Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Jalgi hadi dantzada

“Siempre bailáis lo mismo”

SABIN BIKANDI BELANDIA - Lunes, 6 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 13:41h

Sabin Bikandi

Galería Noticia

SIEMPRE bailáis lo mismo” entzuten dugu sarritan, eta... egia da, zein da arazoa? Kontsumismoan oinarritzen den sistemaren barruan dena berria izan behar da, dena berehala zaharkitzen dugu, ezer ezin daiteke luzaroan mantendu. Baina kontuz, lo mismo ez da beti berdin...

“Bakoitzak mundua bere modura ikusten du”, zioten gure zaharrek, eta horrela da. Adibidez: euskarari so eginez, gure arbasoek koloreak hautematerakoan zuri, beltz, gorri, urdin eta hori koloreak bakarrik erabiltzen zituzten espektro kromatikoa sailkatzeko. Beranduago, maileguz hartu genituen gainontzeko gaur egungo kolore estandarizatuak. Eta pentsatu dezagun kultura batzuetan kolore guztiak bitan banatzen dituztela, argia eta iluna, eta kito.

Gizakiak ez du modu bakar eta beretsuan hautematen ingurutik datorkiona, ez dugu begiak ireki eta automatikoki eta pasiboki errealitatea jasotzen. Jasotzen ditugun estimuluak ezberdintzen, klasifikatzen, antolatzen eta prozesatzen ikasi dugu jaio ginenetik, eta horrela guztiok ez dugu berdin ikusten, entzuten eta ulertzen. Gure gizartean, kulturan, etxean ikasi ditugun ereduen galbahetik pasatuta hautematen dugu mundua. Eta gu geu ere ez gaude beti berdin, eta goibel, alai edo nekatuta egoteak gure hautemateko modua ere baldintzatzen du, jakina.

Horrela musika klasikoan hasi eta hezi direnek, ohiko musika klasiko zaleek, rock musika guztia berdin hautematen dute, Zarama, Kortatu ala Erick Clapton izan. Eta, alderantziz ere, rockzale amorratuari berdin zaio Vivaldi, Mozart, Bach, Guridi zein Stravinsky. Munduko orkestra gehienak ia urtero programatzen dute Beethovenen 5. Sinfonia eta beronen ehunka grabaketa daude: orkestra ezberdinak, zuzendari ezberdinak... eta guztiak dira bereziak, niretzat behintzat.

Gure dantzen egitura eta bilakaera ezagutzen ez duenak, dantzari eta dantzaldi orok dituen ñabardurak ezberdintzeko gai ez denak, “siempre bailais lo mismo” dio sarritan. Eta noski, gauza bat da txotisa eta bestea pasodoblea ala dantzari dantza ala mutil dantza bat. Bestalde, oharkabe pasatzen diren gauza txikiak handienak dira sarritan: plazan banderariak ikurrina lau-lau eta artez mantso astintzen duenean danbolinaren soinuarekin bat datorrelarik, dantzariak gurpilak zabal eta garbi markatzen dituenean zapen gainetik frakak zikinduta, artazi bat ostikoa emanez egin eta atzetik abarketen azpia ikusten dugunean...

www.aikotaldea.com

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad