Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Telebistako iragarkirik garestienetakoak dira, baita eraginkorrenak ere. Estatu Batuetako Super Bowl kirol ekitaldia munduko erakusleihorik handiena da konpainientzat
IRURI KNÖRR - Lunes, 20 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 13:48h
votos
comentarios
New Yorkeko Giants taldea, garaipena eman zion azken jokaldian. (EFE)
Vista:
OTSAILEKO lehen igandea agendan gorriz markatuta dugu publizitatea maite dugunok, Estatu Batuetako filmetan hainbestetan agertzen den Super Bowl kirol-ekitaldia ospatzen baita egun horretan. Baina zertan datza futbol amerikarreko ligako final famatuaren eta iragarkien munduaren arteko harreman estu hori? Iragarleek kalitatezko audientzia bilatzen dute beti, eta ekitaldi hau ikus-entzule gehien dituen emanaldia izan ohi da AEBetan. Aurtengo XLVI. Super Bowlak, adibidez, NewYorkeko Giants eta New Englandeko Patriots taldeen artekoak, denetara 166 milioi zale bildu zituen telebista aurrean,%71ko share-a lortuz, eta beste bi milioi inguruk internet bidez jarraitu zuten. Sare sozialetan ere izan zuen arrakasta: partidaren azken minutuetan, Twitterren 12.000 mezu bidali ziren segunduoro. Zalantzarik gabe, markentzat erakusleihorik egokiena da, eta aukera ezinhobe hori ez dute alferrik galtzen.
Azken urteotan Super Bowla magiaz beteriko ekitaldi bat da, sekretuz eta zurrumurruz inguratutakoa, enpresa handiek urteko iragarkirik garrantzitsuenak une horretarako gordetzen baitituzte. Publizitate-jaialdi baterako bezala, kanpaina batzuk apropos diseinatuak eta ekoitziak dira, eta sekretupean gordetzen. Aste asko lehenago ere, komunikabideetan zein sare sozialetan partidaren atsedenaldian telebistan ikusiko diren iragarkiak dira mintzagai: nor iragarriko den, zenbat marka ikusiko ditugun, zein izango den iragarkirik onena edo harrigarriena, zein ez den agertuko...
Atsedenaldirako, publizitateaz gain, maila handiko ikuskizunak antolatzen dituzte, zenbat eta ikusgarri eta polemikoagoak, orduan eta hobeto. Aurten, adibidez, Madonna abeslariak erakarri ditu begirada guztiak, 53 urterekin poparen benetako erregina nor den erakutsiz. Eta nork ez du gogoratzen 2004. urteko oihartzun handiko agerraldi hura, zeinetan Justin Timberlakek Janet Jacksoni kamiseta nahi gabe urratu zion, haren bularra agerian utziz.
IRAGARKI BALIOTSUAK “Niri futbolak bost axola. Musika ikuskizuna eta iragarkiak ikusteko jarraitzen dut Super Bowla”, zioen Twitterren gazte gasteiztar batek. Ez da bakarra, jakina. Izan ere, ikus-entzule gehien biltzen dituen gaueko unea ez da partidaren hasiera, ezta golak ere; atsedenaldia da audientzien grafikoetan erpina sortzen duena.
Laburbilduz: Super Bowla gero eta jende gehiagok ikusten duenez, gero eta iragarki baliotsuagoak igortzen dira. Iragarki baliotsuak igortzen direnez, gero eta jende gehiago biltzen da telebista aurrean. Eta honela, urtez urte, ikusmina hazi eta hazi egiten da. Hona hemen horrenbesteko ikusminaren emaitza: 30 segundoko tarte bakoitzak 3,5 milioi dolar balio du. Eta hemendik hamar urtera 7-8 milioi dolar balio dezakeela diote adituek.
MILIOIKA IKUSTALDI Iragarkiak garestiak badirudite ere, kontuan izan behar dugu prezio horren barnean minutu erdi horrez gain beste gauza asko ere ordaintzen direla. Adibidez, Super Bowla pasa eta gero munduko komunikabide eta blogek iragarki horien bideoak eskegiko dituztela, YouTuben milioika ikustaldi lortuko dituztela, milaka partekatze eta komentario jasoko dituztela sare sozialetan...Aurten iragarri diren Volkswagen, Samsung, Doritos, Honda, Pepsi edo M&M’s bezalako konpainiek argi dute Super Bowla munduko erakusleihorik handiena dela.
Publizitate-zaleok lan handia dugu hemendik aurrera iragarki horiek komentatzen, haien eraginkortasuna aztertzen, eta ikus-entzuleen iritziak biltzen. XLVII. edizioaren data badugu dagoeneko egutegian gorriz markatuta.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
13:19
13:14
13:03
12:56
12:48