Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Euskal Herriko historia protagonista gertuen esku. Kamera aurrean, pasadizoak kontatu eta interneten eskegi dute egitasmo honen sustatzaileek. Laster, ‘Ni euskalduna’ bloga DEIAko blogosferan ere izango da
MARTA MORALES - Lunes, 6 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 13:44h
votos
comentarios
Ni euskalduna blog Dima
Vista:
NORK ez du inoiz aiton-amonaren istorioekin gozatu? Gazteak zirela bizitakoa, orduko ohiturak eta gabeziak… Metroo sare sozialak gure zaharrei sarean ere merezi duten tartea eskaini nahi izan die, bertan, haien bizipenak eta gure herrietako hamaika pasadizo bilduz. Ideia iazko martxoan bururatu zitzaien, eta irailerako, Ni euskalduna bideobloga martxan zegoen jada. “Hasieran, lan-taldearen eta ezagunen aiton-amonekin kontaktuan jarri ginen. Ostean, herri bakoitzeko Zaharren Egoitzetara, eta Euskara sustatzen duten elkarteei deitzen hasi ginen”, azaldu dio Ortzadarri Susana Martinek, proiektu honen sustatzailetako bat dena. Dagoeneko, hamar bideo sareratu dituzte www.nieuskalduna.metroo.eswebgunean. Bertan, aiton-amonei egindako elkarrizketa arin eta dibertigarriak daude ikusgai. Herrien arteko ezberdintasunak agerian gera daitezen, gai antzekoak errepikatzen dira solasaldi guztietan: herriko istorio eta zurumurruak, pertsonaia ospetsuak, eskolako ohiturak, euskararen erabilera, gerra garaiko kontuak, eguneroko bizimodua… “Kostaldeko herri bateko ohiturak eta mendi puntan dagoen beste batenak ezberdinak dira oso, eta hori bideoetan ere ikus dezakegu”, ziurtatu du Martinek.
Hala ere, herrien historia eta euskalki ezberdinak biltzeaz gain, beste helburu batzuk ere baditu Ni euskalduna bideoblogak. Batetik, interneten eduki berri bat eraikitzea, bertan adin guztietako pertsonak bilduz, eta, bestetik, gure aiton-amonak teknologia berrietara hurbiltzea. “Proiektua internauta guztiengana iritsiko dela uste dugu. Eta garai analogikoan bizi izan direnengana ere helduko da, haien seme-alaben edo biloben laguntzaz”, agertu dute arduradunek, baikor. Hartara, webguneaz gain, Facebook-en ere orria sortu dute, non bideoak ere ikusi ahal diren. Gainera, hemendik denbora gutxira, DEIAren blogosferan ere ikusgai egongo dira.
NAFARROAN ETA IPARRALDEN ERE BAI Momentuz, Gipuzkoan egin dituzte bideo gehien: Hernani, Mendaro, Urnieta, Zegama eta Zumarraga. Bizkaian ere, Berrizen, Fruizen, Iurretan eta Sukarrietan. Araban, berriz, Legution. Dena den, Astigarraga, Dima eta Azkoitiakoak jada grabatuta dauzkate, eta laster Bakion, Plentzian eta Hondarribian izango da Susana Martin, kamera eskuan. “Proposamen guztiak erantzuten ditugu. Herri guztietako aiton-amonak ongi etorriak dira”, nabarmendu du. Izan ere, etorkizunean Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko herrietara iritsiko direlakoan dago. “Gure historiaren zergatiak eta nolakoak jakitea garrantzitsua dela uste dugu. Herri baten nortasuna ulertzeko herrietan gertatutakoak jakin behar ditugu ere bai”, azpimarratu du Martinek.
Honen haritik, belaunaldi berrien kasua ere aipatu du, egungo gazteek “Paris edota Londres inguruko herriak baino hobeto” ezagutzen dituztela ohartaraziz. “Bideoblogan, besteak beste, haien herrien berezitasunak ezagutzeko aukera izango dituzte”, gogoratu du. Bestalde, herri batzuetan aiton-amon euskaldunak aurkitzea kostatzen ari zaiela onartu du Martinek. Adibidez, Santurtzin eta Galdakaon elkarrizketak egin badituzte ere, gazteleraz egindakoak dira. Kasu hauetan, Udal bakoitzeko Euskara sailarekin kontaktuan jarriko direla aurreratu du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren laguntza duen proiektu honen kideak.
KAMERA AURREAN DANTZAKA Elkarrizketak egitera joan aurretik, herriari buruzko informazioa bilatzen dute:Wikipedia entziklopedia digitalean, egunkarietan nahiz inguruko lagunei bertako zurrumurruak kontatzeko eskatuz. Ostean, aiton-amonen etxeetan edota Zaharren Egoitzetan biltzen dira. “Ordu bete baino gutxiago egoten gara, elkarrizketatuak kontatu nahi dutenaren arabera”. Lehenengo momentuetan pixka bat urduri egoten dira kameraren aurrean, baina, denbora pasa ahala, konfidantza hartzen doaz. “Kamara ahaztu eta haien istoriotxoak kontatzen gustora egoten dira”, ziurtatu du Martinek.
Bideo guztietan gertakizun hunkigarriak daude. “Gerretan nahiz Frankismo garaian galdutakoei buruz hitz egiterakoan jartzen zaizkien begiradek hunkintzen naute bereziki” aitortu du. Hala ere, momentu onak ere badaudela ezin ahaztu. “Bat aukeratu beharko banu, kamera aurrean abesten edo dantzan aritzen diren uneren bat aukeratuko nuke, seguru!”.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
21:58
21:56
21:43
21:31
21:25