Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzetako haurren familiei daude zuzenduta doako tailer hauek
DEIA - Miércoles, 11 de Enero de 2012 - Actualizado a las 05:37h
votos
comentarios
Getxo. Getxoko Gurasoen Eskolako ikastaroak urtarrilaren 16an jarriko dira martxan berriro, udalerriko hezkuntza zentroetako gurasoen elkarteen hiru federazioek antolatuta, hau da, FAPAGek (Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeak), Elkargarrik (Bigarren Hezkuntza publikoa) eta El Pupitre (hezkuntza pribatua) elkarteek Getxoko Udalarekin elkarlanean antolatuta. Helburua gurasoei laguntza ematea da, beren seme-alabengan ahalmenak, jarrerak eta bizimodu osasuntsuak susta-tze aldera.
Doako tailerrak udalerriko eskoletako Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako haurren familiei daude zuzenduta. Ikastaroen iraupena hiru, lau edo bost saiokoa izaten da eta Nerabetasunerako presta zaitez, Gurasoentzako psikologia ikastaroa, Drogen probentzioa, Estresa nola bideratu eta emozioen kontrola, Nerabeekiko komunikazioa hobetu ezazu, Familiako gatazken ebazpena, Adimen emozionalaren heziketa eta Sexualitatearen inguruan tailerrak jorratuko dira.
Aurretiko izen ematea ez da egin behar eta interesatuek aukeratutako tailerraren lehenengo egunean joatea baino ez dute egin behar izango. Lehen egunean, gutxienez, hamabi lagun saioetara hurbildu ez balira, bigarren egunean kopuru horretara iristen saiatuko dira antolatzaileek. Horren ondoren, gutxieneko partaide kopurura irizten ez bada, ikastaroa bertan behera geratuko litzateke. Dena den, Udalak eskualdean zer beste aukera dauden jakinaraziko du.
Informazioa www.getxo.net webgunean ikusgai dagoen Seme-Alabak argitalpenean eta 94 466 01 51 telefono zenbakian dago.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
20:04
19:48
19:44
19:35
19:21