Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
PATXI LABORDA LARREA

Nik ez dakit dantzan

PATXI LABORDA LARREA - Martes, 14 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 11:59h

patxi-lobarda

Galería Noticia

NIK ez dakit dantzan”, “nik ez dut belarri onik”... Horrelakoak entzutean, nik galdetuko nuke zer den dantzan egitea, zer den belarria ona izatea, eta seguraski erantzun berak pista aunitz emanen liguke jakiteko benetan zer esan nahi dugun esaldi biribil horien atzetik. Hainbat herritara joaten ginelarik eta bertako zaharrek euskaldun oguzpen nabariaz euskeraz ez zekitela erantzuten zigutelarik, benetan esan nahi ziguten ez zutela menperatzen ETBn erabiltzen zen euskera bera (seguru naiz ulertzen zutela esaten zuten baino askoz gehiago, baina tira). Hau da, finean guztia bilakatzen da erabiltzen ditugun ereduen inguruko eztabaida bat.

Azken 70 urteetan, dantza taldeen sorrerarekin batera, dantzaren ereduak zeharo aldatu dira. Dantzak gorde eta hedatzeko asmoz, eszenatokietara eraman genituen eta hortarako balleteko dantzakera eta arauak gureganatu genituen gure dantza unibertsalagoa egiteko asmoz: koreografia itxi bateratzaileak, airean saltoka, oin puntetan dantzan... Testuinguru honetan, “ nik ez dakit dantzan” horrek zer esan nahi du? “Ni ez naiz gai dantzari trebe horiek ematen dituzten jauziak eta piruetak emateko”. Baina, hori al da dantzan egiteko eredu bakarra? Denok egin dugu dantzan taberna ilun batean gaueko ordu txikietan, edo herriko festetan, edo eta rantxeraren bat lehengusinaren ezkontzan... Eta hori ez al da dantzan egitea?

Pasa den mendean sortutako eredu balletizatu eta akademizatuak kontutan hartzen baditugu, inor gutxik daki dantzan. Aldiz, tradizioz jaso dugun dantzakera berreskuratuko bagenu (lur gainean dantzatu, gorputza osoa erabili, musikarekin bat egin, askatasuna, inprobisazioa, jokua, harremana zentzu zabalean…) ni neu ausartuko nintzateke guztiok dantzariak garela esatera. Horregatik, beste gauzen artean, sortu genuen Aiko taldea, aintzinako ereduak berreskuratu daitezkeela uste dugulako, eta ez zaharrak izateagatik, baizik eta gure gaur egungo beharretarako oso egokiak direlako: ergonomikoa, ekonomikoa, ludikoa, dibertigarria, errazetik zailenera mailakatzeko modukoa, guztiontzako, demokratikoagoa…

Dantza, ikuskizuna ez ezik, zerbait gehiago ere izan da eta da, guretzat bederen: norbere buruarekin dantzan egitea, dantzatzeko plazer hutsa esperimentatzea, eta dantza lagunekin, gure artean zerbait konpartitzen, sortzen egitea… hizkuntzarekin egiten dugun bezala. Finean dantza hizkuntza bat da, oso ederra, osasungarria, subersiboa, aldarrikatzailea eta oso dibertigarria den hizkuntza.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad