Saltar al Contenido

Períodico de Deia Grupo Noticias
Komunikazioa

Igela-euskal heterodoxoen errebista: 50 urte

Duela mende erdi sortu zuten Jon Mirandek eta Txomin Peillenek ‘Igela’ aldizkaria

LOHIZUNE AMATRIA - Lunes, 20 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 13:42h

Igela-euskal heterodoxoen errebista: 50 urte

Igela-euskal heterodoxoen errebista: 50 urte

Galería Noticia

GAUR egun doktrinen zarataz eta militanteen ozenez beteta daukagu burua, baina, umoregileen oroitzapenek eta satirikoek salbatu ahal gaituzte”.

Ideia horretatik abiatuta sortu zuten Jon Mirande eta Txomin Peillen euskal idazleek IGELA-euskal heterodoxoen errebista. 1962 urteko otsailean, duela mende erdi, Pariseko Saint Germain bulebarreko 15. atarian ireki zen lehen aldiz Igela literatura aldizkariko erredakzioa. “Elkar gorroto, elkar higuin dezazuen, doktrina bezala erabiliko dugu Igela, hola erabaki eta deliberatu dugulako”, jakinarazi zuten aldizkariaren lehenengo zenbakian. Hiruhilabetekaria izateko asmoarekin jaio zen eta 1963ko udazkenera arte sei zenbaki argitaratu zituzten.

Beste herrialdeetan, gizartearen eta politikaren sailetan gogor egiten zuten aldizkariak zeudela ikusi zuten, eta antzerako zerbait egin nahi izan zuten. “Sortu genuen –azaldu du aldizkariaren sortzaileetako bat den Txomin Peillenek–, ez baitzen holako aldizkaririk Euskal Herriko munduaz irri eta barre egiteko”. JonMirandek (Paris, 1925-1972) eta Txomin Peillenek (Paris, 1932) gazte zirela, Parisen ikasi zuten euskaraz. Mirandek Egan aldizkarian idazten zuen, baina horri ezarri zioten zentsuraren ondorioz, inon gehiago ezin zuela publikatu esan zion Peilleneni. Azken horrena izan zen, gehienbat, aldizkaria sortzearen ideia. “Inon ez zen posible halako gauzak egitea, orduan umoristikoa izan behar zuen aldizkari bat abiatu genuen”, argitu du. Lehen zenbakian batzuk paradisua eskaintzen dutela gogoraraziz, beraiek infernu bat eskainiko zutela jakinarazi zuten.

Hasiera batean, aldaketari erreferentzia egiten dion katastrophe izen grekoa jartzeko duda izan zuten. Baina ez ziren ausartu eta beste atzerriko aldizkariek bezala animalia baten izena aukeratu zuten. Umorearen bidez, pozez eta alegriaz erretzeko asmoz, Euskal Herriaren beste ikuspegi bat erakutsi nahi izan zuten. Propaganda politiko eta erlijiosorik gabe eta euskal folklorea erabiliz, haien herrialdeaz trufatu ziren. Beraiekin batera, besteak beste, Joan San Martin, Etxahun eta Andima Ibiñagabeitia euskal idazleak aritu ziren eta ezusteko kolaborazioak ere izan zituzten. “Bi poema daude Igelan Irigoi sinadurarekin eta Andimak esan zigun Donostiako abade batek idatziak izan zirela”, azaldu du. Aldizkariko idazki batzuk ez dute sinadurarik eta horrek nahasketak sor ditzakeela uste du idazleak.

Pariseko zuberotar baten laguntzaz multikopiaz egin zuten aldizkaria eta egitasmoa abiatzeko beraien diru propioa eta ohorezko harpidetza batzuk erabili zituzten. Aldizkaria ahal zuten moduan ateratzen zutela argitu du Peillenek, orrialdeak makina batean zulatzen zituen eta “letrak makina batean egiten ziren, zuloen artetik sartzen zen tinta”. 600 aleko tiradarekin, batzuk postaz bidaltzen zituzten.

ZENTSURA ETA KRITIKAK Aldizkaria abiatzean, idazki batzuk argitaratu ere ez zirela egingo uste zuten sortzaileek. “Zentsura pasa behar zen, frankismoarena eta elizarena”, azaldu du Peillenek. Parisen umore modernoa egiteko hegoaldean baino aukera gehiago zegoen; izan ere, bere aburuz, “zentsura ez zegoen herrian, zentsura zegoen jende ikasien eta eskolatuen artean”. Geroztik askoz ausartagoak diren aldizkariak sortu direla uste du Peillenek eta horien ondoan “aingeru hutsak” baino ez direla. Hala ere garai hartan zeresana eman zuen aldizkariak. Euskal Herria laster eskandalizatu zen. Alde batetik, apaiz batzuk elizaren kontra joatea leporatu zieten eta bestetik, “euskara nahasia” idazten zutela esaten zieten iparraldeko irakurle batzuk.

Umorezko tonuan aurkitu zuten kritikei aurre egiteko bidea. Haien diruarekin soilik finantzatutako aldizkaria zen eta dirurik gabe zeudela azaldu du Peillenek. Sei zenbaki argitaratu ostean, idazteko denbora gutxiago eta 25 eta 30 harpidedun inguru baino ez zituzten. “Azkenean esan nuen, aski, ez dut dirua emango, jendeak ez banau segitzen eta ez banau irakurtzen”. Aldizkariaren garaia amaitu zen, baina, idazlea konforme zen bazegoelako beste egitekorik.

LITERATUR ALDIZKARIEN GORDAILUA

Egun www.andima.armiarma. com webgunean aurki daitezke ‘Igela’ aldizkariak osotara argitaratutako 85 artikuluak. “Ez dakit nola arraio egin duten ‘Igela’ liburu gisa emateko, ez baitzen batere erraza irakurtzeko. Oso zaila zen tipografia aldetik”, azaldu du Peillenek. Susa argitaletxeak 2001. urtean abiarazi zuen Ibiñagabeitia Proiektuaren barne digitalizatu dira eta egitasmoa osatzen duten beste aldizkariekin batera, euskal literatur aldizkarien gordailuan daude orain.
votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad

LAS FOTOS CURIOSAS DE LOS LECTORES

Fotos curiosas: Multa

SAFARI FOTOGRÁFICO: Envíanos fotos curiosas y divertidas y lleváte un estupendo pack del Athletic

Envíanos un email con tus imágenes

EL JUGADOR Nº 12. PUBLICAREMOS AQUÍ TUS FOTOS

Rojiblancos en Cibeles

¿Cómo animas al Athletic? ¿Cuál es tu atuendo de la suerte? ¿Qué cuelgas en el balcón?

Envíanos un email con tus imágenes


";

Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Las fotos de los lectores

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad