Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Hamar urteko ibilbideari amaiera eman dio euskara hutsean idatzitako argitalpenak. “Ahalegin pertsonal gehiegi eskatzen zuen”, arrazoitu du Irati Jimenez zuzendariak
UXUE RAZKIN - Lunes, 2 de Enero de 2012 - Actualizado a las 12:37h
votos
comentarios
“Edukietan (euskal kultura eta gizartea) eta diseinuan asmatu dugu”, azaldu du Jimenezek. (OSKAR MARTINEZ)
Vista:
Oztopoz betetako bidea da euskarazko komunikabideek daukatena. Horren adibide garbiena Nabarra aldizkaria dugu. Izan ere, Nabarrak ateak itxi ditu betirako. Jakina denez, Iruñean argitaratzen hasi zen baina laster publikatzeari utzi zion, Nafarroako Gobernuak laguntzarik luzatzen ez ziolako. Bigarren aukera ematen saiatu ziren eta Bilbon itxaropentsu hartu zuten erronka. Gutxi iraun du, hala ere. Arazo ekonomiko eta finantzarioak direlamedio, aldizkariak argitaratzeari utzi dio. Nabarrako zuzendari den Irati Jimenez idazle eta kazetariak hartu zuen aldizkaria Bilbon sustatzearen erronka. Argitalpenaren itxierarekin triste eta amorratuta dagoela esan du, aurrera atera ahal izateko lan handia egin baitute, baina zuzendariak zera adierazi du: “Ahalegin pertsonal gehiegi eskatzen zigun horrelako produktu bat aurrera atera ahal izateko, ordu asko eskatzen ditu eta”.
Nafarroako taldeak 2001ean argitalpena sortu zuen. Iazko apirilean erabaki zuten aldizkariarekin ez jarraitzea Foru Gobernuaren laguntza faltaren aurrean. Hala, proiektua bertan behera gelditu zen. Milatik gora harpidedun zituen aldizkariari bigarren aukera ematea posible zelakoan zeuden batzuk. Iazko maiatzean kaleratu zuten azkeneko alea Nafarroan, eta orduan, aldizkaria Bizkaian sustatzeko, kultur talde txiki bat sortzeari ekin zioten: Nabarra Kultur taldea, alegia. Diru laguntza urriak jasotzen hasi ziren eta gero eta zailagoa zen proiektua aurrera eramatea. Gauzak horrela, egoera ekonomikoari ezin izan diote buelta eman, bereziki arrazoi finantzarioak direla eta. Hiru arrazoi izan dira nagusi aldizkariaren desagertze edo itxiera prozesu honetan: alde batetik, ahalik eta gastu gutxirekin argitaratu behar zuten, eta hori izan zen hartu behar izan zuten lehenengo erabakia. Horrek posible egin zuen ale gehiago ateratzea. Hala ere, zuzendariak aitortzen du: “Nahiz eta gutxi gastatu dugun, lehen baino askoz gutxiago jasotzeko eskubidea dugu finantza sistema honetan”.
Aldizkaria ixtearen beste arrazoietako bat publizitatea izan da. Publizitateak hondoa jo duela pentsatzen du zuzendariak. Azkeneko arrazoia finantzarioa izan da. “Eusko Jaurlaritzak abenduan banatzen ditu diru laguntzak eta urtean zehar behartzen zaitu gastatzera, jakin gabe noiz egongo zaren zor hori kitatzeko moduan”, azaldu du Nabarrako zuzendariak. Euskarak ere paper garrantzitsu bat jokatu du honetan. Izan ere, kultur eta gizarte gaiak euskaraz jorratzeak oztopoak ekarri dituela dio Irati Jimenezek. Iñaki Petxarromanek Berria egunkarian idatzitakoaren hitzak ekarri ditu gogora: “Nabarra b-ez izan ordez, v-ez idatziko balitz, eta gaztelaniaz gaiak jorratuko bagenitu, nekez pentsa liteke itxita egongo zenik”. Euskarari dagokionez, kontsumoarekin kultur sistema sendo eta aberatsik mantentzeko euskaldunek ez dutela masa kritiko nahikorik dio zuzendariak. “Herri erakundeen laguntza praktiko, sendo eta erabakiorra beti beharko dugu”, gaineratu du. Ildo horretatik, kontsumo ohiturekin ez daudela ez entzule ezta irakurle nahikorik ere kultur sistema sendo bat mantentzeko esan du. Ez dagoela erabaki politiko bat Nabarraren itxieraren atzean, administrazioaren logikak eta komunikabideen logikak desberdinak direla baizik.
SORMENAREN PLAZATXOAK Nabarra bukatu da. Hala adierazi du behintzat Irati Jimenezek. Etorkizunean, argitalpenak utzitako hutsunea ez dela beteko uste du: “Behin zerbait desagertzen denean, ez da berez betetzen. Nabarra desagertzean ez dut uste beste bat agertuko denik”. Gainera, beste zerbait sortzeko momenturik egokiena ez dela ere dio. Ekaitz perfektua dago momentu honetan komunikabideentzat. Publizitatea garestiago, finantza iturriak oso gaizki daude, gutxi dira euskarazko komunikabide txikietan aritzen direnak eta gainera, paperezko komunikabideak krisian daude. Nabarra ez da bueltatuko, baina “beste plazatxoetan” taldekideen sormena erakusten jarraituko dutela dio zuzendariak. Doluz agurtu du Nabarra, sormen hori inoiz ez dela itoko gaineratu badu ere. Alegia, “sormen-kate” hori ez dela inoiz eteten esanez agur esan du.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
05:40
05:40
05:40
05:40
05:40