Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Kobetamendiko musikazaleek kanpaldiaren ajeari aurre egiteko gai direla erakutsi dute
amaia santana - Sábado, 14 de Julio de 2012 - Actualizado a las 05:39h
votos
comentarios
Autobus geltokitik kontzertu-gunera arte, musikazaleek soinean eraman behar dituzte tramankulu guztiak, maldan gora. (David de Haro)
Vista:
bilbo
Kontzertuez harago, Kobetamendin hiru egunez kanpatzea nolabaiteko erresistentzia proba ere bada, sasoian egotea dakarrena ezinbestez. Hala ere, ondo lo egitea, behar bezala jatea eta oinarrizko higiene-arauak errespeta-tzea ez da beti erraza izaten Bilbao BBK Live gisako jaialdiek eragiten duten kanpaldi masiboetan. Baina musikazaleek badute euren bizirauteko gida propioa, bizikidetza on baten alde, alegia.
Lehenik eta behin, garraio publikoa funtsezkoa da. San Mames eta Ansiotik ia etengabeko maiztasunez ateratzen diren autobusek asko errazten dute erromesen fluxua. Hori bai: autobus geltokitik jaialdiko sarrerara heldu arte, maldan gorako bide luzetxoa egin behar da, are gogorragoa dena aipatu biziraute-kita soinean daramatenen-tzat. Dena den, badira malda igo ahala zama askatuz doazenak, edari mozkorgarriak bide.
Gutxieneko komunikazio abilezia sorta menperatzea ere garrantzi-tsua da. "Lehendabiziko egunean lotsa ematen zidan ingelesez ari-tzea, baina berehala moldatu nin-tzen eta atzerritarrekin komunikatzeko gai izan naiz", adierazi du Joanak, Huelvatik Bilbora etorri dena estreinakoz. Ildo beretik, teknologia berriak oso erabilgarriak izan daitezke lagunen artean harremanetan jartzeko -"Non demontre zaude?"-, doaneko mezuak bidaltzeko aplikazioen bitartez.
dutxen eske Frantziatik, John and Jackie kexu dira roulottentzako aparkalekurik ez dagoelako. "Kanpatzeko baldintzak hobetu daitezke, kanpadenda gunea gainezka dago, esaterako", zehaztu du Jackiek. "Nolanahi ere, oso gustora gaude, giroa paregabea da eta Bilboko panoramika bikaina daukagu", gaineratu du.
Bestetik, jaialdiko eszenatokia Bilbo izanda, badago non bazkaldu edo afaldu oparo. "Eguneko menua hartzera jaisten gara Alde Zaharrera", azaldu du Salamancako neska-talde batek. "Supermerkatuetara jotzen dugu guk, bai jateko eta bai edateko, barruan oso garestia da eta", aitortu du Toulousetik etorritako bikote batek.
Higiene-baldintzei dagokienez, askok dutxen "eskasia" salatu dute. "Oso gutxi daude eta ura izoztuta dago", zioten batzuk. Edonola ere, atzoko mehatxuzko hodeiei erreparatuta, euriak dutxen errola beteko omen du, Zea Maysek Negua joan da ta abesten zuen arren…
Publicidad
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad