Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Euskal hizkuntza ikasteko aukerak zabaldu dituzte teknologia berriek. Horien adibide dira berriki aurkeztutako Aditzak.com webgunea eta Moblang izeneko egitasmoa
KATTALIN BARBER - Jueves, 19 de Enero de 2012 - Actualizado a las 13:21h
votos
comentarios
Garikoitz Knörr (Ideateca) eta Danel Solabarrieta (Elhuyar) euskarri teknologikoen alde azaldu dira. (DAVID DE HARO/JUAN LAZKANO)
Vista:
EUSKARA ikasteko moduak anitzak dira. Euskaltegiak, liburuak, ikastaroak... eta gero eta presenteago ditugun teknologia berriek ere hizkuntza ikasteko eta hobetzeko programak proposatzen dizkigute.Ez da oraingo kontua, euskara ez baita atzean gelditu sarean eta arbeletik pantailara jauzi egin zuen duela urte batzuk. Egunetik egunera, teknologiak eskaintzen dituen baliabideak uztartuz bide berriak jorratzen ari dira euskalgintzan. Hemendik aurrera, euskara hasiera-hasieratik ikasi nahi dutenek edo euskara menperatu eta aditz zalantzak dituztenek bi aplikazio berri dituzte eskuragai. Biek euskara dute ardatz eta xede. Batak hizkuntzaren oinarrizko maila lortzea proposatzen du mugikorraren bidez, eta besteak, ordea, euskal aditza eraman du sarera, modu errazean edozein zalantza argi-tzekowebgune baten bidez. Berriki aurkeztu dira biak eta ordenagailu zein mugikor bidez hizkun-tzari bultzada eman nahi izan diote.
Euskal aditzek behin baino gehiagotan eragin dituzte buruhausteak ikasle eta baita hizkuntzaren profesionalen artean ere. Baina aurrerantzean ez da egongo aitzakiarik aditzak zuzen erabiltzeko, modu erraz eta azkarrean egiaztatzeko webgunea delako aditzak.com. Erabili nahi diren denbora, mota eta pertsonak aukeratzen dira, eta arbel batek egoki jokatutako aditza erakusten du. Gainera, gehienetan, esaldi bat ere agertzen da adibide bezala, testurako egokia den konbinazioa aukeratu dela egiaztatzeko. Garikoitz Knörr filologo eta itzultzaile gasteiztarrak garatu du proiektua, Ideateca enpresaren lankidetzarekin. Hasiera batean euskara menperatzen duten profesionalentzat bideratu zuen, baina euskara ikasleen artean ere oso lagungarria izan da eta publiko zabala aurkitu du sarean. “Edonork sentitu dezake noizbait erabiltzeko beharra”, azaldu du Knörrek. Proiektuak ez du betidanik aditzak ikasteko erabili ditugun taula klasikoak ordezkatu izan nahi, eta elkarren osagarri direla ziurtatu du Knörrek. “Taulek bere funtzioa dute eta aditzaren paradigma osoa laguntzen ikusten dizute”. Baina aurkeztu berri duen tresna berriarekin “modu erakargarriago batean” aditza jokatzen laguntzen du.
Askok diote euskal aditzak zailak direla, eta Knörrek berak onartzen du forma guztiak behar bezala menperatzea nekez lortu dezakegula. Ahalera eta subjuntiboko nor-nori formak dira zailenetakoak. Ildo horretatik, Knörrek forma “arraroak” ez menperatzearen arrazoia erabileran ikusten du eta gurpil moduko bat dela dio: “Testu irakurrietan maizago ikusiko bagenitu forma horiek beharbada gehiago erabiliko genituzke; itzultzaile, idazle eta oro har hizkuntzaren profesionalek ihes egiten diegu adizki zailenei eta formula errazagoak erabiltzen ditugu”. Horren haritik, forma “arraro” eta hainbeste erabiltzen ez direnei bultzada ematearren ere sortu da aditzak. com ataria. Izan ere, jada ez dago aitzakiarik forma horiek behar bezala erabiltzeko. Proiektua hasi baino ez da egin. Gutxika-gutxika ezaugarri berriak gehituko dizkiote, hala nola, hikako formak eta aditz trinkoak. Era berean, mugikorrentzako aplikazioa burutzea ere gustatuko litzaioke itzultzaile gasteiztarrari, eta Iphone zein Android gailuetarako bertsioak prestatzeko gogoak azaldu ditu itzultzaileak.
EUSKARA SAKELEAN Sakeleko aplikazioa, baina ez euskal aditzei buruzkoa, garatu berri du Elhuyar Fundazioak. Izan ere, poltsikoan beti daramagun telefonoa baliabide ona izan daiteke euskara ikasteko. “Autobusa itxoiten edo dentistan zaudela hamar minutuz hizkuntzaren lehen urratsak emateko aproposa da”, azaldu du Elhuyarreko langile den Danel Solabarrietak. Moblang deritzon Europako proiektu batean mugikor bidez hizkuntzak ikasteko sistema garatu dute eta Elhuyar Fundazioa aplikazioa euskarara egokitzeaz arduratu da. Euskara hutsetik hasita ikasi nahi dutenei bidea errazteko asmoarekin abiarazi zuten proiektua. Bada teoria pedagogiko bat 1.500-2.000 hitzekin hizkun-tza baten oinarrizko ahozko komunikazioa menperatu dezakezula dioenak. Idazten gai izateko, ordea, gehiago behar da antza. Edonola ere, lehenengo urratsak jakiteko 2.000 hitz buruz ikastearekin nahikoa da ahoz moldatzeko. Solabarrietak adierazi duenez, aplikazioaren helburua jendea kalean euskaraz moldatzeko gai izatea da eta hitz kopuru horiekin hiztun batek lortu dezake ahoz eroso komunikatzea. “Mugikorrek eskaintzen duten multimedia izaerari esker modu errazago eta azkarrago batean euskararen hiztegi minimoa ikastea ahalbidetzen du”, gaineratu du Elhuyarreko langileak.
EGUNEROKO EGOERAK Aipatu aplikazioa 2.000 bat hitzekin osatzen da, audioak eta irudiak lagunduta. Oinarrizko ariketak biltzen ditu, agurrak, koloreak, zenbakiak, egutegia, lanbideak, erosketak nola egin, eta beste hamaika gauza kalean euskaraz egiteko. Hau da, oinarrizko egoeretan euskaraz nola moldatu irakasten du eta atal guztietan (ulermena, entzumena, ahoskera eta idatzizko zein ahozko komunikazioa) lantzeko ariketak proposatzen ditu. Gaztelania-euskara hiztegiaz gain, joko interaktiboetan aritzeko aukera ere ematen du. Solabarrietaren ustez, “hitzak eta esaldiak hobeto ikasten dira jokoen bitartez eta dibertigarriagoa da”.
Europako hizkuntza gutxituak babesteko nahian, gaztelania-euskara, greziera-turkiera (eta alderantziz), greziera-albaniera eta ingelesa-gaelikoa dira aplikazioetako hizkuntzak. Bakoitza sortzeko herrialdeko testuingurua kontuan izan dute. Horrela, Elhuyarrek jende helduarentzat bideratu du aplikazioa, baina, adibidez, irlandarrek 13 urteko neska-mutiletan pentsatuta garatu dute, Ipar Irlandan gaelikoa ikasteko asmoarekin. Euskarari dagokionez, “izan liteke lehenengo pausu bat gero euskaltegi edo ikastaro batean jarraitzeko edo, momentu zehatz batean kanpotik datorren norbaitek euskararen oinarrizko maila ikasteko”, azaldu du Elhuyarreko langileak.
Aplikazioa moblang.euwebgunetik jaitsi dezake edonork, librea eta doan baita. Oraindik ez du mugikor guztietan funtzionatzen, Nokia gehienetan eta Samsung batzuetan ibiltzen bada ere, eta mikroSD txartela eta Java aplikazioa behar ditu sakelekoak. Laster, Iphone eta Androiderako bertsioak egiteko asmoa dute. Gaur egun teknologia berriek duten garrantzian bat datoz Solabarrieta eta Knörr. “Teknologia berriak erakargarriak dira, batez ere gazteen-tzat, eta euskararen erabilera normalizatua bultzatzeko modu ona izan daiteke, errazago onartzen baita hauek erabiliz”, adierazi du itzultzaile gasteiztarrak. Berebat, Solabarrietak hizkuntz gutxituei “sekulako mesedea” egiten dietela nabarmendu du baina horiek ongi erabiltzen ikasi behar dela ere ohartarazi du: “Teknologia bakoitzak bere mugak eta abantailak ditu, eta bakoitza zertarako erabili bereiztea oso garrantzitsua da”, zehaztu du.
Berriki sortu dira tresna biok, orain ari dira zabaltzen eta goizegi da ondorioak ateratzeko. Biek harrera ona izan dutela ez dute kolokan jartzen ez Solabarrietak eta ez Knörrek, baina lehenengo balorazioak egiteko hurrengo hilabeteetara begiratzen dute.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
20:23
20:04
19:48
19:44
19:35