Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
literatura

Adin bako literatura

Euskal Herrian azkeneko hamarkadan hartu dute indarra euskarazko album ilustratuek. Hasieran uzkur agertu ziren liburu dendetako apalategietan, baina gaur egun leku propioa eta nabarmena dute

KATTALIN BARBER - Miércoles, 28 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 13:31h

Adin bako literatura

Adin bako literatura

Galería Noticia

BBEREZIAK dira. Batzuk arte-lanak direla diote. Literaturaren altxorrak. Inork ez du ukatzen albumilustratuen balore artistikoa. Irudi landuak eta erakargarriak erabiliz, istorioari bizitza ematen diote. Irudia eta testua, biak dira elkarren osagarri. Adinik ez duten liburuak dira. Edonork goza dezake horietaz, etxeko txikienak zein handienak. Euskal Herrian azkenengo urteetan areagotu egin da liburu ilustratu hauen argitalpena, eta beraien tartea erreibindikatzen ari dira liburu dendetan.

Formatu desberdinekoak, paper bereziarekin eta bakoitza bere berezitasunarekin, erakargarriak dira marrazki-liburuak. Liburu dendan zaudela ez dira oharkabe gelditzen eta zuzen zuzenean gure begirada arte lan hauen azaletara bideratzen da. Haurren liburuekiko interesa pizteko ezinbesteko funtzioa bete dezakete album ilustratuek, eta, joera berriek erakusten dutenez, haurren artean ez ezik gero eta txertatuagoak daude helduen literaturan ere.

Ez da aspaldiko kontua. Euskal Herrian azkeneko hamarkadan hasi ziren lehenengo album ilustratuak kaleratzen. Lotsati hasi ziren hasierako urteetan, liburu dendetako apalategietan uzkur erakutsiz beraien buruak, baina gaur egun ia argitaletxe guztiek publika-tzen dituzte. Aurten Durangoko Azoka izan da boom txiki horren lekuko, albumak nonahi bai-tzeuden ikusgai. Hala ere, euskaraz sortzen diren albumen eskaintza ez da hain zabala eta lanok beste hizkuntza batzuetan argitaratutako itzulpenak izaten dira askotan. Baina euskal idazle eta ilustratzaileak egindakoak ere aurki ditzakegu eta lehiaketa zein sarien bitartez euskaraz albumak sortzeko ahaleginak hamaika baino gehiago dira.

Albumak, dituzten ezaugarriak direla eta, garestiak izaten dira produzitzen eta argitaratzeko zailtasun hori bihurtzen da albumak sortzeko oztopo nagusi. “Eskaintza handia daukagu Euskal Herrian, baina salmenta oso zaila da”, mintzatu da Erein argitaletxeko zuzendaria, Iñaki Aldekoa. Aurten hiru album ilustratu kaleratu dituzte Ereinen. “Lan handia eskatzen dute, eta estetikoki oso produktu ona dela ezin ukatu, baina erantzun gutxi aurkitzen dute merkatuan”, adierazi du. “Tradizio kontua izan daiteke; hemen duela gutxi hasi ginen liburuokin eta oraindik ez da merkatuan errotu”.

Mikel Soto Txalaparta argitaletxeko arduraduna ere iritzi berekoa da. “Egia da mantsoago saltzen direla, kostatzen zaie kalera irtetzea, baina bizitza luzeagoa ere badute, ez da eleberri bat bezalakoa”. Beraiek urtero sei kalera-tzen dituzte, OQO argitaletxe galiziarrarekin batera, 12-15 euro bitarteko salneurrian. Batzuk gehiago, beste ba-tzuk gutxiago, oro har tarte horretan egoten dira. Mezulari argitaletxeko Mari Eli Ituartek prezioa saltzeko orduan oztopoa dela dio: “Askok begiratzen dituzte eta txunditurik geratzen dira albumekin; gero, prezioa begiratu eta ez dute erosten”.

Albumak sortzeko prozesua oso garestia dela ez du inork ukatzen, eta hortik dator gero salneurriarena. “Jendeak ez du horren atzean dagoen lana kontuan hartzen”, adierazi du Ituartek. Album ilustratuaren muga non dagoen jakitea ere ez da batere erraza. Ipuin ilustratua non bukatzen den eta album ilustratua noiz hasi ez dago batere argi. Hortaz mintzatu da, baita, Xabier Mendiguren Elkareko editorea: “Ez da erraza definitzea zer den album ilustratua eta zer ipuin ilustratua, oraindik ez dago muga ezarrita eta horrek, askotan, kaosa eta denak balio duen legea aplikatzea eragiten du”.

LEHIAKETAK Euskal Herriko album ilustratuen produkzioa sustatzeko eta idazle zein ilustratzaile berriak aurkitzeko bi lehiaketa nagusi ditugu gurean. Alde batetik, Peru Abarka lehiaketak euskarazko narrazio onena aukeratzen du eta, era berean, narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena ere bai. Mezulari argitaletxeak Markina- Xemeingo udalarekin batera 2006 urtean abiarazi zuen proiektua. Bestetik, Etxepare sariek urtero 6.000 euro eta liburuaren argitalpenarekin saritzen dute album ilustraturik onena. Nafarroan, ostera, edozenbat toki entitateen Euskara Zerbitzuek antolatzen dute lehiaketa bat 2004tik, Nafarroako Gobernua Euskarabidea eta Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Hortik gora, ezer gutxi.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad