DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Tenorea

Andeka Gorrotxategi: “Kantua bihurtzen da zerbait obsesiboa”

Lehenengoz, bakarkako kontzertua eskainiko du Andeka Gorrotxategik Euskal Herrian. Bilboko Sociedad Filarmónican izango da, gaur, 19.30ean

Testua: Iñaki Mendizabal Elordi - 2016(e)ko urtarrilaren 7a, osteguna - 06:04etan eguneratua

votos |¡comenta!
Andeka Gorrotxategi

Andeka Gorrotxategi (DEIA/A.G.)

Galería Noticia

  • Andeka Gorrotxategi

BILBO.- Iaz, Arriagan abestu zuen birritan (irailean eta abenduan), baina gaur estreinakoz kantatzen du bakarka Bilbon. Edozelan bere, Andeka Gorrotxategi ez da ezezaguna;ez, behintzat, Europa mailako opera zirkuitu zabalean. Durangon jaio eta Abadiñon koskortu zen tenore gazteak edozenbat eszenatoki ezagutu ditu azken bost urteotan. Tartean, Veneziako La Fenice, Erromako Opera, Salzburgo, Napoli edo Argentinakoak.

Gaztea da Gorrotxategi, baina nahikoa eskarmentu metatu du azken 15 urteotan. Gaztaroan urte latzak bizi izan zituen, ahotsa galtzera ere ailegatu zela. Ilusioa ez zuen galdu, ostera, eta ametsei tiraka heldu da dagoen lekuraino. Oraindik badu zer amestu, non abestu, zer gauzatu. Esaterako, gaur, Bilboko Sociedad Filarmónican kantatuko du, Ruben Fernández Agirreren pianoa lagun.

Zoritxarrez (edo zorionez), horrelakoa da kantari lirikoen bizitza, beti batetik bestera, ezta?

-Bai, abenduaren 25ean heldu nin-tzen Euskal Herrira eta 10ean banoa. Gabonak etxekoekin egiteko astia izan dut, behintzat. Gero Florentziara noa, ostean Boloniara, ondoren Monte-Carlora, gero Napolesera...

Eta beti horrela, geratu barik?

-Azken urteotan bai, zorionez. Aurtengo agenda gainezka daukat. Kontua da nik produkzioetan egiten dudala lana, batez ere operan, eta orduan hilabete bat egiten dut leku bakoitzean. Apartamentu bat hartu eta bertan egoten naiz, familiarekin.

Eta Euskal Herrirako tarterik bai?

-2016an ez dut uste. Agian ABAOkoek deituko didate opera baterako, baina oraindik ez dut ezer lotu.

Filarmónica-koek egin dizute tarte bat...

-Bai, kontzertu polita izango da. Bi zatitan banatuta dago, baina egiatan lau zati izango dira. Tostiren abestiekin hasiko naiz;sei interpretatuko ditut, nire gustukoak eta publiko handirako eginak denak, bere garaian oso popularrak izan zirenak. Gero, Verdiren beste hiru, normalean gizonezkook kantatzen ditugunak. Bigarren partea euskal musikarekin hasiko dut, Aita Donostiaren kanta batzuekin, hain zuzen, eta Turinaren pieza batzuekin amaituko dut emanaldia. Hau ere edonoren-tzat gustagarria delako.

Tira, Sociedad Filarmónicako publikoa exijentea da.

-Bai, baina abesti hauek edonoren-tzako dira, musika maite duen edozeinentzat eginak.

Eta Ruben aspaldiko laguna duzu.

-Badira hamar-hamabi urte elkar ezagutzen dugula. Ruben abeslari ospetsuekin ibilitako musikaria da, esperientzia handikoa. Nik baino askozaz hobeto menperatzen du musika eta errepertorioa.

Pianoak agintzen du eszenatokian?

-Gehiago da elkarlana. Ruben maisua da eta ezaugarri bereziak ditu bere musikak. Zentzu horretan, apur bat berak gidatzen nau.

Euskaraz kantatuko duzu Bilbon. Atzerrian eduki duzu horretarako aukerarik?

-Kanpoan ez dut oraindik bakarkako kontzerturik eskaini, baina egingo banu, kantatuko nuke euskaraz.

Familiatik datortzu kanturako afana?

-Asko bai. Etxean beti abestu izan dugu, Gabonetan, bazkal-osteetan...

Zurea ez da bide gozoa izan. 24 urterekin debutatu zenuen kantuan, baina 34 urtera arte ez zara profesional mailara iritsi.

-Bai, horrela esan daiteke. Durangon hasi nintzen musika ikasten, eta hor ondo ibili nintzen. Gero Bilbora joan nintzen eta, aldi berean, irakasle berdinekin jarraitu nuen Durangon. Baina aldatu egin zuten Bilboko kontserbatorioko irakaslea eta hor hasi ziren gauzak trabesten.

Ahotsa galtzeraino, inoiz esan duzun legez.

-Bai, ondo abestea zaila da, oso zaila, eta bide diferenteak daude horretara heltzeko. Ahots diferenteak landu daitezke... Eta ni ez nintzen ados egon Bilboko kontserbatorioko fun-tzionamenduarekin, eta alde egin nuen. Gero, klase partikularrak hartu nituen Bilbon, Madrilen, Erroman, Parisen, AEBetan,... Eta esperientzia onak eta txarrak, denetarik izan ditut.

Mareatu zintuzten.

-Neurri batean. Abeslari batzuk errazago izan dute eta nire bidea agian markaltsuagoa izan da, beste barik.

Autoestimu galanta behar da zulo horretatik onik ateratzeko, ezta?

-Egin nuen behera, pare bat aldiz. Baina kantua bihurtzen da zerbait obsesiboa, eta buru gogorra ere banaiz (barre egiten du). Momentu batean utzi nion kantatzeari, baina beti zaude horretaz pentsatzen, gorputz guztiak esaten dizu hori egin behar duzula, eta orduan berriz sar-tzen zara. Hemen beti zaude pentsa-tzen gauzak nola hobetu.

Eta, azkenean, jaso duzu saria: zure afizioa ofizio bihurtzea.

-Bai, 33 urterekin hasi nintzen hemendik bizitzen, produkzio txukunetan parte hartzen.

Baduzu laguntzailerik?

-Managerra. Ofizio honetan derrigorrezkoa. Beraien bitartez lortzen dira audiziorik gehienak.

Eta zein izan da eusteko sekretua?

-Buru gogorra naizela esan dizut?

Zein unetan zaude orain?

-Ahotsarekin ondo nabil, betiko errepertorioa egiten jarraitzen dut eta joango naiz gauza berriak sar-tzen. Lana badago, beraz, pozik.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120