Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias

Euskaldunen eskubideak murriztuko ditu Legebiltzarrak

Euskara erabiltzen ez duten saltokiek ez dute isunik jasoko PSE, PP eta UPyDri esker

E.Press - Jueves, 9 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:39h

Bilbao. Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundeak (EKA), Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak salatu dute Eusko Legebiltzarra "atzerapauso handi bat" ematear dagoela euskararen normalizazioari dagokionez. Izan ere, alderdi politikoen jarreretan azken uneko ustekaberik ez badago, Eusko Legebiltzarrak 123/2008 Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretutik arau-hausteengatiko zehapenen atala kentzea onartuko du gaur, PSE-EE, PP eta UPyDren botoekin.

Horrela, interes orokorreko zerbitzuen enpresentzat eta merkataritzako neurri handiko saltokien-tzat kontsumitzaileei Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bi hizkun-tza ofizialetan arreta emateko (arreta pertsonala, rotulazioa, dokumentazioa) dekretuak ezartzen dituen beharrak ez betetzea zigorrik gabe utziko da.

Hiru erakundeek adierazi dutenez, 2008ko dekretua "gabezi handiekin" jaio zen: interes orokorreko zerbi-tzuen enpresei (telefonia, argindar, gas hornitzaileak eta abar) eta EAEko hiru hiriburuetan eta %33 baino euskaldun gehiagoko udalerrietako 15 langiletik edo 400 metro karratutik gorako saltokiei (EAEko saltoki guztien %6,5i soilik) baino ez die eragiten, eta euskaraz etiketatzeari buruz ez du ezer esaten.

"Motza izanda ere, merkataritzan euskararen erabilpena legez sustatzeko lehenengo saiakera serioa izan da 123/2008 Dekretua. Ostegunerako (gaurko) aurreikusita dagoena gauzatzen bada, Eusko Legebiltzarrak ezerezean utziko du merkataritzan kontsumo-harremanak euskaraz egiteko eskubidea, kontsumitzaile euskaldunen eskubideen babesean atzerapauso handi bat emanez", salatu dute.

"GOMENDIO HUTSAK" Horrela, erakundeon arabera, legeak, edozein eremutan, agintzaileak eta hertsa-tzaileak dira berez, beharrak ezar-tzen baitituzte, eta horiek betetzen ez dituztenentzako zehapenak ere bai. Horregatik, zigor atalik gabe, ezartzen dituzten beharrak bete-tzea borondatearen esku utzita, "legeak ez dira lege, gomendio hutsak baino".

"Zehapenik gabe, paper busti bihurtuko da dekretua. Are okerrago, benetako betetzea eta benetako eragina izan zitzakeen beste dekretu bat ekiditeko baino ez du balio izango oraingo dekretu indargabetuak", kritikatu dute aipatutako elkarteek. EKA, Behatokia eta Kontseiluarentzat, edozein gobernuren betebeharra bere herritarren ongizatea eta eskubideak bermatzea da, eta "kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak betebehar horri muzin egin eta herritarren aurka egiten du, herritar euskaldunen hizkuntza-eskubideak zapuztuz eta herritarrek euskaraz bizitzeko duten nahia gutxietsiz".

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad