Saltar al Contenido

Períodico de Deia
urriaren 19tik azaroaren 25era

Santurtziko XXXIII. Nazioarteko Antzerki Jaialdiak 16 ikuskizuna eskainiko ditu

EP - Lunes, 1 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 16:46h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 33. edizioa  urriaren 19tik azaroaren 25era bitartean ospatuko da, urtero bezala,  Serantes Kultur Aretoan.

BILBO. Santurtzin egiten diren kultura-ekitaldi  garrantzitsuenetako bat da antzerki jaialdian, eta Serantes Kultur  Aretoak antolatzen du, kalitate handiko antzezlanak bilduz neurrizko  prezioan.

Izan ere, horixe izan da jaialdiaren nortasunaren ardatz nagusia 33 urte hauetan, eta horregatik jaso ditu Foru Aldundiko Kultura Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babesa, antolakuntzako iturriek nabarmendu dutenez.

Santurtziko XXXIII. Antzerki Jaialdiaren egitarauak 16 ikuskizun eskainiko ditu. Horrela, besteak beste, ikusgai izango dira Bizeten "Carmen" opera, "Esta noche no estoy para nadie" antzerki musikala eta Dantzaz konpainiak aurkeztuko duen "Artean" dantza garaikideko ikuskizuna, non programa hirukoitza izango den: "Earth apples" Mercedes Sosaren musikak lagunduta, "A place between" teknika bikaineko lan ederra eta "Flash de luxe" kapoeiran egiten diren mugimenduetan eta txalapartaren musikan oinarrituta.

Jaialdian antzerkiaren munduko antzezle garrantzitsuak izango dira, esate baterako, José Sacristán, Kiti Manver, Eloy Arenas edo Fontseré (Els Joglars), eta telebistako beste batzuk ere, hala nola, Gisela kantaria (Operación Triunfo).

Umeek familia osoak elkarrekin ikusteko moduko bi antzezlan izango dituzte euskaraz: "Ali Baba eta 40 lapurrak", ipuin ezagunean oinarrituta, eta "Printzea eta ahatea" antzezlana, Gorakada konpainiaren eskutik. Ikuskizun hauetarako sarrerak lau eurotan egongo dira salgai. Halaber, 16 eta 25 urte bitarteko gazteek hiru emanaldi ikusteko txartel berezia eskuratzeko aukera izango dute 12 euroren truke: Zirocco pailazoaren ikuskizuna, "Aquí va a pasar algo" Zanguango konpainiaren obra eta "Lingua Nabarjorum" komedia, Patxo Telleria eta Mikel Martinezekin.

Santurtziko Antzerki Jaialdirako sarrerak merkeak dira, eta gainera, ikuskizun guztiak ikusteko abonamendua egongo da salgai, 115 eurotan. Abonamenduaren prezioan ez dira umeentzako ikuskizunak sartuko, eta hauetarako beste sarrera batzuk erosi beharko dira.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad


Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad