin nituen: Bi Libanori buruz, bi Egiptori buruz, bi Marokoren gainean, beste bat Siriakoa, Kuwait eta Bahreinena, Yemen eta Sudani buruzko bana. Zinemaldirako Libanoko biak batu genituen, eta Bartzelonara Marokokoa bidali genuen. Sekulako ilusioa egin zidan sariak, jaialdi honetan mundu osoko dokumentalak daude lehian, eta oso izen oneko jaialdia baita. Eta epaimahaian Isaki Lacuesta eta Quim Casas zeudela jakin nuenean aurrera egiteko izugarrizko bultzada eman zidan. Eta esker ona, ez musikari bezala soilik, dokumentalista bezala ere bai.
Azken boladan ikus-entzunezkoetan aurkitzen zaitugu.
Ikus-entzunezkoekin beti izan dut harremana. 1985ean Sarri Sarri bideoklipa egin genuen eta bakarlari gisa ere oso hurbil egon naiz. Irudien bidez gauzak kontatu nahi genituen eta zuzenekoak grabatzen genituen. Road movie formatoan grabatzen genituen birak gero erakusteko asmoz. Negu Gorriaken garaian kanal bat sortu genuen ohikoetatik at egiten genuena kontatzeko. Eta hortik lehenengo dokumentala egitera jauzitxoa egon da. Duela bost urte diskoa grabatzera joan nintzen Jamaikara, eta bertan gertatutakoa dokumentatu nahi izan nuen.
Palestinaren musikaren ingurukoa etorri zen gero, Checkpoint rock: Canciones desde Palestina. Ondoren etorri da Al Jazzeraren aukera. Arabiar musikaren inguruko dokumentala egiteko eskatu zidaten; hasieran 13 dokumental, azkenean 11 izan dira. Bederatzi herrialde agertu ditut eta azken bi urteotan buru belarri sartu behar izan naiz horretan. Taldeak aukeratu, elkarrizketatu… Azkenean 80 talde baino gehiago izan dira. Montatu, post-ekoizpena egin, eta azken hilabeteotan jaialdirik jaialdi.
Badirudi azkenaldi honetan musika dokumentala pil-pilean dagoela.
Zinemagintzan oso eztabadaia interesgarria eman da. Zertarako nahi dugu Joaquin Phoenix Johnny Cash-en papera egiten benetako Johnny Cash artxibategian baldin badago? Pertsonaia errealaren aldeko apustua egiten duzunean irabazten ateratzen zara. Zinemagintzan jeneroak gero eta nahasiago daude eta musika dokumentala ere bai. Baina dokumentalen igoera orokorra izan da, hainbeste, zinema egiteko era ere kutsatu egin dela. Biopic-etan musikarien papera egin duten antzezle asko negargarri geratu dira. Beharbada musikariak muturreko pertsonak garelako. Muturrekoak gara, muturrera jotzen dugu eta muturrekoak hartzen ditugu. Hor duzu, adibidez, Oliver Stonek The Doors-en inguruan egin zuen lana, penagarria. Orain John Cirilok egin du The Doors-en inguruko dokumental sekulakoa. Eta Martin Scorsesek George Harrisonen ingurukoa.
Bitxia egiten zait zurekin zerikusia duten albisteek beti atzerriko herriekin lotuta daudela. Ezagutzen ez duzun lekuren bat gelditzen damunduan?
Bai, asko. Bizitza batean ezin duzu dena ezagutu eta gero herri batzuetara beti bueltatzen zara. Mexikorekin gertatzen zait, Quebecq-ekin… batez ere hiriak gustatzen zaizkit: Paris, Berlin, Londres, Erroma. Asiako hegoekialdea geratzen zait ezagutzeko. Indonesia,Vietnam, Cambodia, Laos… Baina lanarekin lotu nahiko nituzke harako bidaiak, ez nuke turista gisa joan nahi.
Gustatzen zait musikari bezala bidaiatzea jendearekin konpartitzen dudalako. Baina egia esango dizut, Sudan bisitatu eta gero Afrikako behe aldera joateko gogoa gelditu zait. Uganda, Hegoafrika,Kenya, Congo… Hango musika ezagutzen dut eta izugarrizko ikusmina sortzen dit.
Europan oraindik ere Kortatu sarri entzuten da. Hori revival kontuak izaten dira.
Belgikan, Frantzian, Herbereetan, Danimarkan, Italian jo izan dut asko. Nire diskografia dena kaleratu da. Eta batzuetan kontrako bidea egiten da. Entzuten naute, gustatzen zaie eta nire iragan musikalean murgilduzKortatura heltzen dira. Euskal Herrian revival iraunkor batean bizi gara eta niretzat oso kaltegarria da. Aparteko kasua da gurea, baina espero dut gaindituko dugula.
Kortatu aipatzerakoan ‘Sarri Sarri’ kantua etorri zait gogora. Eta Joseba Sarrionandia eta Euskadi sarien inguruan sortutako kalapita.
Hemen esan behar den lehenengo gauza da sarion arautegi maltzurra. Nola joan diren aldatzen gobernu bakoitzari komeni zitzaionaren arabera. Zuk eman behar duzu izena eta zuk jaso behar duzu! Nik uste dut epaimahai batek liburu guztiak hartu behar dituela eta guztietatik onena iruditzen zaiona aukeratu behar duela. Eta gero idazleak eskubide osoa dauka jasotzeko, eskertzeko edo pikutara bidaltzeko. Sarriren kasuan epaimahaia oso ausarta izan dela esan behar dut eta bere lana txalotu behar dut, bazekitelako sekulako kalapita sortuko zela. Bide batez, tartean nire izena sartu dute, nik egin nuelako kantua eta mito bat sortu nuelako. Niri kolpe bat emateko aukera dagoenean aprobetxatu egiten dute.
Gogora datorkit musika sariketa batean ‘Egunkaria’ren alde egin zenuelako jasan zenuen txistukada.
Oso momentu berezia izan zen, latza eta itsusia. Musikari espainiarrek, orokorrean, ez dute izan aktoreek izan duten jarrera. Agian aktoreak lan taldean ibili izan direlako eta beste sozializazioa izan dutelako. “Gerrari ez” esan zioten aktoreek gala batean. Eta gero musikariak etorri ziren, baina epel.Ni txistukatu ninduten galan industriako jende asko zegoen, PP boterean eta beldur ziren. Dena den, nire begirada Espainiatik at ere badago; Frantzian, Europan eta munduan. Euskaraz abesten egon naiz munduan barrena, bide alternatiboak zabaltzea niretzat garrantzitsua izan da.Korronte orokorrak beti baztertuko du komertziala ez dena, eta eremu urriko hizkuntzekin egiten da.
Ustez datozen garai berriak igarriko dituzue kultura sortzaileek?
Zaila da esatea. Euskaraz egindako gauzekin egondako aurreritziak erori beharko lirateke. Baina iruditzen zait independentzia lortzen ez dugun bitartean… Quebec da niretzat eredua. Zenbait autodeterminazio erreferendum izan dute normaltasun osoz. Quebec eta Kanada artean errespetuzko harremana dago, hemen Espainia eta Frantziarekin dagoena baino gehiago. Guk lortzen dugunean Quebecek duena agian errespetuzko harremana emango da. Begira, niretzatRadio 3 sekulako irratia izan da beti baina nik gutxi entzun ditut katalanez, galegoz edota euskarazko kantuak. Hobeto egongo garen?
Kontuz! Eraikitzen ditugun harreman berrien arabera. Hemen eztabaidatu behar duguna da globalizazio parametroetan eremu urriko hizkuntzakook zein leku dugun. Nik uste dut autodeterminazio eskubidea lortuko bagenu, soilik horrekin, harremana aldatuko litzatekeela, osasuntsuagoa izango litzatekeela eta harreman hobeagoa izango genukeela. Uste dut kulturarentzat independentzia oso garrantzitsua izango litzatekeela, sormenerako eta batez ere zabaltzeko eta errespetatua izateko.
Eta agian zentsura amaituko litzateke. Oraindik zentsuratzen zaituzte?
Pentsatzen dudana esaten, eta esaten dudana egiten saiatu naiz beti, eta horrek arazo asko ekartzen dizkizu beti. Euskal Herriko musikari ezagunenetakoa naizenez, maiz, hori erabili dute besteak abisatzeko: “Kontuz, gero. Honek hartutako bidea hartzen baduzue begira zer gerta dakizukeen”. Zentsura urrats asko dago. Nik pairatu izan ditut eta pairatzen ditut. Ezin du esan eraginik ez duenik. Sekulako desgastea dakar, baina besterik ez zaigu geratzen eta nik nire bidea egiten jarraitzen dut. Boxeolarien gisara, sarri, behea jotzen dut baina beti izan dut berriz altxatzeko indarra.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
16:27
16:14
15:44
15:34
14:51