Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Iaz Euskadi Literatura Saria jaso zuen Ur Apalategik ezin du egun bakar bat ere igaro fikzioa kontsumitu gabe, eta “higiene neurritzat” du hiru liburu batera irakurtzea, euskaraz, frantsesez nahiz gaztelaniaz. Literatura alorreko prozesu osoa ezagutzen du. “Irakurzaletasuna da abiapuntua”, zehazten du
ANE UNDURRAGA - Lunes, 6 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 13:32h
votos
comentarios
“Bizitzaren ikuskera nahiko ironikoa dudala uste dut, ez dut esango pesimista, Ilusio faltsurik gabekoa”, dio Apalategik. (GORKA ESTRADA)
Vista:
IPAR Euskal Herriko unibertsitateetan irakasle eta ikerle, hainbat nobela, saiakera eta poesiaren egile. 2011ko Euskadi Literatura Sariaren jabe da. Euskaltzain urgazle ere bada. Puntu askotatik hel dakiokeUrApalategi Idirini (Paris, 1972) bere biografia gazte bezain sakona ezagutzeko.
“Txillardegiren ekarpen handiena euskal intelektual modernoaren figura sortzea izan da: hori gorpuztu eta urtez hatsa eman dio”
Euskal literatura modernoaren lehenengo harria jarri zuen Txillardegi joan berritan, zer diozu hark utzi duen aztarnaz?
Uste dut denok gatzaizkiola zordun. Egin duen ekarpen handiena euskal intelektual modernoaren figura sortzea izan da: hori asmatu, gorpuztu eta hainbat urtez hatsa eman dio. Literatur zalearen ikuspegitik, 50eko eta 60ko hamarkadetan euskal literatura egoera tristean egon zenean, literatura piztu zutenen artean egon zen, bera bereziki eleberrigintzan. Beraiei esker gaude gaur egun gauden egoeran. Plano pertsonalean, Koldo Mitxelena Kulturunean Txillardegi omentzeko egindako jardunaldiak koordinatzeko eskatu zidaten duela urte batzuk. Ohore handitzat hartu nuen. Lan horretan Txillardegirekin asko egon nintzen eta oso une atsegina izan zen.
Idatzi, irakatsi, ikertu eta editatu egiten duzu. Literatura sektoreko prozesu guztia kontrolatzen duzu.
Bai, baina bat ahantzi zaizu: irakurri. Oinarrian dagoena eta guztiaren abiapuntua irakurzaletasuna da. Ez da kalkulatutako zerbait, baina bizitzaren zirkustantziek prozesuaren fase guztiak ezagutzera eraman naute. Oso atsegina, aberasgarria eta interesgarria da. Atal batek bestea elikatu egiten du. Idazletzarako ekarpen handia da irakasle eta ikerle izatea eta, alderantziz, ikerle izateko idazletzaren praktika oso baliagarria da. Ez duzu berdin ikertzen literatura idazle zarenean eta zirkuitu honen ezagutza duzunean. Beste modu batera ikertzen duzu, horrekin ez dut esan nahi ikertzeko modu on bakarra dagoenik. Eleanitza izateak zer eragin du literatura sortzerakoan? Haurtzarotik irakurri dut hiru hizkuntzatan: espainolez, frantsesez eta euskaraz. Nire etxean higiene neurri bat bezala da hiru liburu batera irakurtzea. Hiru, lau edo bost. Beti saiatzen naiz hizkuntza ezberdinetakoak izaten, ez erdoiltzeko eta hiru munduekin kontaktuan egoteko. Egia da idazterakoan naturalki ateratzen zaidana euskara dela, nire gogoan daukadan irakurlea euskalduna delako. Alor akademikoan, aldiz, hiru hizkuntzetan idazten eta argitaratzen dut: euskaraz eta frantsesez gehienbat eta tarteka gaztelaniaz ere bai. Hizkuntza akademikoa hizkuntza internazionala da, erregistro bakarrekoa, ez dago ideosinkrasi nazionalik, unibertsitatearen mentalitatearen ideosinkrasia baizik. Erraz idazten da eta asko gozatzen dut.
Zein da Ur Apalategik egunerokotasuna behatzeko duen prisma?
Irakurleek esango didate. Azken liburuan ikuspegi garratza dela nirea esan didate aurkezpen saio batean. Zaila da neure buruari begiratzea eta jakitea nola sonatzen duen nire ahotsak. Bizitzaren ikuskera nahiko ironikoa dudala uste dut, ez dut esango pesimista. Ilusio faltsurik gabekoa. Hala ere, fikzioa beharrezkoa zait eguneroko bizitzan. Ezin dut egun bakar bat ere pasatu fikzioa kontsumitu gabe. Izan dadila liburua, pelikula edo telesaila. Beharbada laguntzen didalako ihes egiten errealitatetik.
Idazterakoan zein da buruan izaten duzun hartzailearen irudia?
Pentsatzen dut aldatuz doala liburu bakoitzaren arabera. Lehen nobela Gauak eta hiriak idatzi nuenean gogoan neukan irakurlea nire izeba bat zen, irakurzalea baina euskaraz ez duena gehiegi irakurtzen. Orduan nire erronka zen: irakurle euskalduna izan arren euskaraz irakurtzea beharbada zaila egingo zitzaion irakurleari liburua gustatzea. Gure gauzak S.A. bigarren nobelarekin uste dut perfil hori aldatu zitzaidala. Errealitate konkretu bat idazten ari nintzen, polemiko samarra. Thrillerra egiten nengoenez nire burua bortxatu nuen konplexutasuna bilatzera, idazkera ez errazegi batekin. Beraz, automatikoki irakurlea erabat aldatzen da.
Euskal literaturatik jasotako kezkak azaltzen dituzu zure lanetan?
Pentsatzen dut baietz, baina ez da kontzientea. Ez da kalkulatutako zerbait. Azken liburua Fikzioaren Izterrak garbi dago nire azken hamar urteotako ibilbide akademikoak elikatu duela. Oso gustura ibili naiz liburua idazten, nire barruko behar bati erantzuten zion lana delako, baina kezkatuta nengoen nire irakasle-ikerle bizitzari lotutako obsesioak eta paranoiak norbaiti interesatuko ote zitzaizkion. Eta benetan harritu nau liburuak izan duen harrerak. Badiduri jendeari interesatu zaiola. Beharbada istorioak konkretuak izan arren azpian dauden kezkak unibertsalak dira, eta ez duzu zertan mikrokosmos hori ezagutu gauza berdinak sentitzeko eta ados egoteko.
Zenbat ikertzen da euskal literaturan?
Ikusten dut jende gazte oso ikasia, oso formatua, asko ibiltzen dena kanpoan eta emaitzak badatozela. Desira desordenatuak, adibidez, jende gazte ikerlariek egindakoa da. Oso ondo idatzia dago, txukuna, zaindua eta maila handikoa da. Euskaraz inoiz landu ez ziren hainbat giza zientzietako esparru berri zabaldu dira, euskal literaturaren irakurketa guztiz berrituz.Oso baikor nago alor akademiko horrekiko eta hori da behar genuena: kritika literario sakon eta sendo bat, gure sistema literarioa osatzeko. Autoreen eta obren aldetik azken 30 urteetan aurrerakada egon da, jauzi kualitatiboa, kritikaren alorrean falta zena. Baina hori ere badator sistema osatzera.
Beraz, XXI.mendean euskal literaturgintza osasuntsu dago.
Bai. Eta niri bost axola zaizkit zifrak, salmentak eta kontu horiek. Anekdotikoak iruditzen zaizkit. 2.000 irakurle serio eta benetan zale baditugu Euskal Herrian nahikoa eta sobera da benetan zerbait interesgarria egiteko denon artean. Alde horretatik, ez dut uste helburua ez dakit zenbat mila irakurle lortzea denik. Ez nago horrekin kezkatua. Irakurleen kalitatea hobetzen ari da eta horrek esan nahi du idazleek ere autoexigentzia handiagoa dutela.
Sariek eta errekonozimenduek zer eragin dute idazleongan?
Sariak eta sariak daude. Beterriko Liburua irakurleek ematen duten saria da eta Euskadi Saria epaimahai batek emandakoa da, alegia, profesiokoak emana. Nire kasuan, aitortu behar dut azken sari hau errebantxa moduan hartu dudala. Gure Gauzak S.A. eleberriarekin pasa nituenak pasa eta gero benetan errebantxa moduan hartu dut eta pasatako momentu txarrak sendatu dizkit. Alde horretatik oso lasai eta pozik nago, ikusten dudalako bakarrik egindako bide zati hori jendeak estimatu duela.
Eta euskaltzain urgazle gisa zer eramaten duzu Euskaltzaindira?
Euskaltzaindiko literatura batzordean luzaz ibili naiz. Hor parte hartu dut eta hori izan da nire foroa. Literatur terminoen hiztegien osaketan ibili naiz eta oso aberasgarria izan da beste batzordekideak ezagutzea. Eta urgazle izatea ohore bat da.
Euskal Herritik kanpo euskal literaturak pizten du interesa?
Euskal literaturaz hitz egiten ibili naiz kongresuetan eta mundu mailan irakurle arruntarentzat ez da existitzen. Hau diodalarik ez dut uste egoera frustagarria denik, munduko literaturen %99 horrela baitago.Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia, Espainia eta moden araberako autore puntualak kenduta beste literatura guztiak egoera berean daude. Ez gara obsesionatu behar. Garrantzitsuena gure sistema barrutik indartzea da, gure literaturaren kalitatea hobetzea eta gure sistemaren baitako sinesmena areagotzea. Jarrai dezagun zabaltzen. Ahal dugu gure sistemaelikatu, baina sinets dezagun gure produkzio kulturalean.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
20:23
20:04
19:48
19:44
19:35