Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Iñigo Alberdi - Viernes, 10 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:39h
votos
comentarios
Markina-Xemein. Hamaikagarren aldiz, Markina-Xemein zuhaitz, landare eta baserri tresnerien bilgune bihurtuko da bihar goizean zehar. 10:00etatik 14:00etara bitartean eskualdeko hogeita sei ekoizlek euren produktuen salmenta zuzena egin ahal izango dute, tartean ohiko baserri produktuak ere eskainiko direlarik.
Horrela bada, herriko zelaiaren inguruan landare eta zuhaitz salmenta gauzatzeko zazpi salmenta postu jarriko dituzte. Bertan fruta-arbolek izaten dute urtez urte arrakasta gehien, batez ere sagarrondoek. Gerizondo, madariondo eta zitrikoak ere ondo saltzen dira, baina azken hauek eguraldi epelagoen zain geratu ohi dira.
Horiez gain, ardi eta ahuntz gaztadun lau ekoizle, ogia eta gozogintza zein eztiaren ekoizle bina izango dira. Eurekin batera, Bizkaiko txakolina eta sagardo, txerriki, arrain kontserba eta ortuari ekoizle bana eta baserri tresneriaren saltzaile bat eta bitxidun artisau bat ere izango dira azokan, euren produktuak salgai jarriz.
Taloa eta txorizoa Hotza baina ateri dago iragarrita biharko, beraz Zelai ingurura ehunka lagun hurbiltzea espero da, azkeneko urteetan legez, nahiz eta jendetza handiena eguerdi partean hasiko den agertzen. Ohikoa den legez, taloa eta txorizoa jan, zein sagardoa edateko txosnak ere izango dira.
Markinako Azoka Lea Artibaiko Amankomunazgoak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailaren laguntzarekin, eta 3.000 euro inguruko aurrekontua du. Duela bi urte eskualdeko erakundeak salmenta zuzeneko azoka ba-tzuk antolatzeari utzi zion, finan-tziazio falta dela eta, baina Markina-Xemeingoa mantentzea erabaki zuen "bertoko produktuen salmentarako eta sustapenerako tresna egokia dela" iritzita.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
21:58
21:56
21:43
21:31
21:25