Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
ANTZERKIA

Sormenaren eta esperimentazioaren mugetan arakatzen

Gasteiztik hurbil den Azala kreazio espazioak praktika eszenikoei buruzko lantegia antolatu du urtarrilaren 3tik 8ra arte. Partaideak gau eta egun egongo dira elkarrekin, Espe Lopezen gidaritzapean

DABI PIEDRA - Lunes, 2 de Enero de 2012 - Actualizado a las 12:31h

Urtarrileko lehenbiziko astean garatuko
den lantegia praktika eszenikoetan dihardutenei
zuzentzen da, bai antzezle eta
dantzariei, baita idazleei ere.

Urtarrileko lehenbiziko astean garatuko den lantegia praktika eszenikoetan dihardutenei zuzentzen da, bai antzezle eta dantzariei, baita idazleei ere. (JOSU CHÁVARRI)

Galería Noticia

PRAKTIKA eta esperimentazioa, jakinmina eta autofikzioa (bizikidetzak) izenburu du Azala kreazio espazioko tailer berriak, baina esaldi luze horren atzean asmo sendo eta garbia daukatela azaldu du Idoia Zabaleta Azala zentroko bultzatzaile eta arduradunak: “Edozein kreazio-prozesutan jakinminarekin esperimentatzea beharrezkoa da”, esan du. Espe Lopez gidari egokia izango da bide horretan murgiltzeko, “praktika eszenikoa ulertzeko irizpide zabala baitauka Espek, etengabe ari da ideia berriak bilatzen edo zaharrak direnak berriro probatzen”, Zabaletak nabarmendu duenez. Autofikzioa ere landuko dute, hau da, “bakoitzak dituen nortasun eta izaera potentzial anitzak lantzeko estrategia”. Praktika eszenikoetan lan egiten duten sortzaileei zuzenduta dago ikastaroa, izan dantzari, antzezle, baita idazle ere, besteak beste. Horrela bada, antzerkiaren inguruan eratuko dute egitaraua, baina kontuan izanda jarduera eszenikoenmugen inguruko esperimentazioa dela lantegiaren ardatza. Erreferentzia literarioak, irudiak, pelikulak eta horren gisakoak ere erabiliko direlakoan dago Zabaleta. Urtarrilaren 3tik 8ra arte batuko dira lantegiko partehartzaileak, Azala zentroak Arabako Lasierra herrian daukan egoitzan, Gasteiztik 21 kilometrora hego-mendebaldean. Gau eta egun elkarrekin biziko dira, “Azalako lantegiak oso intentsoak izaten dira”, dio Zabaletak. Bazkaldu eta lo egin ere, denek batera egingo dute. Gehienez ere, 12 pertsona onartuko dituzte, “kopuru horretako taldeek jasaten dute ondoen hain energia maila altuko ikastaro bat”, Azala zentroan egiaztatu ahal izan dutenez.

Espe Lopez bigarrenez gonbidatu dute Azala espaziora eta Idoia Zabaleta pozarren dago hain eskarmentu handiko gidaria lortu dutelako, “Espe erreferentziazko sortzailea dugu Euskal Herrian, baina ez da erraza haren lana ikusteko aukera izatea”, aipatu du zentroko arduradunak, “iaz ere lantegi trinko bat egin genuen berarekin eta beharrezko ikusten genuen bere ideia, joko nahiz tresnetan sakontzen jarraitzea”. Izan ere, martxan jarritako ideia eta metodoei jarraipena ematea garrantzitsua iruditzen zaie Azalakoei, heziketa prozesuak arrakasta izango badu.

KOREOGRAFIAK ARDATZ GISA Praktika eta esperimentazioa, jakinmina eta autofikzioa (bizikidetzak) ikastaroa Gorputz egoerak izeneko zikloaren barruan dago. Azala eta Krea sorkuntzaguneek elkarlanean abiarazitako programa da hori, “2010ean praktika koreografikoak lantzeko sortu genuen Gorputz egoerak zikloa”, azaldu du Zabaletak. Koreografia izango da, beraz, programaren ardatza, “zentzu zabalenean hartuta, hau da, espazioan eta denboran gorputzek hartzen duten idazteko modu legez”. Hainbat tailer trinko antolatzeko asmoa daukate, baina Zabaletak zalantzak dauzka Kreak egitasmoarekin jarraitzeko borondatea eta gaitasuna izango ote dituen. “Guk, edonola ere, programarekin aurrera egiteko asmoa dugu eta Krearekin ez bada, beste lankide bat bilatu beharko dugu”.

Azala zentroa sorkuntzarako gunetzat har genezake, batez ere dantzaren eta arte eszenikoen ingurukoa, baina bestelako espresio bideak baztertu gabe. Idoia Zabaletak dioenez, “artista, pentsalari eta sortzaileen arteko topaketa eta hartu- emanetarako lekua da”. ArabakoErribera Goitia udalerriko Lasierra herrian duen egoitzan, sormenerako baldintza egokiak eskaini nahi dituzte eta, ikastaro eta egitasmo kulturalez gain, bertan egonaldiak egiteko aukera ematen dute. Baliabide murritzekin eta nahi baino langile gutxiagorekin, proiektu erakargarria atondu dute Azalako arduradunek. “Guregana datorrenari, konpromezu aktiboa eskatzen diogu harreraren truke, jarrera eraikitzailea Azala espazioarekin eta ingurunearekin”, azpimarratu du. Gura duenak, bere webgunean (www.azala.es), lor dezake informazio zehatzagoa

ESPE LOPEZ, TAILERREKO GIDARIA

Urtarrileko lantegi trinkoari begira, Espe Lopezek berak dauzkan asmoei buruz zera idatzi du: “Ikastaro bat, niretzat, esperientzia praktikoa da funtsean; esperimentazio gunea da, non galdera berriak sortzen ahalegintzen garen”. Ikuslearen egitekoari buruzko gogoetan sakontzeko bidea bilatu nahi du Lopezek, “kanpotik datorren begiradan oinarritu geure lana eta eragin nahi dugun erreakzioan pentsatu”.
votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad