Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
U-morez jardunaldiak egingo ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, otsailaren 16an eta 23an. Emakumezkoak esparru guztietan kontuan hartzeaz gogoeta bultzatuko dute, gero bertsoaren munduan txertatzeko asmoz
DABI PIEDRA - Martes, 14 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 11:54h
votos
comentarios
Maddi Oihenart kantariak ere taulagaineko ibilbide luzean ikasitakoaz hitz egingo du jardunaldiotan. (BERTSOZALE ELKARTEA)
Vista:
IAZKO esperientzia ona izan zela baliatuta, bigarrenez antolatu dute U-morez. “Ez genekien zein erantzun izango zuten hitzaldiek, gaiak berak duda asko sortzen du”, azaldu digu Nere Erkiaga jardunaldien antolatzaile eta Bertsozale Elkarteko genero taldeko kideak. Azkenean, baina, uste baino jende gehiago erakarri zuen ekimenak 2011n, gizon nahiz emakume, eta gustura irten ziren. Iazko erantzuna ikusita, aurten, bigarrenez dator U-morez. Hainbat esparrutan dabiltzan lau pertsona gonbidatu dituzte, hitzaldi banaren bidez genero ikuspegia nola lantzen duten erakutsi eta hausnarketarako bidea zabaltzeko. “Bertsolaritzan gizon eta emakumeen arteko harremanak hobetu eta, estereotipo klasikoetatik libre, izan nahi dena izateko” horretan lagundu nahi du U-morez ekimenak, Erkiagak dioenez.
Villabonako Subijana Etxean (Bertsozale Elkartearen egoitzan) izango dira jardunaldiak, bi ostegunetan. Lehenengo egunean, otsailaren 16an, Mari Luz Esteban antropologoak euskal kultura feminismotik aztertzerakoan ikusitakoak laburbilduko ditu. Ondoren, Ander Izagirre kazetari eta bidaiaria izango da protagonista, feminismoaren begirada kritikoa bere lanean aplikatzeaz jardungo da. Otsailaren 23an, Mikel Otxotorena On:Giz elkarteko kideak gizontasun klasikoaren azterketa egingo du, estereotipoak azaleratzeko, iragarkiak eta zinemako lanak oinarri hartuta.
Maddi Oihenart kantariak ere hitz egingo du, taulagaineko ibilbide luzean ikasitakoaz. “Generoa ez da bertsolaritzan asko landu dugun gaia eta zer ikasi asko daukagu beste alorretatik”, dio Erkiagak. “Alde bitara jo dugu. Batetik feminismoaren bidez hainbat arlotan egindako azterketa kritikoak dakartzagu, Mikel Otxotorena eta Mari Luz Estebanekin eta, bestetik, genero ikuspegiaren inguruan izandako esperientzia pertsonalak, Maddi Oihenart eta Ander Izagirrerekin”.
Lau gonbidatuek, berez, ez daukate bertsoarekin loturarik. Nere Erkiagaren esanetan, “beste alorretatik zer ikasia dugula ikusi eta elikatze fase bezala irudikatu dugu, eta etorkizunean bertsolaritzan bertan sortutako esperientzia eta hausnarketak zabaltzeko gunea izango dira jardunaldiok”.
Beraz, asmoa, emakumezkoa kontuan hartuko duen jarduna bertsolaritzara ekartzeko, besteengandik ikastea da. Bertsoa eta feminismoa uztartzea da jardunaldien helburua, baina prozesu hori alaitasuna galdu gabe egin nahi dute Bertsozale Elkarteko genero taldekoek, hortik logotipo irribarretsua eta izena, U-morez, kolore morea eta umorea batzen dituena: “ikuspegi kritikoa barneratzeko bidea irribarre handi batekin bete nahi dugu, akatsak onartu eta elkar zainduaz”.
Hala ere,Erkiagak ohartarazten du: “genero ikuspegia txertatzeko ez dagomanualik”. Beraz, ikuspegi hori ahalik eta gehien zabaldu nahi dute, “hausnarketak eta esperientzia trukeak zenbat eta gehiago izan, begiak irekitzeko aukera gehiago sortuko dira”. Badakite ikasi nahi eduenak ez duela ikasiko eta bertsoaren munduan, gizarteko gainerako alorretan bezala, emakumeek jasan behar dituzten desabantailak ikusiko ez dituen jende multzoa hor egongo dela; nolanahi ere, ahalik eta partaide gehiagorengana heldu nahi dira, “gero bakoitzak bere esparruan txertatu dezala ikasitakoa, esaterako gai jartzaileek gaiak ipintzeko orduan, bertsolariek nork bere sorkuntzan...”, dio Erkiagak. Izan ere, bertso munduak duen aniztasun guztiari zuzenduta daude U-morez jardunaldiak, bertsolarientzat ez ezik bertsoaren inguruan mugitzen diren gainerakoentzat ere bada. “Oraindik estereotipo eta erresistentzia handiak daude gai honetan. Denok dugu zer ikasia, gizartearen isla gara eta dramarik gabe baina autokonplazentziarik gabe, maila guztietan badugu zertan hobetu”, azpimarratu du Nere Erkiagak.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
20:04
19:48
19:44
19:35
19:21