Saltar al Contenido

Períodico de Deia
ALDERDI EGUNA

Milaka esperantzaren topalekua

Urriaren 21eko hauteskunde erabakiorretarako indarra metatu zuten jeltzaleek Alderdi Egunean

i. fradua - Lunes, 1 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:38h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Galería Galería: Alderdi Eguna 2012: "Euskadi berpiztu"

  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

iazkoan udal eta foru hauteskundeak izan ziren hizpide nagusi eta aurtengo Alderdi Egunak etorkizunera bota zuen begirada, beste behin. Urriaren 21eko hitzordu erabakiorrera, hain zuzen. Euskadiren etorkizuna da jokoan eta datozen asteetako kanpainari behar bezala ekiteko, indarrak batzeko egun aproposa izan zen atzokoa. PPk lagundutako Patxi Lopezen azken legegintzaldia atzean utzita, milaka militante eta jarraitzailez osatutako oinarri sendoa duela azaleratu zuen EAJk Forondako zelai zabaletan.

Lainoek estali ezin zituzten eguzpi izpien azpian milaka jeltzalek eman zioten sostengua Urkulluri, alderdiak estropada gogorra duelaren jakitun. Krisiaren olatuen talkei branka erakutsiz Euskadik aurrera egingo duela "argi eta garbi" azaldu zuten bertaratutako askok, hautagai jeltzalea patroi lanetan bada, behin-tzat. Hala zioten, adibidez, Alderdi Egunera bertaratutako bermeotarrek -eta hauek itsasoa zer den jakin badakite-, eta baita egoera ekonomikoaren eraginak egunero paira-tzen dituzten hainbat familiek ere.

Kanpainan euskaldunen itxaropenak pizteko beharra dagoela jakinez, Alderdi Eguna datozen asteetako erronkarako indarrak batzeko jardunaldia izan zen. Euskadi berri baten aldeko milaka eta milaka esperantzen topaleku.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Información relacionada


Publicidad


Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad