Saltar al Contenido

Períodico de Deia
patxo telleria zuzendaria, gidoilaria eta aktorea

"Publiko burujabeak erabaki du 'Bypass' komedia dibertigarria dela"

Proiektuak bata bestearekin kateatuz dabil Patxo Telleria (Bilbo, 1960) azkenaldian. Irailean Zinemaldiko Zabaltegi-Bereziak sailean estreinatu zuen 'Bypass' filmea, eta, oraindik, balioesteak egiteko goiz izan arren, pozik dago Euskal Herrian eta Estatuan jasotako harerrarekin

a. araluzea - Miércoles, 17 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:38h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
‘Bypass’ filmea “komedia urbanoa” dela dio Telleriak.

‘Bypass’ filmea “komedia urbanoa” dela dio Telleriak. (ARGAZKIA: PABLO VIÑAS)

Galería Noticia

bilbao. Telleriaren aburuz komedia batean ez da derrigorrezkoa barre egitea. Horregatik, Bypass hasieratik komedia bezala planteatu zuten arren, jendearengan izango zuen eragina aurretik iragartzea ezinezkoa zela dio. Irribarrea baldin bazen helburua, barre algara eragitea lortu dute Aitor Mazo eta Telleriak berak elkarlanean zuzendu duten filmearekin.

Zelakoa izaten ari da 'Bypass' filmearen harrera?

Oraindik goiz da behin betiko datuak lortzeko, baina printzipioz sentipen oso onak ditugu. Kritika asko ere nahiko aldekoak izan dira, hor ere denetarik dagoen arren. Momentuz aretoetan gertatzen ari denaren erreferentziak zeharkakoak dira eta ez dugu datu zehatzik. Gainera filma euskaraz eskaintzen ari diren aretoetan jendea erruz joaten ari da eta, gutxienez, gure herrian profeta izaten ari gara.

Proiektuaren lehen izena 'Nemekitepá' izan zen, baina aldatu egin zenuten.

Arazo burokratikoak izan genituen. Jacques Brel abeslariaren Ne me quitte pas (Ez nazazu utz) abestiaren izenburutik zetorren eta autorearen familia ez zegoen ados izenburu horrekin, beraiekin harremanetan egon behar genuenez eta harreman hori zapuztu nahi ez genuenez, aldatzea erabaki genuen. Titulua grafia fonetikoarekin jarri nahi genuen eta teorian eskubide genuen, inork ezin zezakeen galarazi esaldia erabiltzea, baina kanta ere erabiltzen dugunez amore eman genuen.

Aitor Mazorekin errepikatzen duzu zuzandari bezala.

Bai, lehenagotik ere antzerkian elkar lan eginak ginen eta errepikatzea erabaki dugu. Horrek ez du esan nahi betirako proiektua denik. Egokitu egin zitzaigun batera lan egitea eta halaxe egin dugu.

Aktore lanetan aritu izateak lagun-tzen al du gidoilari eta zuzendari lanetan jarduteko?

Jakina. Lanbide beraren atal ezberdinak dira, denak ere istoriak kontatzeko lanbidearen parte dira. Dudarik gabe, antzezteak -15 edo 20 urte inguru daramatzat antzezten-, jakinduria bat ematen du. Baina horrek ez du esanahi esparru guztiak menderatzen direnik. Baina abantaila bat da.

Gaur egun, apustua ala arriskua da euskaraz filmatzea?

Azken urteetan erakundeek erraztasun gehiago eman dituzte proiektu hauek burutzeko. Eta ez da kasualitatea azken urteetan euskarazko film gehiago egiten hastea eta sona gehiago izatea. Bestalde, gu ere txikitasun konplexua baztertzen hasi gara. Herri bat gara eta gure zinea egiteko gai gara.

Ezberdintasunik al dago 'Bypass' filmean orain arte egindako euskarazko produkzioekin alderatuz gero?

Istorioa erabat garaikidea da. Euskaraz filme gutxi egin izan direnez, bakoitzak bere ekarpena dakar. Kasu honetan komedia urbano peto-petoa da. Bilbon kokatuta izateak are berritasun gehiago ematen dio.

Publikoaren harreraren arabera, filmea barre egitekoa da.

Bokazioz filmea komedia erromantikoa da, baina garaikidea. Zentzu horretan, ironia erabiliz, urruntasuna dago letra larriz dauden kon-tzeptu horietatik: maitasuna, fideltasuna, egia... gauza horien guztien inguruan barre egiten dugu. Baina dena dago komedia baten egiturarekin gauzatuta. Komedia batean ez da derrigorrez barre egin behar, dibertzea izaten da helburua. Filmean ez dago txisterik eta aktoreen antzezteko era oso naturala da. Ez dira komikoak, pertsonaiak an-tzezten dituzten aktoreak baizik. Edozer gauza espero genezakeen, azkenean publikoa da burujabea eta hitza daukana, haiek erabaki dute komedia oso dibertigarria dela.

Planteatzen den arazoaren iturburua gezurra da.

Beti egiten dugu barre beste pertsona ataka batean edo estutasunetan ikusten dugunean. Horiek dira umorearen ardatzak, alde batetik ezustea, eta, bestetik, pertsona estutasunetan ikusi eta horietatik nola irtetzen den ikustea. Betiere, kasu honetan, pertsonaiekiko sintoniarekin, ez dugu barre egiten haien kontura, baizik eta beraiekin bidai bat egiten dugu.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad


Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad