Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Lunes, 2 de Enero de 2012 - Actualizado a las 12:56h
votos
comentarios
Vista:
LEHENENGO tiradizoan, abendua hitzak Euskararen Eguna, Durangoko Azoka, San Tomaseko talo-jana eta Gabonetako opariak erosi beharra ekarri dizkit lumaren puntara, eta horrexegatik hain zuzen ere, izkin egitera noa ohitura horiez mintzatzeari, eta orain dela urtetxo batzuk idatzitako haur-poema bat ekarriko.
"Adventum’ hitzetik dator ‘abendua’, eta etorrera esan nahi du. Kristauen arabera, Mesias da datorrena, munduko argia...”
Kandela eskuan duela, Abendua dator. Hamaika lagunen atzetik, isil eta jator. Baina ustekabean, barreka hasi da: hilaren hogeita lauan, udaberria.
Hilabete honen izena, iradokizunez betea topatzen dut, latina bitarte sortu arren, inguruko hizkuntzen joeratik desbideratu eta gregoriar egutegiko deitura hartu ordez –diciembre, desembro, december edo antzekorik–, gertaera bati heltzen baitio: adventum hitzetik dator abendua.
Hitz horrek etorrera esan nahi du. Kristau-sinesmenaren arabera, Mesias da datorrena, munduko argia; izan ere, abenduaren 21ean izaten da neguko solstizioa Ipar hemisferioan. Ideia horri loturik dago abenduko koroa deritzona, adar berdez eginiko biribil hori, lau kandela dituena eta fruitu nahiz zinta gorriz hornitua, gaur egun apaingarri gisa nonahi ikusten duguna. Abenduko koroaren jatorrian tradizio pagano bat dago: neguan zehar Eguzki Jainkoaren sua ordezkatu nahia. Halaxe, kandelak piztuz, argiari iraunarazten zaio. Bitartean, apurka apurka egunak luzatuz hasiko dira.
Abenduko koroa biribila omen da hasierarik eta amaierak gabeko denbora adierazteko; berdea, biziaren kolorekoa; zinta gorriek, berriz, elkartasuna islatzen dute, eta fruituek, horren emaitzak; lau kandelak, hileko lau igandeak bezainbeste, maitasunaren bakearen, itxaropenaren eta fedearen sinbolo omen.
Sinesmenak sinesmen, ezin ukatu sinbologia dotorea denik, eta praktikoa, erabiliaren erabiliaz makal eta kurtsi diren sentiera abstraktu horiek norberak molda ditzakeelako bere barneegoeraren arabera. Abendua etorri zen, eta joan ere badoa. Demagun abendua haur bat dela, kandela eskuan, ate bat zeharkatzen.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
05:40
05:40
05:40
05:40
05:40