DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Lea Artibaiko empresa ekintzaileek salto egin dute plazara

Guztira 18 enpresa sortu berri batu ziren Garapen Elkarteak eta Azarok antolatutako ekimenean

Imanol Fradua - Miércoles, 17 de Junio de 2015 - Actualizado a las 08:06h

votos |¡comenta!
Enpresa lehiaketan sarituak, atzokoan Ondarroan.Argazkia: DEIA

Enpresa lehiaketan sarituak, atzokoan Ondarroan.Argazkia: DEIA

Galería Noticia

  • Enpresa lehiaketan sarituak, atzokoan Ondarroan.Argazkia: DEIA

Ondarroa- Hasiberriak izanik ere, euren enpresa proiektuak aurrera ateratzeko egiten duten lan ona izan zuten erakusgai atzo, Ondarroako Alamdean, Ekintzailearen Egunean antolatutako azokan. Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak antolatutako ekimenera 18 enpresa ideia batu ziren. “Ekintzaileak omendu, herrira hurbildu, enpresa berri hauen jarduerak kaleratu eta ezagutzera eman eta ekintzaileen arteko sinergiak bultzatzea” izan ziren bere hirugarren edizioa bete zuen ekimenaren gakoak.

Erakusleihoetan banatuta, ekintzaile bakoitzak bere ideia plazaratzeko aukera izan zuen. “Gainera, goizean zehar, ekintzaileek egun honetarako oroigarri bat izateko jarritako photocall-ean argazkiak atera dituzte eta bateren batek speaker’s corner-a ere erabili du bere proiektua azaltzeko”, antolatzaileek azaldu dutenez. Jardunaldiak, bestetik, Espacio Open-eko Karim Asry maker mugimenduan aditua eta Leartikerreko Josu Goikoetxeak eskainitako solasaldiarekin jarraitu zuen eskaini dute “egin zeure kabuz kontzeptuan oinarritutako mugimendu honen inguruan”. Bada, Leartiker teknologi zentroak azokan jarritako 3D inprimagailua eredu-tzat hartuz, “mugimendu honen oinarriak azaldu zituzten”.

Sariak ereBaina ekimenak “ekintzaileen ahalegina eta lana” saritzea ere bazuen helburu, eta Lea Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren bederatzigarren edizioaren sari banaketarekin bukatu zen. Assets Management -industria eta zerbitzu arloetako oinarri teknologikodunen eta berri-tzaileen enpresen kategorian-, Klin garbiketa zerbitzuak eta Gau Argi gastro-bar taberna -merkataritzaren sailean-, eta Mecanizados Bixok eta Arrigorri jatetxe eta ostatua -kooperatiben artean- izan ziren garaikurra eskuratu zutenak. Izendapenaz eta oroigarriaz gain, enpresa berritzaileen arteko lehiak 6.500 euro banatu zituen, guztira.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120