Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
ASEL LUZARRAGA IDAZLEA

"Txileko errealitate errepresiboan sakondu nahi izan dut"

Gezurra odoletan’ da Asel Luzarragak kaleratutako azken eleberria. Idazleak berak 2009an Txilen jasan zuen polizia-muntaiaren arrasto nabaria du nobelak; alabaina, istorioa bera bestelakoa da, “fikzioa da, oro har”, dio

IZARO AULESTIARTE - Jueves, 19 de Enero de 2012 - Actualizado a las 13:28h

Kartzela ez da konponbidea, arazoaren zati bat baizik”, dio Luzarragak.

Kartzela ez da konponbidea, arazoaren zati bat baizik”, dio Luzarragak. (J.M.M.)

Galería Noticia

TEMUKORA iritsi zenetik pentsatua zuen Asel Luzarragak (Bilbo, 1971) hango egoerari buruzko eleberri bat idaztea, “baina han luzaroan bizitzea espero nuenez, urte batzuk hartu nahi nituen, batez ere maputxe kulturari buruz dokumentatzeko”, azaldu du. Asmo hori, ordea, “ia ezinezko” gertatu zitzaion 2009an espetxeratu zutenetik –etxean lehergaiak egiteko materiala izatea leporatuta, 42 egunez egon zen kartzelan, eta urte erdi inguru etxean atxilotuta–. Eta, azkenean, “kartzelan bertan ebatzi nuen hasteko unea iritsia zela, eta han egin nituen lehenengo apunteak. Gero, Padre las Casasen, etxeko atxiloaldian, ekin nion idazteari eta zati handi bat bertan egin nuen”. Gainontzekoa Euskal Herrian amaitu du, Mundaka eta Bermeo artean.

Prozesu horren guztiaren emaitza dugu idazlearen seigarren nobela, Gezurra odoletan (Txalaparta). Bertan, lau pertsonaia nagusiren (Jon, Vero, Hugo eta Omar) bizipenak kontatzen ditu, eta horietako lehenaren ibilbidean aurki daitezke fikziozko istorioaren eta Luzarragak bizitakoaren arteko paralelismorik nabarmenenak. Bada, Jon pertsonaia euskalduna da, internet bidez Vero ezagutu du, eta harekin elkartzeko asmoz doa Temukora. Neskaren bidez, hango giro punk eta anarkistetan sartuko da eta, ia oharkabean, polizien eta fiskalen joko ustel baten jomuga bihurtuko da.

“Bizitzea tokatuko zaizkion kontu batzuek bizi izan nituenekin antz handia izan arren, oro har fikzioa da kontatzen dudana –dio idazleak–. Pertsonaiak asmatutakoak dira eta, batez ere, protagonista euskalduna nigandik urrundu nahi izan dut, izaerari eta egoera pertsonalari dagokienez. Neurri handi batean nire ifrentzua da. Jakina, Jonen begiak neuk ezagutu nituen hiria eta giroa islatzeko erabili ditut. Irakurlearentzat, seguruenik, zaila izango da egia eta fikzioa bereiztea eta, alde horretatik, bere osotasunean fikziotzat hartzea gomendatuko nioke”.

"Protagonista euskalduna nire izaera eta egoera pertsonaletik urrundu nahi izan dut. Neurri handi batean, nire ifrentzua da”

Eleberri beltzaren zantzuak ez ezik, istorioak trama politikoa ere badu. Eta sinbolismoa ere presente dago, batez ere Hugoren ametsen bidez; “osagai garrantzitsu bat da, eta maputxeen kosmobisioa jasotzen du, neurri apal batean”, azaldu du Luzarragak.

GATAZKAK Pertsonaien gatazka pertsonalek nahiz etika arazoek ere pisu handia dute nobelan. “Esango nuke konstante bat dela nire literaturan. Modu batean edo bestean beti nabil aztertzen zer garen, zerez eginda dagoen gure izaera, noraino garen gu eta noraino besteak, gure ingurua, besteek gugandik nahi edo espero dutena. Eleberri honetan askotan aipatu dudan galdera bat da zenbatetan has gaitezkeen hutsetik, zenbat aukera daukagun bizitzan geure burua asmatzeko, zelan baldintzatzen duen emandako urrats bakoitzak hurrengo guztien noranzkoa”.

Liburua mendeku pertsonala hartzeko baliatu ote duen galdetuta, “neurri txiki batean bai”, dio idazleak. “Hori batez ere fiskalen eta polizia baten izenekin gauzatu dut. Fiskal nagusiak, Omar Moyak, nire atzetik ibili ziren fiskal bien ezauliteratura garri batzuk dauzka, baina bera ere asmatutako pertsonaia da, eta karikaturatik harago eraikiz atsegin berezia eman didan pieza izan da”. Dena den, zera erantsi du segidan: “Niri gertatutakoan baino gehiago, hango errealitate errepresiboan disidentzia anarkistak eta maputxeek pairatzen duten jazarpenean sakondu nahi izan dut. Uste dut diktadura partitokratiko guztietan bizi dugun estatu bortizkeriamozorrotuaren adibide oso garbia dela, niri Temukon gertatu zitzaidana jende askori gertatzen zaiolako, Txilen, Euskal Herrian, Frantzian, Argentinan, Estatu Batuetan, Iranen zein Txinan”.

Osterantzean, idazleak omenaldi txikiren bat ere egin nahi izan du; hor daude Temukon bidaide izandakoak, neskalaguna eta haren ingurukoak, nahiz kartzelako lagunak. “Jonek pairatuko duen isolamendua, bestalde, nik zorionez jaso nuen elkartasun oldearen garrantzia azpimarratzeko modua izan da. Barruan maiz egin nuen hasnarketa da: zelan biziraungo nuke hemen nire egoera hemengo preso askorena balitz, bakarrik, lagunen eta familiaren sostengurik gabe, nazioarteko elkartasunaren hausporik gabe? Errugabetasuna eta erruduntasuna kontzeptuak zalantzan jarri izan ditut.Kartzelan inoiz baino argiago izan nuen beti pentsatu dudana: nirekin lo egiten zuten 60 preso inguruetatik bakar batek ez zuen nik baino gehiago merezi han egotea. Kartzela ez da konponbidea, arazoaren zati bat baizik”.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad