Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Brankaganetik kikuke

Apurka apurka

Ramón Basaldua - Martes, 18 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 05:39h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Colum.athletic.ramon

Galería Noticia

Athleticek Espanyolen aurka jokatutako partidua mamintsua izan da eta irakurketa ugari itxi deuskuz. Atara geinkezan ondorioak onak eta txarrak dira. Betiko topikoa berreskuratuta, botilea erdi beteta ala erdi hutsik ikusi geinke. Bartzelonako partiduko alde positiboak nabarmentzeko orduan, etxetik kanpo jokatuta puntu bat lortzea ontzat emon behar da. Faltan botaten dodaz sasoi bateko positiboak eta negatiboak. Ligako lehen partidu biak galdu ostean, Athletic ez da galtzaile izan azken bi jardunaldietan. Bada zeozer. Espanyolen aurka, ganera, jokalariek ez eben amore emon lehen zati negargarria egin eta atsedenaldira bi eta bapez joan ondoren. Jokalariek gorputz eta arima ipini eben zelai ganean markagailuari bueltea emoteko eta helburua beteteko zorian egon ziran. Zuri-gorrien erreakzinoa nabarmentzekoa da.

Alde positiboakaz jarraituz -negatiboak gero aztertuko doguz- Athleticek barriro erakutsi dau indar handia daukala aurrealdean. Zortzi gol sartu dabez zuri-gorriek lau jardunalditan. Aritz Adurizen indarra, zorroztasuna eta eraginkortasuna ikusita, min gehiago emoten deust bere garaian Garcia Macuak Mallorcari oparitu izanak. Fernando Llorenteren itzulerea be albiste ona da, are gehiago ikututako lehen baloia sareetara jaurti ebala ikusita. Athleticek indar ikaragarria dauka aurrealdean Aduriz eta Llorentegaz.

Alde positiboak negatiboen ganetik nabarmentzeak ez dau esan gura itsuak garanik. Espanyolen aurkako partiduak argi eta garbi erakutsi dau Athleticek gauza asko hobetu behar dituela hondino. Zuri-gorrien lehenengo zatia negargarria izan zan. Bielsaren gizonak iparra galduta ibili ziran. Itota, aurkariaren presinoa gainditu ezinik. Etxeko taldeak gol bi sartu ebazan gauza handirik egin barik.

Taldeak arazo itzelak ditu defenditzeko orduan eta jasotako gol kopurua ikaragarria da. Etxetik kanpo hiru gol sartuta ezin da onartu puntu bakarra eskuratzea. Marcelo Bielsak be ez eban askorik lagundu Espanyolen aurkako partiduan. Denporaldia hasi danetik argentinarra ez dabil gustura taldearen jokoagaz eta berak gura dauena aurkitu ezinik dabil. Ahalegin horretan, aldaketa gehiegi egiten dabil eta berak aitortu dauen lez, etenbako mobimendu horrek ez deutso mesederik egin taldeari. Aurreko denporaldian joko eta emaitza bikainak lortu ondoren ez dot uste jokalariak lekuz aldatu behar diranik. Ez gaitezen zoratu.

Athleticen zulorik handiena defenditzeko orduan datorrela nabarmendu arren, horrek ez dau esan gura aurrera begira gauzak askoz hobeto egiten diranik. Aduriz kenduta, erasoko beste jokalarien errendimendua makala izan da orain arte. Igazko De Marcos, Susaeta eta Muniain ikusteke doguz aurten eta Ismael Lopezen ekarpenak beherantz egin dau. Beraz, badago zer hobetu, baina arlo guztietan, ez atzealdean bakarrik.

Fernando Llorenteren itzulerea albiste positiboa eta pozgarria da. Jokalari handia da eta ahalik eta etekin handiena atara behar deutsagu bere jokoari Athleticen dagoan bitartean. Horregaz batera, positiboa da barriro taldearen dinamikan sartuta ikustea, kanpo geratuko balitz faktore kaltegarria izango litzatekealako. Ez dakit Llorente, eretxiz aldatu eta Athleticen jarraitzeko prest agertuko dan. Ez dot uste. Baina erabagiten dauena erabagiten dauela ez dot ondo ikusten bere etorkizunaren ganean berbetan hastea Madril aldean. Bertoko kazetariok zain gagoz Llorente entzuteko eta emoten dau Madrilgo irratiren bat sintonizau behar dogula Rincon de Sotokoak zer pentsaten dauen jakiteko. Eta egueneko partiduan ez jako txisturik jo behar, txalotu baino. Athleticen onerako da-eta.

Kontuak kontu, aurtengo Athleticeri bide luzea geratzen jako igazko joko mailara heltzeko baina apurka-apurka normaltasunerako bidean doala pentsa geinke. Baikor nago. Aukeratzeko modua izan ezkero gurago etorkizunari begira baikor azaltzea ezkor baino.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad


Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad