DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Bilboko Bidebarrieta liburutegian

Hiru hitzaldi izango dira "Matematikak eguneroko bizitzan" zikloan

EP - Lunes, 13 de Abril de 2015 - Actualizado a las 11:40h

votos | ¡comenta!
  • Mail

Galería Noticia

"Matematikak eguneroko bizitzan" programaren hamabigarren edizioa  egingo da Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean datozen hiru ostegunetan,  apirilaren 16, 23 eta 30ean, matematikak eta euren errealitatea  gizarte osora hurbildu nahi duten hiru hitzaldiren bitartez, era  atsegin baina zehatzean.

BILBO. Programa Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Euskal  Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta  Espainiako Matematiken Errege Akademiak antolatu dute elkarlanean,  Bizkaiko Foru Aldundiaren, Basque Center for Applied Mathematics  (BCAM) zentroaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin.

Zikloaren helburu nagusia matematikek eguneroko bizitzan duten  presentziaz kontzientzia piztea da: mugikorrarekin egiten dugun  deian, kamera digitala erabiltzean, kutxazain automatiko batetik  dirua ateratzean, Interneten sartzean eta abar.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioak Bidebarrieta  liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik  aurrera, eta ikus-entzule guztiei egongo dira zuzenduta, gazteei,  gurasoei, irakasleei, "eta baita matematikak gorrotatzen dituztenei  ere".

"THE SIMPSONS"

Lehenengo hitzaldia "El misterio de las matemáticas de los  Simpson" izango da, datorren ostegunean, apirilaren 16an, Marta  Martín Oviedoko Unibertsitateko irakaslearekin. "The Simpsons"  marrazki bizidunen telesaio ezagunaren bitartez matematikak guztion  eguneroko bizitzan daudela erakutsiko du Martín irakasleak.

Hurrengo saioa apirilaren 23an izango da, "Si acertaran siempre  las previsiones del tiempo, los aviones no podrían volar (Impacto de  la matemática no lineal en la vida cotidiana)" izenburuko  hitzaldiarekin.

Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroko  Goran Stipcich izango da hizlaria, eta fluidoen dinamikaren ikuspegia  azalduko du, hau da, biziaren oinarri den airearen eta likidoen  mugimenduarena. Horrez gain, dinamika horrek dituen zalantzei aurre  egiteko ditugun tresna matematikoei buruz ere hitz egingo da.

Hitzaldi zikloa apirilaren 30ean bukatuko da, Madrilgo  Unibertsitate Konplutentseko irakaslea den Marco Castrillónen  "Matemáticas en color" hitzaldiarekin.

Gizakion begiak koloreak  ikusteko duen prozedurak alderdi konplexu asko eskatzen ditu,  biologia, fisika, kimika eta matematikak, eta egileak, bi tonalitate  antzekoak diren ala ez bezalako eztabaida subjektiboez gain, gai  horiek modu errazean lantzeko tresna matematikoak eskainiko dizkie  bertaratutakoei.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120