Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
publizitatea

Publizitatearen etorkizuna: iragarki pertsonalizatuak

Hedabide tradizionaletako iragarkiek jada ez dute inor konbentzitzen ezta liluratzen ere. Pertsona bakoitza ezberdina eta errepikaezina den heinean, hala behar luke etorkizuneko publizitateak

IRURI KNÖRR - Jueves, 19 de Enero de 2012 - Actualizado a las 13:40h

Logo de Google

Logo de Google (AFP)

Galería Noticia

PUBLIZITATEA aspergarria dela entzuten dugu han eta hemen. Baieztapen horren zergatia argi dago: iragarkiek ez omen digute guk entzun nahi duguna esaten, eta ez gaituzte konbentzitzen produktu bat erosteko edota gure ohiko marka aldatzeko. Bestela esanda, hedabide tradizionaletako publizitateak ez gaitu hunkitzen ez eta liluratzen ere.

Ez al litzateke zoragarria izango egunero ikusten ditugun ehundaka iragarki guzti-guztiak benetan interesgarriak balira? Oso zaila da iragarki berri batek guztion arreta jasotzea, ezberdinak baikara eta interes ezberdinak baititugu. Internet eta teknologia berriei esker, aldiz, publizitate pertsonalizatua iritsi zaigu. Demagun Parisko hotelak ikusten aritu garela ostatuak bilatzeko webgune horietako batean, adiskideekin joango baikara hara datorren hilean. Gero, gure eguneroko internet jardueretara itzultzen gara bestelako webguneetan sartuz (egunkariak, blogak, sare sozialak). Bertan, interesik ez duten ohiko iragarki aspergarrien ordez, Parisera joateko hegaldi merke bat ikusten dugu, Louvre museoa bisitatzeko deskontu erakargarria eskaintzen zaigu, edota ezagutzen ez genuen Parisko jatetxe dotore baten iragarkia azaltzen zaigu izkina batean. Bat-batean, ordura arte oharkabean pasa ohi zitzaigun iragarki-lauki horrek gure arreta guztia lortu du.

Demagun, bestela, saskibaloi zaleak garela jarri dugula geure Facebookeko profilean, edota noizean behin kirolari buruzko albisteak partekatzen ditugula. Kasu horretan, kirol-denda bateko deskontua edo saskibaloiari buruzko webguneen iragarkiak ikusiko genituzke. Kontu bera argazki makina bat erosi nahi badugu, sukaldaritza atsegin badugu edo maiz bidaiatzen badugu: gaur egun posible da publizitate pertsonalizatua jasotzea.

Pentsa norainokoa den sare sozialen boterea: badakite non bizi garen, gure adina, lana...

INTERNETEN GORAKADA Hara zer gertatu den: tradizionalki publizitatearen erregeak izan diren hedabideak, hots, telebista, irratia eta paperezko prentsa, ez dira jada iragarleentzat hain erakargarri, ez baitira eraginkorrak. Internetek, aldiz, oro har merkeagoa izanik, poliki-poliki lekua hartzea lortu du. Hasi berri dugun 2012. urte honetan gutxiago inbertituko da publizitatean, baina % 11 baino gehiagoko hazkundea izango da enpresen online marketineko aurrekontuetan. Zergatik? Telebistarako milioi askoko kanpaina bat egin ordez, interneten kanpaina txikiagoa egin daitekeelako, guk nahi dugun jendeari bakar-bakarrik zuzendua, eta ez kate baten ikusleria guztiari.

Pentsa, bestalde, norainokoa den Facebook bezalako sare sozialen boterea: badakite non bizi garen, zenbat urte ditugun, zer atsegin dugun, zer gorroto dugun, telebistan zer ikusten dugun, noiz joaten garen zinemara, zein den gure lana. Testuinguru horrekin oso erraza da publizitate pertsonalizatua egitea. Adibidez: iragarki zehatz bat halako probintziako adin-tarte bateko emakume zinemazaleei bakarrik erakustea.

Internet edozein marka edota iragarleren paradisua da, hortxe baikaituzte, pantaila aurrean adi-adi, haien iragarkiak ikusteko prest, guretzat interesgarriak diren iragarkiak gainera! Betiko publizitate aspergarria ez da jada intrusiboa izango, eta une honetan guretzat interesgarri diren mezuak bakarrik ikusiko ditugu. Ez gara ezta publizitatea dela ere ohartuko, eta, zorte pixka batekin, iragarki hori ikusi izana eskertu ere egingo dugu.

Internet-erabiltzaileon pribatutasuna izango da zalantzarik gabe hizpide ingurune berri eta aldakor horretan. Kontsumitzaileok prezio hori ordaintzeko prest egongo al gara, publizitate interesgarriagoa jasotzearen truke? Iragarleek beren esku dituzten tresnak eta informazioa behar bezala erabiltzen badituzte, oso polita izango da datozen urteotan ezagutuko dugun publizitatearen eraldaketa.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad