DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Brankaganetik kikuke

Irakinetik hotzera

Ramon Basaldua - Martes, 10 de Enero de 2017 - Actualizado a las 06:03h

votos | ¡comenta!
Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

hasiera ona emon deutso Athleticek urte barriari. Partidu bi jokatu ditue zuri-gorriek, biak San Mamesen, eta batak besteagaz zerikusirik izan ez arren, bietan be sentsazino onak zabaldu dauz Valverderen taldeak. Egia esateko, horrelako urte hasiera bat behar eban Athleticek, aurreko urteko azken partiduetan erakutsitako maila makala ahaztuarazoteko eta taldearenganako konfiantzea berreskuratzeko. Denboraldiaren lehen zatian erakutsitako jokoa uste eta gura baino txarragoa izan arren, garbi dago talde honeri ez jakola ahaztu futbolean jokatzen eta emoten dau apurka apurka aurreko denboraldietako maila ona berreskuratzen doala. Edozelan be, hondino gainditu barik dauka etxetik kanpoko azterketa. Aukera on bi ditu aste honetan, Nou Campen eta Butarquen.

Errege bezperan eta berandu jokatu eban Athleticek Bartzelonaren aurkako kopako kanporaketako joaneko partidua. Hori dala ta, bazkide bat baino gehiago etxean edo txokoan geratu zan. Ba, bizi guztirako damutuko da hartutako erabagiaz. Izan be, aspaldiko urteetako partidurik ederrenaz gozatu genduan Katedralean. Valverderen gizonek aurkariaren bila urten eben lehenengo minututik, ezelango konpleju barik, eta ito egin eben Luis Enriqueren taldea. Ganera, zuri-gorriek eraginkortasuna itzela erakutsi eben ate aurrean. Williamsen sartutako bigarren gola omenaldirik ederrena izan zan Yeray Alvarezentzat. Katedrala sutan egoan. Athleticek goitik behera menderatu eban munduko talderik onenetarikoa, onena ez bada.

Bigarren zatian gauzak okertzen hasi baziran be, taldeak ez eban iparra galdu. Partiduko azken ordu laurena gogoangarria izan zan. Arbitroak Raul Garcia eta Iturraspe egotzi izanak biderkatu egin eban zaleriaren berotasuna eta babesa. San Mames barrian ez dot inoiz hain bero ikusi zaleria.

Kontu emozionala alde batera itzita, Athleticek denboraldiko partidurik onena jokatu eban. Taldeko jokalari guztiak ederto ibili ziran baina Ander Iturraspek egindako lana nabarmendu gurako neuke. Abadiñokoak bere mailarik onena erakutsi eban Bartzelonaren aurka eta erabagigarria izan zan garaipena eskuratzeko. Iturraspe ezin da hamaikakotik kanpo geratu eta are gitxiago deialdietatik. Garrantzitsua baita Aymeric Laportek erakutsitako sendotasuna.

Arnasa hartzeko asti barik ekin eutson taldeak Alavesen aurkako derbiari. Valverdek hamaikako erdia aldatu eban taldeari freskotasuna emon gurean baina emaitza ez zan ona izan. Partiduaren ostean entrenatzaileak ederto laburtu eban zelaian gertatutakoa: aurkaria serio, giroa hotz eta zuri-gorriak amuts erasoan. Partidua irauli gurean egindako aldaketetan Valverdek barriro erakutsi eban konfiantza itzela daukala San Joserengan. Entrenatzaileak Atarrabiako jokalaria zelairatu eban Ricoren ordez, Iturraspe aulkian itzita, Matienakoa bikain ibili arren kopako partiduan. Ganera, ezingo dau jokatu bihar Nou Campen. Beste barik.

Azterketa gatxa dauka Athleticek bihar Bartzelonan kopako kanporaketako itzulerako partiduan. Valverderen gizonak San Mamesen egin eben lez zelairatu behar dira Nou Campen: konpleju barik eta bere estiloari eutsita. Gol bat sartu ezkero -igaz Williamsek aurreratu egin eban Athletic Bartzelonan- etxeko taldeak hiru sartu beharko leukez. Gatxa da baina ez da ezinezkoa, are gitxiago taldeak San Mamesen egin eban partidua ikusita.

Katedralean ikusi neban azkenengoz Txetxu Ugalde. Banekian gaixorik egoala eta harrituta itxi ninduan bere indarrak. Agur lagun eta besarkada handi bat.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120