Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
ANTZERKIA

Wilt: Esan gezurrak besteak sinesteko

Wilt panpina puzgarriaren hilketa antzezlana aurkeztu berri du Ados Teatroak. Urtarrilaren 15ean Errenterian estreinatu ostean, hurrengo hilabeteetan Euskal Herri osoa zeharkatuko dute, oholtzatik oholtzara, umore eroa hizpide

KATTALIN BARBER - Martes, 14 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 11:50h

‘Wilt’ antzezlana egiten duen
‘troupe’ guztia

‘Wilt’ antzezlana egiten duen ‘troupe’ guztia

Galería Noticia

BATZUETAN gezurra esatea besterik ez dago besteek sinesteko; zenbait egoerei aurre egiteko irtenbide bakarra da, ez dago beste erremediorik. Henry Wilt, antzezlanaren protagonista, arazo sinestezin baten aurrean aurkituko da, eta poliziak argibideak eskatzen dizkionean zintzo jokatu baino argi ikusiko du askoz errazagoa eta eraginkorragoa dela gezurra esatea. Izan ere,Wiltek ez du beste konponbiderik bilatzen egoerari aurre egiteko. “Wilt egia kontatzen saiatzen da, baina zuzen jokatzen duenean polizia Wilten berezko egia baino trama nahasi eta korapilodun batean sartuko da”, adierazi du antzezlanaren zuzendaria den Garbi Losadak.

Itaunketan zehar Wilt konturatuko da askoz errazagoa dela gezurra esatea egia baino. Henry Wilt itxaropena galdutako irakaslea da. Ez da zoriontsu, ez bere lanean ezta bere emaztearekin ere. Baina Wiltek ihesbide bitxia du: emaztea hiltzeko eta gorpua desagerrarazteko modu anitz asmatzeari ekiten dio. Bere denborapasa inuzentea dirudi, baina, zenbait gorabehera medio, estualdian ikusiko du bere burua. Wiltek bere emaztea benetan hiltzeko plana abiarazten du eta panpina puzgarri batekin entseatzen du hilketa. Zoritxarrez, panpina eraikitzen ari diren zimendu batzuetara botatzen duenean, lekuko batzuek ikusiko dute eta atxilotu egingo dute, emaztea hiltzea leporatuta. Izan ere, Wiltek ezin du frogatu porlan tona azpian dagoena ez dela bere emaztearen gorpua, panpin puzgarria baizik. Poliziak ez du bere bertsioa aintzat hartzen eta Wiltek argi ikusiko du sinesteko duen aukera bakarra gezurra esatea dela: “Wilten egia sinesgaitza bada ere, benetako egia da. Poliziak bere korapilo nahasia asmatzea nahia go du”, nabarmendu du Garbi Losadak.

Gogoetarik badago Wilt panpina puzgarriaren hilketaren gibelean, baina oroz gain ikuskizuna teatroa da, “arina, bizia eta dinamikoa”. Umore eroa eta egoera surrealistak taularatuko dituzte, baina hausnarketari bide utziz. Eszenografiak, argiak eta musikak bat eginen dute oholtza gainean. Komedia komikoa denez, erritmoa arina izango da, denboran zein espazioan trantsiziorik gabe jauzi egitea ahalbidetuko duena. “Gutxi gora-behera 48 ordutan jazotzen da guztia, eta flahsback-ak maiz erabili ditugu kontaketa dinamikoagoa izateko”, azaldu du Garbi Losadak. Hiru plano tartekatuko dira antzezlanean, eta bat eginen dute obrak hala eskatzen duenean. Alde batetik, eszenografia bera, oso aldakorra izanen dena; argiak zehaztutako espazio ez errealista, poliziaren itaunketa jasoko duena; eta, azkenik, irudizko eta ametsezko planoa, protagonistaren buruko ideien joan etorriak islatuko dituena. “Antzerkiaren giltza testua bera da, tonu errealista bat darabil eta pertsonaien arteko dialogoak izugarriak dira”, aitortu du Losadak.

HAMAIKA PERTSONAIA Antzezlanean sei aktore badaude ere, orotara 20 bat pertsonaia desberdin antzeztuko dituzte guztien artean. Izan ere, protagonistez gain, hamaika pertsonaia agertuko dira oholtza gainean: ikasleak, lesbianak, aberatsak, behartsuak, etxeko andreak.... “Pertsonaia nagusiez gain, beste pertsonaia txiki asko daude, eta haien bidez hizkuntzari garrantzia eman nahi izan diogu”, adierazi du Losadak. Horrela, pertsonaia bakoitzak bere hizkera erabiliko du: “Batzuk zuka, beste batzuk bizkaienahiaraz..., bakoitzak bere esamoldeekin eta umorea egitea errazten duenarekin ibiliko dira”. Lehenengo aldiz taularatuko dute TomSharpen lan bat, eta gainera euskaraz. XX. mendeko liburu anker eta komikoenetakoa da Wilt. 1976. urtean kaleratu zuen Sharpek eta geroztik 22 hizkuntzetara itzuli dute eta hamar milioi kopia baino gehiago saldu ditu. “Literatura unibertsalaren erreferente da Sharpe; tonu kritikoz egindako komedia egin nahi genuen eta Wilt liburuan aukera paregabea ikusi genuen”, azaldu du Losadak.

Mikel Laskurainek, Miren Gojenolak, Aitziber Garmendiak, Isidoro Fernandezek, Koldo Losadak eta Fernando Ruizek emango diote bizitza abentura ero honi. Oholtzatik oholtzara ikusi ahal izan ditugun aktoreak denak. Garbi Losadak Jose Maria Vitoriarekin batera egokitu du eleberria; euskaratzea, aldiz, Dorleta Urretabizkaiaren lana izan da.

UDAZKENEAN, GAZTELANIAZ

Tom Sharpe ospetsuaren obra euskarara egokitu du Ados teatroak, eta maiatza bitartean Wilt panpina puzgarriaren hilketa antzezlanaren emanaldiak izango dituzte astebururo. Udazkenean, berriz, gaztelaniazko egokitzapena egiteko asmoa agertu du Garbi Losadak: “Aurrerago, euskarazko bira amaitu ostean, gaztelaniazkoarekin hasi nahi dugu”.
votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad