Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
24/01/2012 - Pilar Kaltzada
KARMELE 32 urte ditu, altua da eta ilehoria. Oso ilehoria, azal argi eta begi urdin-urdinak diren pertsona modu horiek izaten diren bezalakoak. Ilehoriegia eta altuegia eskolan eta adiskideen artean nabarmen ez gertatzeko. Buruz gogoratzen ditu haien txantxak eta isekak, lehengusuen artean ere maiz gertatzen zirenak. Alaba bakarra da eta ez du zerrekin konparatu, ez bada bere gurasoekin edo izeba-osabekin: diferentzia handiarekin, [...]
23/01/2012 - Zirrikituetatik begira - Ana urkiza
PANKARTAK komunikatzeko euskarriak dira nahiz eta, gehientsuenetan, pankartaren helburuko komunikazioa, salaketa edo aldarrikapena den. Gurean, ordea, pankartak badu salaketa eta aldarrikapen euskarria izateaz gain, definizioan beste ezaugarri bat ere onartzerik eta zera da: jende askok parte hartuko duen ezein jai edo ospakizunetan zarata sortzeko erabiltzen den euskarria izatearena. Salaketak eta aldarrikapenak bideratzeko [...]
22/01/2012 - Zirrikituetatik begira - Juanra Madariaga
KONSTITUZIOAK etxe duin bat izateko eskubidea bermatzen du, aldarrikatzen du. Eta nik, telebistan etxetik kaleratzeei buruzko berriak agertzen direnean lotsa sentitzen dut. Eta areago, lotsa, amorrua, eta batzuei aurpegian txu egiteko eta zango-bizkarrean ostikoka hasteko gogoa. Duela bost edo sei urte, Espainiako Gobernuak 30.000 milioi euroko laguntzarekin altxarazi zituen buru makur zebiltzan bankuak, gaur egun eurek [...]
21/01/2012 - Zirrikituetatik begira - Juanjo Olasagarre
AZKENEAN liburuaren bukaeran Marlowk Jimen istorioa osatzen du puska guztiak bilduz, hala ere, gure bizitzaren puskek zentzua izateko narratiba bat behar dutela izan daiteke liburuaren irakasbideetako bat. Lord Jimez ari naiz. Joseph Conrad. Jim lehen ofiziala da Patnan, erromesez beteriko itsasontzia Mekara bidean. Itsaso Gorritik gertu zerbaitek hondoan jo eta izugarrizko ekai-tza datorrela ikusita, eskifaiak on-tzitik [...]
20/01/2012 - Zirrikituetatik begira - Karmele Jaio
EGUNEROKO tragedia txiki batzuk handiak baino zailagoak dira irensten. Ezbehar handi baten biktima izanez gero (gaixotasun larri bat, maite duzun norbaiten heriotza, istripu bat...), minak shock egoerara eraman zaitzake, eta bizitzaren ikuspegia brastakoan aldatzera bultzatu. Baina badaude eguneroko tragedia txikiak, goizeko zortziretako kafea hartu bitartean bizitzari zentzurik ez aurkitzea, adibidez, gutxika inbaditu zaitzaketenak, [...]
19/01/2012 - Zirrikituetatik begira - Josu Torre
HIZKUNTZALARI edota idazle bezala utzi digun ondareaz esan edo ida-tzi den guztia egia, egi osoa dela onartzen dut. Filologia Matematikaz bat egiten zuela atzeman nuenean ere, normala iruditu zitzaidan inginiari ikasketak egin zituen, ordurako ezaguna zen, donostiar peto batetik zetozela jakitean. Ordurako, 1970. eko hamarkadaren hasierarako, euskal hizkun-tza zein politikan erabat -onerako- ezaguna zelako Jose Luis Alvarez [...]
18/01/2012 - Zirrikituetatik begira - Rikardo Arregi
CORDOBAKO apezpiku katoliko erromakoak esan berri du eskoletan, bigarren hezkuntzako eskoletan bereziki, haragizko bekatua egitera bultzatzen ditugula ikasleak. Ez da txantxa. Ez naiz ezer asma-tzen ari. Tira, berak ez du haragizko bekatua esan, berak gaztelaniazko "fornicar" hitza erabili du. Ezagutzen dut bigarren hezkun-tzako ikasleen gaztelania maila eta zin dagizut gaur egun gaztetxo gutxik dakiela zer esan [...]
Publicidad
ColumnistasInfórmate más sobre...
Bilbao ya tiene su cartel del Carnaval 2012
Los autores de la obra son los diseñadores gráficos Jon Ondovilla Marcos y Amaia Benito González
08:15
05:40
05:40
05:40
05:40
Publicidad