Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
EP - Domingo, 30 de Septiembre de 2012 - Actualizado a las 20:30h
votos
comentarios
Bermeoko Udaleko Kultura Sailak nagusientzako antzerki tailerra eta zeramika ikastaroa antolatu ditu, eta parte hartzeko izena emateko epea irekita dago jadanik, Gizarte eta Kultur Etxearen hirugarren solairuan. Ikastaro biak Gizarte eta Kultur Etxean izango dira, Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez.
BILBO. Nagusientzako antzerki tailerrari dagokionez, aurten hirugarren edizioa izango da, eta irakaslea, aurreko ikasturtean bezala, Eneritz Artetxe antzezlea izango da. Ikastaroa, urte osokoa, ostegunetan izango da, 19:00etatik 21:00etara. Hiru hileroko kuota 50 eurokoa izango da.
Antzerkiaren oinarrizko ezagutzak -gorputzaren mugimendua, inprobisazioa, ahotsa eta abar- lantzen diren tailerrean hamar pertsona inguruk parte hartu zuten pasa den urtean, eta guztiek parte hartu zuten "Gernika Sutan" kale antzerkian eta "Urperatutako Argiak, Galarrena kantata" ikuskizunean.
Bestalde, zeramika ikastaroa urriaren 19tik abenduaren 21a arte izango da, ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara, eta irakaslea Mari José Dapausa Buztina Zeramika Taldeko kidea izango da. Prezioa 40 eurokoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad