Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Azaroaren 16tik 24ra ospatuko da, iaz baino partaidetza handiagoarekin
e. press - Martes, 18 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:39h
votos
comentarios
Cartel de Zinebi 54
Vista:
bilbo. Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak azaroaren 16tik 23ra ospatuko du bere 54. edizioa, eta, lanak aurkezteko epea itxi ondoren, 3.505 film jaso ditu, horien artean aukeratuko direlarik Lehiaketaren Sail Ofizialean parte hartuko dutenak, Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko asmoz. Generoak hiru izango dira: fikzioa, dokumentala eta animazioa, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.
Horrela, Zinebik iazko edizioan baino 484 film gehiago jaso ditu aurten. Jatorriari dagokionez, Espainiatik 687 lan iritsi dira, eta Fran-tziatik 58. Horrez gain, Alemaniatik 275 lan etorri dira, AEBtatik 240 eta Erresuma Batutik 125. Hego Amerikako herrialdeen artean, 88 lan aurkeztu dituen Mexiko, 72 bidali dituen Brasil eta 67 lan ekarri dituen Argentina azpimarratu behar dira. Aipagarriak dira, baita ere, Irandik etorritako 84 lanak eta Isralek bidalitako 73ak. Euskal zineari dagokionez, aurreko edizioko kopuruari eutsi zaio, 78 film labur aurkeztu baitira. Guztira, 97 herrialdetako lanak aurkeztu dira. Asiako hego-ekialdetik etorritako lanen hazkunde nabarmena azpimarratu dute antolatzaileek.
Generoei dagokienez, nagusia fikzioa da, fikziozko 2.060 film aurkeztu baitira. Horrez gain, 904 dokumental eta animaziozko 454 film aurkeztu dira. Aurkeztu diren gainerako lanak proiektu esperimentalak izan dira.
Zinebi 54ren irudiari dagokionez, kartelaren egilea, beste urte batez, Oscar Mariné diseinatzaile eta ilustratzailea izan da, 2010. urtean Diseinuaren Espainiako Sari Nazionala jaso zuena. Nazioarte mailan duen izena dela-eta, azalak egin ditu Bruce Springsteen, The Psychodelic Furs, Brian Eno, Michel Camilo, Andres Calamaro, Tomatito, Inmaculate Fools, Siniestro Total eta Kevin Ayers bezalako artisten-tzat, besteak beste, eta zineari dagokionez, Pedro Almodovarren, Alex de la Iglesiaren edo Julio Medemen filmen kartel ezagunenetako ba-tzuen egilea da. 2000. urtean hasi zen Zinebirekin lanean, lehen planoan, uretatik irteten ari zen ume baten irudia erakusten zuen kartelarekin. Kartel hark arrakasta handia lortu zuen. Ordutik aurrera, Raquel Welch, Lloyd Bridges, Charlotte Rampling, Oliver Hardy eta hain ezagunak ez diren -edo erabat ezezagunak diren- beste pertsonaia batzuk izan dira jaialdiaren irudiaren protagonistak. Aurten lehen aldiz, Marineren proposamena trazatu xumeak dituen marrazkia da.
prezinebi Beste alde batetik, aurten aldatu egingo da Pre-Zinebi ospatuko den lekua, eta Campos Antzokiko Cupula Aretoan egingo da. Azaroaren 9tik 16ra ospatuko da, eta aurten ere, Euskadiko elkarteen, erakunde profesionalen, taldeen eta zine eskolen laguntza izango du. Talde horiek, burutzen duten lana erakutsiko dute, ikus-entzunezko ekoizpena kultur jardueraren eta ekonomiaren motore bilakatzeko xedez.
Publicidad
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad