DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Euskal dokumentalen hastapenetara bidaia

Josu Martinez zinemagile bizkaitarrak ‘Gure sor lekuaren bila’ dokumentala aurkeztu du Zinemira sailean eta 1956an Hazparnen estreinatu zen pelikula baten arrastoa jarraitu du bertan.

Marta Esnaolaren erreportajea - 2015(e)ko irailaren 25a, ostirala - 06:19etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Josu Martinez zinemagile bizkaitarra, ‘Gure sor lekuaren bila’ filmeko momentu batean.

Josu Martinez zinemagile bizkaitarra, ‘Gure sor lekuaren bila’ filmeko momentu batean. (n.g.)

Galería Noticia

Aurten, Zinemaldiko Zinemira sailak euskal dokumentalaren hastapenetara bidaia egingo du Josu Martinez zuzendariari esker. Gure sor lekuaren bila filma aurkeztuko du zinemagile eta idazle bilbotarrak eta bertan, lehenengo pelikula horren inguruan egindako ikerketa erakutsi du, unibertsitatean doktoretzako tesian gaia azaldu zenean hasi eta azkenik, Gure sor lekua izeneko filmea aurkitu arte.

Aspaldiko kontuak ziren eta misterioz eta zailtasunez betetako istorioa izan da emaitza. “Guztia zegoen deskubritzeko: bilaketak eraman gintuen Ipar Euskal Herritik Parisera, Parisetik Argentinara, Argentinatik Kaliforniara...”, gogoratu du zuzendariak. Bere ustetan, apropos fikzioan egindako gidoia ematen du. “Zailtasun baten atzetik beste bat etortzen zen; ematen zuen aurkikuntza bat egiten zenuela baina beti zegoela bainaren bat”, dio Martinezek. Orduan, bilatzen jarraitu behar zuten.

Hainbat lekukotasun erabili ditu Martinezek bilaketa kontatzeko. “Alde batetik, Gure sorlekua filmarekin zer ikusia duten pertsonak ageri dira, garaian filma ikusi zuen jendea edo bertan parte hartu zuena”, dio. Bestalde, badaude zuzendariarekin batera abentura hori nola bizi zuten kontatzen dutenak. Hor ageri dira, esaterako, Josu Amezaga unibertsitateko irakaslea edo Iñaki Goirizelaia errektorea. “Eurek kontatzen dute nirekin batera nola izan zen prozesu guztia; errektorea, adibidez, oso inplikatuta egon zen prozesu guztian zehar eta nirekin joan zen Kaliforniara pelikularen bila”, azaldu du Martinezek. Horrekin batera, artxiboko irudiekin eta Euskal Herriari buruzko pelikuletako materialak erabili ditu zinemagile euskaldunak. Gainera, Gure Sor lekua pelikulako irudiekin ere jolas egin du, ageri diren txokoak gaur egun nola dauden ere erakutsiz.

Ikerketa garrantzitsua den arren, helburua ere esanguratsua da Martinezen iritziz. Euskal Herriari buruzko lehen dokumentala, euskaraz egina, 1956an estreinatu zen Hazparnen, baina ez zen Hegoaldera iritsi Frankismo garaia zela eta. André Madré jeneralak egin zuen diasporako euskaldunek beren herria ikus zezaten eta nolabait ere, euren herrimina pixka bat arintzeko nahia zuen. “Koloretan egina da eta oso ederra”, dio Josu Martinezek eta pelikula txiki bat, amateurra, zela gehitu du, beraz, ikusi zutenak ahaztuta zeuden jada.

“Espero gabe sortu zen”

Bilaketaren istorioak badu misterio kutsu bat eta baita komikotasun puntu bat ere. “Ez dut hartu nahi ikerlari handi baten rola, pixka bat presuntuosoa izan zitekeen. Orduan, saiatu naiz istorioa ironia eta autoironiarekin kontatzen eta egoera asko absurdoraino luzatzen dira”, azaldu du Martinezek. Hala ere, zinemagilearen iritziz, ikerlari lanak egitea oso garrantzitsua da, “plazer bat”.

Pelikula hau espero gabe sortu zen.

Martinezek dokumental ugari egin dituen arren, pausa bat hartzea erabaki zuen eta unibertsitatean hasi zen ikerlari bezala, doktoretza tesia prestatzen, euskal zinema dokumentalari buruz. “Ikertzen ari nintzela, tartean bazen bat historiako liburuetan oso gutxi aipatzen zena eta galdutzat ematen zutena, Sor lekua izenarekin agertzen zena -dio zinemagile euskaldunak-. Horren bila hasi nintzen eta pausoak eman ahala, pila bat deskubritzen hasi nintzen”. Berehala pentsatu zuen istorio hori pelikula batetan kontatu behar zuela, eta bilaketa prozesua kamararekin grabatzen hasi zen. “Ikerketa unibertsitario baten istorioa da, baina badu zerbait detektibeskotik”, ziurtatu du.

Filmazioak bi fase ezberdin izan zituen. “Alde batetik, bilaketan, ikerketaren parte handienean, neu joan naiz kamara txiki batekin eta aurkikuntzak egiten nituen momentuan irudiak nik hartu ditut. Horrek ematen du momentukoa, guztia grabatuta baineukan”, kontatu du Martinezek. Bigarren fasean, modu zainduagoan, beste kamara batekin eta ekipo handiagoarekin joan ziren pelikula jantziko zuten beste irudi ba-tzuk grabatzera, planifikazio gehiagorekin. “Zentzu horretan, nik hasieratik nahiko argi neukan historia nola kontatu nahi nuen eta nola egingo zen, orduan oso filmazio goxoa izan da”, azpimarratu du zuzendariak, eta oso modu atseginean lan egin zuela gaineratu du.

Martinezen iritziz, Gure sor lekuaren bila egitean, gauza ugari ikasi ditu. “Adibidez, istorio on bat zure ondotik pasatzen denean, ez duzula utzi behar pasatzen, heldu behar diozula”, adierazi du, berak horrelaxe egin baitu kasu honetan. Bestalde, esango luke beti dagoela bila jarraitzeko gaia. “Nire ustez, istorio onenak horiek dira, bukaera irekia daukatenak. Beti argertzen dira istorio berriak, pertsonaia interesgarriak, eta bilaketa batek beste bilaketa batera eramaten zaitu”, nabarmendu du.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura y Ocio

ir a Cultura y Ocio »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120