Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
Irteerak euskaraz izango dira baina, joaten direnek ez dute arazorik izango azalpenak ulertzeko
M. Hernández - Jueves, 11 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:37h
votos
comentarios
Getxo. Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak eta herriko Udalak udalerriko ondare etnografikoa eta toponimia ezagutzeko lau ibilbide antolatu dituzte berriz ere. Irteeren hauen "helburua, herriko toponimiaz gain, inguruetako arkitektura, paisaia, fauna, flora, ondare arkeologikoak, lanbideak eta ondarea orokorrean ezagutzera ematea da", azaldu zuen atzo Koldo Iturbe Udaleko Euskara zinegotziak.
Lehenengo ibilbidea Betiko Getxo izango da; bizikletaz egingo da urriaren 13an, larunbata, 9:00etan, eta hasiera eta amaiera Andra Mari elizan izango da; Arteaga/Diliz, Saratxaga, Azkorri, Atxagana eta Tunelboka tokietatik igaroko dira apuntatzen direnek.
Oinez Gainontzeko aurreikusitako hiru ibilbideak oinez izango dira, urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 10ean, kostaldetik, Hezeguneetatik eta Getxo berritik, hurrenez hurren. Lehenengo egunean Portu Zaharreko Etxetxu plazatik abiatuko dira, bigarrenean Fadurako kiroldegitik eta hirugarrenean Neguriko Karmengo parrokiatik.
Ibilbideak euskaraz izango dira baina, ohi bezala, joaten den edonork ez du arazorik izango azalpenak ulertzeko, maila parte-har-tzaileen arabera egokitzen saia-tzen baita. Hiru ordu inguruko ibilbideak izatea aurreikusten da, erritmo lasaian.
Informazio gehiago lortu nahi duten pertsonek edo izena eman nahi dutenek 688 63 53 50 telefono zenbakian edo getxo.toponimia@gmail.com helbidean egin dezakete.
Publicidad
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad