Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Xabier Zubiaga 'Xaibor' DJ eta animatzailea

"Gala xumea da baina ea denon artean laguntzen diogun Cesarri"

Igandean, 17:00etatik aurrera, gala ongilea eskainiko du 'Xaibor' musikariak Lizeoan. Honen helburua, César Carmona, garun-paralisia duen gernikar gazteak behar duen gurpildun aulkia erosteko dirua lortzea izango da, plastikozko tapoiak batzeko kanpainari bultzada emanez

Iñigo Alberdi - Viernes, 26 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:37h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Igandean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eskainiko du Xaiborrek César Carmonaren aldeko ikuskizuna Lizeo Antzokian.

Igandean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eskainiko du Xaiborrek César Carmonaren aldeko ikuskizuna Lizeo Antzokian. (ARGAZKIA: DEIA)

Galería Noticia

Gernika-Lumo. "Denon artean" apur bat lagunduz lortzen direnez helburuak, Xabier Zubiaga Xaiborrek bere "ekarpena" egin nahi izan dio duela hilabete batetik hona César Carmona gazteari laguntzeko martxan jarri zen kanpainari berak hoberen egiten duen eginkizunarekin: abestuz.

Zelan bururatu zitzaizun gala ongile hau antolatzea?

César Carmonak behar duen gurpildun aulki berria erosteko tapoiak batzeko kanpaina dago martxan eta nik nire ekarpena egin nahi izan dut. Fabrika baten lanean egon izan banintz ez nuke hainbesteko ahalmenik izango ezer egiteko, baina astero egiten ditudan musika emanaldien bitartez ezaguna egin naiz, batez ere umeen artean, eta gala ongile bat egitea pentsatu nuen, jendea erakartzeko daukadan gaitasun apurraz baliatuta.

Diru asko batzea espero duzu?

Sarrerak bost euro balio du, baina plastikozko 25 tapoi ekarrita ere sar daiteke. Dena dela, dirua batzea ondo egongo bada ere, oraindik 3.000 euro inguru falta dituztelako aulkia erosteko, helburua ez da hori bakarrik, tapoiak biltzeko kanpainari bultzadatxo bat eman nahi izan diot ere, Asinsoc eta Ostalarien elkarteak martxan jarri zuten egitasmoak bizirik iraun dezan jendearen gogoan. Krisi garaian ere bagaude, eta agian batzuk nahiago izango dute sarrera ordaindu beharrean, tapoiekin ordaindu.

Zer harrera izan du ekimenak César Carmonaren familiaren artean?

Egia esan, nahiko berandu egin nuen berba eurekin, baina oso ondo hartu dute. Amarekin kontaktuan jarri nintzenean eskerrak eman zizkidan. Badakit nire gala ongilea gauza xume bat dela eta ez dela diru gehiegi batuko, baina ea denon artean laguntzen dugun, benetako beharrizana daukalako mutil honek. Bihotzez egiten dut hau.

Familiartekoek parte hartuko dute ikuskizunean?

Han egongo dira, gonbidatu moduan, eta ekitaldian zehar kanpainaren inguruko azalpenak emango dira, Césarri txalo zaparrada eskainiko diogu…Haiei gustatzen zaielako, Nino Bravoren Esa será mi casa kanta abestuko dut, eurei eskainita.

Zertan datza, zehatz mehatz, tapoiak batzeko kanpaina?

Césarrek 25 urte bete ditu dagoeneko eta, daukan gurpildun aulkia txiki geratu zaionez, elektrikoa erosi beharra du. Horrelako batek 8.000 euro balio du eta dirulaguntzarik ez izateaz aparte, familiako kideak langabezian daude orain. Horregatik lehen aipatu ditudan elkarte biak plastikozko 30 tona tapoi batzeko kanpaina jarri zuten martxan, ostalarien elkarteko tabernetan tapoiak uzteko aukera emanez.

Zeintzuk izango dira zure emanaldiaren nondik norakoak?

Aurten disko berria atera dut eta ez dudanez aurkezpen ofizialik egin, gehiena bertako kantak abestea izango da. Dena dela, entzule gehienak umeak izango direnez eta haiek ordu bete eserleku baten geldi edukitzea zaila izango denez, tarteka Elai Alai dantza taldekoen emanalditxoak ere egingo dira, kanta batzuetan opariak banatuko zaizkie denei...

Batez ere umeak joaten aurreikusten duzu, beraz?

Gernikan sei urte daramatzat astero-astero disko festa egiten Merkatuko Plazan, eta nire publikoaren %70 umeak izaten dira, hamar-hamabi urtera bitartekoak. Izan ere, umeen kantak egiten ditut -disko berria denak dira didaktikoak- eta banatzen ditudan opariak ere oso infantilak izaten dira.

Emanaldia, beraz, ez da oso luzea izango.

17:00etan hasiko da 18:15era arte iraungo du, gero zine emanaldi bat dagoelako aretoan. Esan behar dut, baita ere, zozketa bereziak egingo direla. Sarreran -tapoiak bertara eraman daitezke- pegatina bana jarriko zaio ume bakoitzari, zenbaki batekin, eta amaieran mountain bike txiki bat, inprimagailu bat, euskara hiztegi bat eta ahotsa grabatzen duen erloju bat zozketatuko dira azken abestiaren ostean. Umeak eszenatokira aterako dira eta eurek aukeratuko dute zein opari nahi duten, euren gustu edo beharrizanen arabera. Ea aretoa betetzen dugun.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario


Publicidad


Tu información local

Selecciona tu localidad

Busca las noticias de tu localidad

Twitter-noticiasbizkai
Twiter-athletic+

Publicidad