Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Lunes, 2 de Enero de 2012 - Actualizado a las 13:07h
votos
comentarios
Vista:
ABENDUA, enterradorea bezala, bukaeran dator eta funtzio oso zehatzekin: zerraldoa - (urtea) itxi eta gogoratu edo ahaztu beharreko gauzak pilatzen diren txokoan uztea. Ez dute hilabete guztiek pribilegio hori. Almazenista nekatua da abendua, belusezko teloiaren edo zapata kaxa baten antzekoa. Guk hautatzen dugu gero kaxa horretan zer sartu, eta nostalgia izaten da gehien sartzen duguna. Hil hotza da eta malenkoniaz josia. Eta eskerrak hotzari, jasanezina bailitzateke malenkonia eta beroaren arteko nahasketa (ez dakit nik nola moldatzen diren hego hemisferioan). Hotzak, ordea, badu malenkoniari gehiegizko melengakeria kentzeko bertutea.
“Abenduan gauzatzen da mahatsak irentsita desioak beteko direneko exorzismo domestiko sinesgaitz bezain ederra"
Idazleek badakite, pertsonaiek gauza interesagarriak esan ditzaten, nahikoa dela une horretan haiei hotz alimalekoa pasaraztea. Hotzak bi aldiz pentsatzera garamatza zer esan eta zer ez. Abendu hondarrean gauzatzen da mahatsak irentsita desioak beteko direneko exorzismo domestiko sinesgaitz bezain ederra. Eta abenduan gertatu zena gogoratu egiten dugu abenduan gertatu zela. Ume baten denborak eta heldu batenak ez dutela abiada bera frogatzen du abenduak, enpirikoki: haurrak urrunetik itxoin eta desiatzen du hilabete honen ailegaera motela; helduari ostera, ihes egiten dio hatzen artetik, konpromezuzko opariak erosteko denbora zein eskas duen jakinaren gainean. Haurra regalo fantasmaren zain beti. Heldua, bera bilakatzen da fantasmentzat erregalo. Bada abenduari omenaldia egiten dion musika talde bat: The Decemberists bandak, 1825eko abenduaren 26an San Pestesburgen gertatutako Iraultza Dezenbrista dela kausa dauka izen hori. Txarto amaitu zen Zar-aren kontrako errebolta. Urkatuak edo desterratuak izan ziren arduradunak. Kondrati Ryléyev buruzagia zintzilikatzen saiatu zirenean, apurtu egin zen soka.
Arazorik ez: berria jarri eta berdin hil zuten geroxeago. Uztaila zen, abendua baino hilabete aproposagoa, inondik ere, urkamendia bezalako aire libreko kiroletarako. Ez da The Decemberists gure artean arrakasta handia duen taldea. Baietz, hala ere, abendua amaitu aurretik U2ren urteroko hau entzun: “Nothing changes on NewYear’s day/And so we’re told this is the golden age/And gold is the reason for the wars we wage”.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
05:40
05:40
05:40
05:40
05:40