DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
50.000 dolarreko diru laguntza jasoko du

Eneko Agirre EHUko irakasleak Google Research Awards sarietako bat jaso du

Guztira, Googlek  151 proposamen saritu ditu, 55 herrialdetako 350 unibertsitatek  bidalitakoak

EP - 2016(e)ko martxoaren 18a, ostirala - 12:22etan eguneratua

votos | ¡comenta!

Galería Noticia

BILBO.  Eneko Agirre Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika  Fakultateko Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko irakasle eta  IXA ikerketa taldeko kideak Google konpainiak urtero ematen dituen  Google Research Awards ikerketa sarietako bat lortu du, eta 50.000  dolarreko diru laguntza jasoko du, hitzen eta kontzeptuen hizkuntzen  arteko esanahiaren irudikapenari buruzko ikerketa baterako. Ikerketa  egiteko, Aitor Soroa irakaslearen, Oier Lopez de la Calle  ikertzailearen eta Josu Goikoetxea doktorego ikaslearen laguntza izan  du Agirrek.

EHUk jakinarazi duenez, Google konpainiak hamar sari eman ditu  hizkuntza prozesamenduaren alorrean eta, hala, Agirrek ez ezik, saria  eraman dute Harvardeko, Berkeleyko, Edinburgoko eta Washingtoneko  unibertsitateetako ikertzaileek ere, besteak beste. Guztira, Googlek  151 proposamen saritu ditu (informatikaren 18 esparrutako 950  hautagairen artetik), 55 herrialdetako 350 unibertsitatek  bidalitakoak.

Horrela, Eneko Agirre EHUko irakasleak 50.000 dolar jasoko ditu  "Learning Interlingual Representations of Words and Concepts"  ikerketarako, hitzen eta on line kontzeptuen hizkuntza arteko  esanahia azter dezan.

Gaur egun, itzulpen automatikoen edo sareko bilaketa motorren  arazoa hitzen literaltasuna da, hau da, aplikazioak hitzez hitz  itzultzen edo bilatzen du hitza, esanahiari erreparatu gabe.  Alabaina, Googlek saritutako lanari esker, baliteke hori nabarmen  hobetzea.

Agirrek azaldu duenez, "ikerketa honen helburua hitzen esanahia  irudikatzea da, hau da, jakitea bi hitzen esanahiak noiz dauden  lotuta hizkuntza batean edo hizkuntza desberdinetan. Bere hitzetan,  "hiztegi bat eskuetan eduki eta zein hitzek duten esanahi antzekoa  eta zeinek ez jakitea bezala litzateke".

Esate baterako, Agirrek azaldu duenez, bide emango luke jakiteko  'banku' hitzaren esanahia 'aurrezki kutxa' eta 'aulki' hitzenaren  antzekoa dela, zer esan nahi den, baina 'astelehen' edo 'katu'  hitzenaren desberdina. "Azken batean, guk hitz baten esanahi  desberdinak irudikatzen ditugu, eta bereiz dezakegu 'banku' hitzaren  zentzu batek 'aurrezki kutxa'-rekin eta besteak 'aulki'-rekin duela  zerikusia, baina ez alderantziz", azaldu du.

Gainera, aurkezturiko proposamena gai da hainbat hizkuntzatako  hitzen esanahiak espazio bakar batean irudikatzeko, eta, "horri  esker, jakin ahal izango da 'banku' hitzaren zentzu bat ingeleseko  'bank' hitzaren eta euskarazko 'kutxa' hitzaren antzekoa dela, eta  beste zentzua 'chair' eta 'aulki' hitzen antzekoa, baina bi zentzu  horietako bat ere ez dela 'astelehen', 'monday', 'katu' edo 'cat'  hitzen antzekoa".

METODO MATEMATIKOAK

Prozesua gauzatzeko, irudikapen hori ikasi behar da agiri mordo  batean oinarrituta, adimen artifizialaren metodo matematikoak  baliatuz. Irudikapena ikasitakoan, sistemak datu basean begiratzen du  ea zein beste hitzen antzekoa den bilatu edo itzuli nahi den hitza,  eta, esanahiaren arabera, hitz hori duten dokumentuak erakusten ditu,  nahiz eta zehazki ez izan idatzi dugun hitz berbera.

Horrez gain, metodo hau edozein hizkuntzatan ezar daiteke. Dena  dela, ikerketan hiru hizkuntza hartu dira ardatz: gaztelania, euskara  eta ingelesa. "Guk darabilgun aplikazio informatikoa erabat  automatikoa da, eta, horri esker, erabiltzen dugun edozein  hizkuntzatarako irudikapenak ikas ditzake", gaineratu du.

Metodo mota horiei eusten dieten metodoak dira Eneko Agirrek EHUko  Donostiako Informatika Fakultateko "Language Analysis and Processing"  masterrean ematen duen ikastaroaren oinarria.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120