Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
EP - Martes, 23 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 14:36h
votos
comentarios
Farmacéuticas expenden los primeros medicamentos mediante la receta electrónica. (foto: juan lazkano)
Vista:
BILBO. E-Rezeta edo errezeta elektronikoaren hedapenak aurrera darrai Bizkaian, eta asteazkenetik aurrera, sendagaiak agintzeko sistema berri hau erabilgarri egongo da Lekeitio, Ea, Aulesti, Ispaster eta Mendata-Munitibar udalerrietan. Modu honetan, Derio eta Elorriorekin batera, zazpi izango dira e-rezeta sistema ezarrita izango duten udalerri bizkaitarrak. Arabako Rivabellosa eta Bastidan eta Gipuzkoako Oñatin ere ezarrita dago errezeta elektronikoa.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, e-rezeta sistema erabiltzen hasiko diren bost udalerri bizkaitar horietan, guztira, 10.206 lagunek dute Osasun Txartel Indibiduala. Lekeition osasun zentro bat eta hiru farmazia-bulego daude; Ean kontsultategi bat eta farmazia-bulego bat; eta Aulesti, Ispaster eta Mendata-Munitibarren kontsultategi bana eta botikin bana.
Derion uztailaren 23an abian jarri eta urriaren 21era arte, 29.693 medikamentu banatu eta 12.248 paziente artatu dira sistema berriaren bidez. Egin diren medikamentu-banaketen %71 gaixotasun kronikoak tratatzeko eman diren botikei dagokie.
Errezeta elektronikoaren hedapena martxa onean doa, eta jada, Osasun Txartel Indibiduala duten 31.500 lagun barne hartzen ditu. Horrela, urriaren 15, 16 eta 17an, lehen aldiz, 1.000 sendagai baino gehiago agindu ziren sistema horren bidez; zehazki, urriaren 15a izan zen e-rezeta gehiago agindu zen eguna (1.325 guztira). Bastidan E-Rezeta martxan jarri denetik, urriaren 18an, 800 medikamentu baino gehiago agindu dira eguneko (asteburuak salbu).
E-Rezeta medikamentuen erabileran dagoen segurtasuna modu nabarmenean indartzen duen sistema da. Osasun arloko profesionalen eta farmazia-bulegoen arteko komunikazioa askoz bizkorragoa da, biek sarbidea dutelako pazientearen historial farmakoterapeutikora; horrela banaketako akatsak eta bikoiztasunak ekiditen dira.
Azken horientzat, gainera, tratamenduen jarraipena indartu egiten da, informazio gehiago baitute; aldi berean, erasotasunean ere irabazi egiten da, sistema honekin ez baitago zertan osasun-zentrora joan errezetak berritzera. Aldi berean, aurrerapausoak eman dira paperezko errezetak guztiz desagerrarazteko prozesuan.
Errezeta elektronikoa gizarte osoari mesede egiten dion sistema da, baina batik bat gaixo kronikoen kolektiboak jasoko ditu sistemaren onurak, horiexek baitira medikamentu gehien kontsumitzen dutenak.
E-Rezetaren lehen hedapen-fasea azaroaren 8an amaituko da, Hondarribian (Gipuzkoa), eta asmoa da 2012ko amaieratik 2013ko hasierara bitartean errezeta elektronikoa EAE osora zabaltzea.
Publicidad
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad