DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Frankismoa gainditzeko terapia

|

Franck Dolosor. Baiona - Martes, 1 de Noviembre de 2016 - Actualizado a las 06:03h

votos | ¡comenta!
Frankismoa gainditzeko terapia

Frankismoa gainditzeko terapia

Galería Noticia

Erietxe bateko giro nahasian, medikuak eta gaixoak alde batetik bestera dabiltza zurrunbilo batean harrapatuta. Tartean daude Iñaki eta Joxean. Batek leuzemia dauka, Gilles de la Tourette sindromea besteak. Itxarongelan dagoen txutxumutxu aldizkari batean Francoren biloba ageri da.

Francoren bilobari gutuna an-tzezlanak atzo eman zion hasiera birari, Luhuson. Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain konpainiek elkarlanean sortu dute obra. Azaroaren 17an Arriaga antzokian eskainiko dute emanaldia eta hurrengo egunean, Leioan.

Euskal jendartearen osasuna, izugarrikerien transmisioa, eta frankismoaren oroimena eta aztarnak dira sorkuntza berriaren ardatz nagusiak. Oro har, mota guztietako injustiziak eta jazarpenak aipatzen dituztela argitu du Ximun Fuchs taula zuzendariak. “Ez da iraganera begira dagoen antzerkia oraina aipatzen baitu”.

Antzerki berria sortzeko hainbat gogoeta egin dituzte, besteak beste, nazismoak bere auzia izan zuela eta frankismoak ez. Bestalde, Günther Anders filosofo judu alemaniarrak idatzitako gutunetan ere aurkitu dute inspirazioa. Hark deportazio eta esterminazio naziaren arduradun baten semeari galdetu zion neonazismoaren aurkako borrokan buru belarri sartzea.

Gaiak hurbiletik ezagutzen ditu Fuchsek bere aiton bat judu-alemaniarra baitzen. Senide asko esterminazio esparruetan hil ziren Munduko Bigarren Gerra garaian. Beste aitona euskalduna zen eta kar-tzelara eraman zuten euskaraz hitz egiteagatik. Duela gutxi Frantziako irakasle batek ikasle bat iraindu zuen euskalduna izateagatik. Horrelako gertaerak ere frankismo mota bat direla ohartarazi du Fuchsek.

Frankismoaren aurkako auzi zin-tzorik ez dela inoiz gertatu azpimarratu du Ander Lipus aktoreak. “Gure herriak gainditu ez dituen mamuak dauzka oraindik, zauriak josi eta sendatzen laguntza eman behar da”. Tobera bat balitz bezala, terapia eskaini nahi dute, barre eta negar egitea oso sanoak dira eta, bere hitzetan. Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain konpainiek elkarlanean egin duten hirugarren an-tzezlana da Errautsak eta Hamlet obren ondotik. Hiru urtez elkarlan estua berritu dute astebeteko egonaldiak antolatuz. “Oztopoa baino, aukera, aberastasuna eta plazera da Euskal Herri osoko artistak elkartzea”, Lipusen arabera. Lan taldearen esanetan, esperientzia konplexuak emaitza baikorra eman du bakoitzak bere tokia aurkitu duelako.

Obrak erritmo handia du aktoreek paper bat baino gehiago eta jantzi aldaketa guztiak taulen gaineko bazterretan egiten baitituzte ikuslearen begi-bistan. Patricia Urrutiak gaineratu du “benetako maratoia da, denbora guztian elkarrekin konektatuak egon behar baitugu”. Aktore bilbotarraren arabera, proiektua ondu da hilabetez hilabete eta orain prest dira arreta eta maitasun handiarekin egindako proposamen zintzoa eskaintzeko taulen gainean.

bertsolariak antzerkigintzan Errautsak antzezlanean bezala, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek laguntza eman diete testuak idazten. Hasieratik lan talde sakona izan dela argitu dute durangarrek. Proposamenek joan etorriko ibilaldi asko egin dute hiru urtez aktore, zuzendari eta bertsolarien artean.

Frankismoaz gain, Karlismoak, torturak eta sorginkerien auziek nolako eragina duten gaur egungo euskal gizartearengan hausnartu nahi izan dutela dio Elortzak. Taulen gainean esaldi indartsuak bota-tzen ditu maiz Lipusek: “Intxaurrondo azpian lo egiten duena buruko minarekin esnatzen da”.

Iturriagarentzat ere begi bistakoa da 1936ko altxamenduak eta ondotik etorri zen diktadurak oraindik sendatu ez diren aztarnak utzi dituztela. Gainera, bere ustez, zertan ez duten eragin lasterrago laburbil liteke zertan eragin duten baino. “Espainia transiziorik gabeko herrialdea da eta horren barnean dago hegoaldea. Iparraldea ere ondoan dago” gogoratzen du Iturriagak. Itsu edo elkor egon ez diren guztiek garai desberdinetako errefuxiatuak eta injustiziak ezagutu dituztela Ipar Euskal Herrian ere gehitu du Fuchsek. “Gaur egun ere auziak daude eta Espainiako Auzitegi Nazionalak Iparraldeko militanteen aurkako atxilo euro agindu eskaerak aurkezten ditu. Berdin du hego edo iparraldekoak izatea, Madrilek euskaldunak dituelako jomugan oro har” deitoratu du Fuchsek.

Euskararen aurkako erasoak ere taulen gainera eramatea erabaki dute, zuzendariak dionez: “Zoritxarrez ez da iraganeko kontua. Ipar Euskal Herrian ez da ofiziala, Nafarroa Garaian oztopo asko dauka eta EAEn gezurrezko normaltasun batean bizi gara. Ez dira iraganeko kontuak: badira ikusten ez diren eraztunak oraindik ere”. Unai Iturriagak argi dauka: gogoeta gunea izateaz gain sendabide bat ere izan liteke antzerkia.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120