Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
2012ko arausteak

Sardina andrea "bere auto eroekin" helduko da barikuan Bilbora "brasildarrei ogi txigortua jateko prest"

DEIA - Martes, 14 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 12:51h

Presentación de los Carnavales de Bilbao 2012.

Presentación de los Carnavales de Bilbao 2012. (Deia)

Galería Noticia

Bilbo auto eroen eta xelebreen hiriburuan bihurtzear dago. Larunbatean, Aratusteen magiari esker, munduko auto bitxi eta dibertigarrienak Bilboko Kale Nagusian elkartuko dira bilbotar guztien harridurarako.

Inork ezagutzen ez dituen lurralde eta planetetatik etorritako ibilgailu bitxi xamarrak elkartuko dira aurten gure kaleetan. Haratagotik, ipuinen mundutik, izarrez betetako zeruetatik, ezinezko ametsen oasietatik eta hasperenen itsasotik Sardina Andrearen tramankuluen gortea helduko zaigu. Inoiz ikusi ez ditugun ibilgailuen artetik bera, ederrena, Sardina Andrea agertuko zaigu festarako prest.

  • 2012ko karrikaldia umorez eta magiaz betetako ikuskizuna izango da. Adin guztientzako kalitatezko desfilea. Hau dela eta, Bilboko Udaleko Jai Sailetik eta Jai Batzordetik hiritar guztiei Karrikaldian eta Aratusteetako egitarauaren beste ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaie. Guztion artean eta jaietako kartelak dioen bezala, aurten ogi txigortua jango diegu brasildarrei!.

    Eguneroko kezkak alde batera utzi eta barre egiteko, dantzatzeko, kantatzeko eta ondo baino hobeto pasatzeko egitaraua izango dugu. Gonbidapena denentzat da. Ez da etiketa-jantzirik behar. Hala era, mozorrotuta joatea komeni da eta, gainera, sari bat irabaz daiteke mozorrotuta joanda. Ondoren zehaztuko dizkizuegu jarduerak:

  • Farolin eta Zarambolasen eopaiketa: Farolin eta Zarambolasen epaiketaren zentzu herrikoia eta parte-hartzailea indartu nahian, epaiketa kalean ospatuko da berriz ere eta pertsonai berriak gehituko dira. Ekitaldia ostegunean, otsailak 16an, 19.30etan, Plaza Barrian izango da eta bertan K-Toño Frade marrazlaria (Farolin) eta Mikel Bilbao txistularia (Zarambolas) euren errugabetasuna frogatzen ahaleginduko dira. Bi pertsonai hauek Bilboko Aratusteetako ezaugarri original eta bereizgarri bakarrak dira.

  • Karrikaldia: Jaietako Sailak karrikaldia antolatzen duen bosgarren urtea da hau. Aurten, lau karroza eta lau animazio talde izango dira. Otsailaren 16an, zapatuan ospatuko da Kale Nagusian zehar, Jesusen Bihotzetik Urkixoraino. 18:30ean hasiko da ikuskizuna, luxuzko partaideekin: Xip Xap, La Baldufa eta La Tal antzerki taldeak.

  • Arastutodromo: Moyua plazan hasi eta Plaza Biribileraino, Kale Nagusian zehar, ARATUSTODROMOA egongo da. Hantxe jaia egongo da 20:00etatik aurrera, hiru antzeztokiren inguruan (Umeentzako agertokia, Tribute Blues Briothers eta La Variette).

  • Ospakizuna plaza barrian jaraituko da: Aratustodromoaren ekitaldiak amaitzen diren heinean, ospakizuna Alde Zaharrean jarraituko da. Gaueko hamaiketan Aratusteetako dantzaldi berezia hasiko da Plaza Barrian muntatuko karpa batean. Musika eta ikuskizuna “Nuevo Talisman” orkestraren eskutik helduko zaizkigu gau-jaiari amaiera bikaina ipintzeko.

  • Mozorroen lehiaketa: Karrikaldira eta aratustodromora mozorroa jantzita etorritako guztiek parte hartuko dute automatikoki Bilboko Udaleko Jaietako Sailak antolatzen duen mozorro lehiaketan. Guztira 4.000 euro banatuko dira saridunen artean.

  • Haurrentzako programazioa: 2012ko Bilboko Aratusteak arreta berezia eskainiko diote haurrentzako programazioari. Ekitaldiak otsailaren 17an, ostirala, hasiko dira goizeko Eskola eta Ikastolen Desfilearekin. Ehunka ikasle bilduko dira Albiako Lorategietan. Hortik Kale Nagusira abiatuko dira euren mozorroak harro harro erakusteko.

    Azkenean, Plaza Barrian berbena ospatuko dute txokolatadarekin eta guzti. Asteburuan, 12:00etatik aurrera eta Arriaga Plazan, Gargantua eta puzgarriak protagonistak izango dira.

    Ordu berean, Erraldoiak eta Buruhandiak Areatzatik Plaza Barriraino ibiliko dira txikien eta helduen gozamenerako. Otsailaren 21ean, asteartea, goizeko 12:30ean, Udal Musika Bandak kontzertu didaktikoa eskainiko die haurrei Aratusteetako asteartean, otsailaren 21ean, Plaza Barrian muntaturiko karpan. Tailerrak eta beste jolas Plaza Barrian izango dira arratsaldeetan otsailaren 17, 18, 19 eta 20an.

  • Euskal dantzak: Euskal Dantzaren Eskolak Areatzako kioskoan (Esperantza Frontoian eguraldi txarra izanez gero) izango dugu larunbata 18an. Eta igandea 19an, arratsaldeko 18:30ean, Basurtuko Beti Jai Alai taldeak euskal dantzaren ikuskizuna eskainiko digu Plaza Barriko karpan.

  • 2012ko XX. Barnaval Lehiaketa: Bilboko Aratusteetako ekitaldi berezkoena, bere XX. urteurrena ospatuko du aurten arrandiaz. La Ria del Ocio aldizkariak El Pucherito de Gontzal-ekin batera antolatzen du lehiaketa Bilboko Udalaren eta Merkatari Elkarteen laguntzarekin. Lehiaketa bitxi honetan tabernariek eta dendariek lokalak apaintzen eta girotzen dituzte hainbat gai eta giro desberdinak sortzen. Barnavalak Kapela Eroen jaiarekin hasi zen otsailaren 9an eta taberna eta denda bitxienei sarituz amaituko da otsailaren 20an.

  • Sardinaren erreketa: Otsailaren 21ean, asteartean, hiritar guztiok gonbidatuta gaude Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenaren (Farolin eta Zarambolas salbu), SARDINAren beilara. Arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera ikuskizunari Plaza Barrian. Sardina ibilgailu berezi batean eramango da Arriaga Plazaraino. Hiritarrek, beltzez eta kandelekin, segizioa lagundu ahal izango dute Alde Zaharretik Arriagaraino.

  • Beste jarduera batzuk: “Villa de Bilbao” Etxeko Txorizoen Lehiketaren XVI. Edizioaren dohaineko dastapena eta sari banaketa, erromeriak, bertoko instrumentuen kalejirak, Barrainkua Kultur Etxeko Aratusteetako Kartelen erakusketa (otsailaren 19tik 26ra) eta Euskal Museoaren “Inauteria – Europako Erregea II” erakusketa (urtarrilaren 20tik martxoaren 4ra), besteak beste, programazioa osatuko dute. Izan ere, urteak pasa ahala gero eta Bilboko gizarte eta kultur agente gehiago antolatzen dituzte mota gzutietako aktibitateak gure Aratusteak aberasteko

  • Integrazio neurriak: Bilboko Udaleko Jaietako Sailak ezintasunen bat duten pertsonen parte hartzea jaietan bermatzeko ahaleginarekin jarraitzen du. Hori dela eta, Arastusteetarako prestatu dituen jarduerek ez dute irisgarritasunaren arloko arazorik ekartzen. Horrez gain, Braillez egokitutako egitaraua Bilbao Turismo sozietatearen bulegoetan, ONCEren egoitzan eta Otxarkoaga, Begoña, Ibaiondo, Errekalde, Uribarri, Deusto, Basurto eta Barrenkuako Udaltegietan egongo da. Farolin eta Zarambolasen Epaiketan zeinu-mintzaira interpretea izango d

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad