Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Bizkaiko Foru Aldundia, Azkue Fundazioa eta BBK-ko egitasmoan ehun bat partaide izan dira
A. santana - Domingo, 15 de Enero de 2012 - Actualizado a las 05:41h
votos
comentarios
Aitor Herrerak bere familiarekin batera jaso zuen saria (J.Lazkano)
Vista:
Bilbo. Euskara sarean jostea bazen asmoa -Azkue Fundazioaren leloari jarraiki-, helburu hori erabat bete egin dela agerian utzi dute BBKKlip lehiaketako partaide guztiek. Azkue Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK kutxak antolatu duten lehenengo txapelketa honen sariak atzo banatu ziren, Bilboko BBK Aretoan. Orotara ehun bat lagunek parte hartu dute bideolehiaketa bitxi honetan. You Tube-n eta www.bbkklip.biz webgunean eskegi diren bideo guztiek ondorengo xedea izan dute: euskara eskolatik at, aisialdi esparruan ere erabiltzeko dibertigarria eta berriztatzailea dela erakustea.
BBKKlip lehiaketak bi kategoria nagusi ezberdindu ditu adinaren arabera, 25 urtetik beherakoak eta adin honetatik gorakoak, hain zuzen. Berebat, gaiaren arabera ere hiru atal ezberdindu dira, hala nola: Sormena, Dibertsioa eta Tradberri (hots, tradizioak eta berrikuntzak bat egiten zuen saila).
Gauzak horrela, atzoko ekitaldian saridun suertatu ziren Victor Ruiz eta Beatriz Nalda (25 urtetik gorako kategoria, Sormena); Maddi Barber (Gazteak, Sormena); Juan Bidegain (25 urtetik gorakoak, Dibertsioa); Batakazo produkzioak taldea (Gazteak, Dibertsioa); Aitor Herrera (25 urtetik gorakoak, Tradberri) eta DEIA-ko kolabora-tzaile den Kattalin Barber (Gazteak, Tradberri). Azken hau bere Maddi ahizparekin batera aurkeztu zen lehiaketara, eta biak irabazle suertatu ziren Argiak eta Amatxiren etxea ikus-entzunezko ekoizpenekin, hurrenez hurren. "Lehenengoan euskara ikasteko prozesua bikote batean irudikatu da; eta bigarrenean euskalkiekin adierazi da euskararen tradizio izaera", azaldu zuen Kattalin Barberrek, pozarren.
Atzo irabazle atera ziren guztiek 1.000 euro jaso zituzten; eta finalista guztiek, aldiz, 600 eurotan balioetsitako txekeak. Bestetik, sari banaketaren ekitaldiari hasiera eman zion folkfussion kontzertu batek. Asier Hormazak eta Itziar Ituñok erantsi zioten giro ona eta umorea ekitaldiari.
Sare sozialen epaia Bestalde, "oso positibotzat" jo zuen BBKKlip lehiaketaren lehendabiziko edizioa Miren Dobaranek, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailean Euskara zuzendaria denak. "Deigarria izan da oso partaidetza anitza izan dela, bai gazteek eta bai familia osoek, aitona-amonekin batera parte hartu dute eta", azpimarratu zuen Dobaranek. Berebat, Azkue Fundazioko zuzendari den Rodrigo Gartzia "oso pozik" agertu zen ekimenak jasotako arrakastarekin eta sare sozialen indarrari ere aipu egin zion. Izan ere, You Tube eta BBKKlip webguneko nahiz sare sozialetako erabiltzaileen botoak erabakigarriak izan dira finalisten zerrenda eratzeko orduan. Azken hitza, ordea, ikus-entzunezko eremuko profesionalez osatu den epai-mahaiak izan du.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
21:31
21:25
21:18
20:56
20:52