DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Ume txikientzako animaziozko pelikula

Gaur estreinatzen da Juanjo Elordi eta Gilmetdinoven ‘Yoko eta lagunak’ pelikula

Viernes, 13 de Noviembre de 2015 - Actualizado a las 06:06h

votos | ¡comenta!

Galería Noticia

BILBO - “Jolasa ez da denbora-pasa bat, umeak bere nortasuna lantzeko daukan tresna nagusia baizik. Eta, aspaldian, pedagogoak eta psikologoak hori defendatzen ari dira”. Edorta Barruetabeña idazleak badaki zer dioen; bera izan da gaur zinema-aretoetan aurkeztuko den Yoko eta lagunak pelikularen gidoilaria. Somuga (Euskal Herria) eta Dibulitoon (Errusia) ekoiztetxeen artean ondu dute filma, etxeko txikienei zuzenduta dagoena, eta aldarrikatu nahi du aire librean jolasteak onura eta gozamena dakarrela.

Mundu osoko adituen ahotan dago eztabaida: jolastu edo ikasi? Bateragarriak dira? Teknologia berrietan oinarritutako gailuak gomendagarriak dira? Barruetabeñak ez dauka zalantzarik: “Normalean, umeak lotzen dira horrelako aparatuetara beste aukerarik ez dutelako. Plaza bat badute, eta bertan beste haur batzuekin jolas egiteko aukera, ez dute aparaturik hartuko. Askotan, gurasoak gara traba eta horregatik babesten dira gailuetan”.

Eta pelikulan “hori ikusten da, bikote batek erabakitzen duela egunero parke batera joatea, beraien semea solte utziz. Gauza sinplea, baina gero eta gutxiago egiten duguna. Txinan, esaterako, erabaki dute -dekretuz- ordu lektiboak kendu eta jolasari tarte gehiago ematea. Zergatik? Konturatu direlako heldutasunean kreatibitate falta dutela”, esan du Juanjo Elordi zuzendariak.

Haur txikientzat egindako pelikula denez, garbia behar du izan mezuak, Elordiren esanetan: “Animaziozko zineman ume txikien esparrua landu barik dago, eta hori aukera bat da guretzat. Hori bai, zuzen egin behar zaie berba, gauzak argi eta garbi erakutsi behar dira. Horregatik, hasi eta bukatu egiten diren istorio txikiagoez baliatzen gara”. Gainera, AEBtako pedagoga baten lagun-tza izan dute guzti honetan.

Irudiei dagokionez, molde honetako pelikuletan biribila izaten da nagusi, baina Yoko eta lagunak-en karratuak dira pertsonaiak: “Paperez egiteko moduko panpinak dira, eta zinema aretoetan umeek jasoko dituzte paperak Yoko eta bere lagunak egiteko”. Pelikula Estatuko 40 bat aretoetan ikusiko da laster, eta kanpora begira ere badago: “Uste dugu proiektu komertziala dela. Momentuz, harrera ona izan du”, esan du markinarrak - I.M.E.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120