Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Jorge Giménez Bech - Domingo, 7 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:41h
votos
comentarios
Vista:
OSTEGUN eguerdia, Donostiako Zinemaldiaren azken aurrekoetan. Gipuzkoako hiriburuko gaztelaniazko irrati batean, kultur solasaldia. Zinema kontuak dira nagusi. Halako batean, irratsaioaren gidariak zinema eta literaturaren arteko loturaz galdetu dio solaskideetako bati. Honek, sarrerako gogoeta orokor baten ondoren, hiru film aipatu ditu, hiruak eleberri bat iturburu dutenak, hiruak euskaraz eginak, eta haietako bi, gaztelaniazko bertsioa dutenak. Lehen mailako euskal idazleak dira jatorrizko eleberrien egileak: Atxaga, Lertxundi, Saizarbitoria.
Guztiz normal eta ohikoa izan zitekeena, ordea, modu harrigarrian korapilatuko da bat-batean: beste solaskide batek ikuspegi "unibertsalago" bat proposatzen du, zinema eta literaturaren arteko lotura aztertzeko garaian. Horretarako El nombre de la rosa filma eta eleberria ekarri du hizpidera. Ez du esan Il nome della rosa, Umberto Ecoren jatorrizko eleberriaren izenburua; ezta ere Der Name der Rose - The name of de Rose, Frantziak, Italiak eta Alemaniak koproduzitu zuten filmaren lehen bertsioen izenburua. Gaztelaniaz izendatu du obra. Gaztelaniazko irratsaio batean ari delako akaso; edota, agian, gaztelania eta unibertsaltasuna gauza bat eta bera direlako berarentzat. Ezin dugu guk erabaki, noski, zein den bi hipotesietan zuzena. Baina hainbat ondorio atera dezakegu, hori bai, "unibertsaltasuna" aipatzen den unean esan nahi denaz…
Egian esan, ohituta gaude euskaldunok oro har, eta euskal kulturgintzan ari garenok bereziki, horrelakoak (eta okerragoak, dezente okerragoak) pairatzen, jasaten, salatzen, arbuiatzen, uxatzen; eta aspertuta ere bai. Ez nator, bada, auskalogarrenez esatera noraino den unibertsala gure euskarazko jarduna, noraino den euskara kon-tzertu unibertsalaren osagarri funtsezkoa, noraino diren euskal sortzaileak giza kondizioaren mundu mailako ikerlari homologatuak, noraino den euskal kultur industria Europaren muina osatzen duen kulturgintzaren zati ukaezina, neurriz are txikiagoak edo berdintsuak direnen pare bederen…
Izan ere, Anjel Lertxundik, arrazoi garbiz, "garenaren neurria" kontuan hartzeko gomendioa egiten digunean ez gaitu, inolaz ere, paralisira kondenatu nahi, are gutxiago geure buruaz lotsatzera. "Garenaren neurria" ez baita, soilik, gaur neurtzen duguna, ez da gure gaurko pisua, ez da gure gaurko garaiera. Izan nahi dugunarena ere bada "garenaren neurria". Eta Mitxelenak ironia finez gomendatzen zigunean "diglosiaren purgatorioetatik ihesi goazela, ez gaitezela ghettoaren infernuan eror", uxatu nahi zituen gure baitatik, eta neurri berean, bai koldarkeria, bai "handikeriazko mentura" oro: "Gure herriak herri artean tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntza artean".
Irratiko solaskide harentzat "unibertsaltasuna" zer den entzun eta gero, ordea, bide malkarrena bertan dugula pentsatu behar dugulakoan nago. Nola ireki euskal sortzaileentzat atzerrietako ateak, auzoko langak itxita jarraitzen duen bitartean? Nola eraman inora, era duinean, bertako asko eta askorentzat guztiz arrotza dena?
Publicidad
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad