DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales. Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Talaieroa

Zalantzek kateatuko duten urtea

Erramun Osa - Martes, 10 de Enero de 2017 - Actualizado a las 06:03h

votos | ¡comenta!
  • Mail
Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Datorren astean jabetuko da karguaz AEBetako presidente berria, Donald Trump enpresaburua, hain zuzen... eta ordutik aurrera ikusiko dugu hauteskundeetan eginiko iragarpenak, han eta hemen agindutakoak bere osotasunean betetzeko moduan egongo ote den. Estatu bakoitzean egoera zailak bizi zituzten batzuei entzun nahi zituztenak esanda lortu zuen haien babesa; etorri berrien beldur zirenei hesi bat eraikiko zuela agindu zien; langabezian zeudenei AEBetako enpresek bertan inbertitzeko eta lanpostuak sorrarazteko eginahalak egingo zituela adierazi; atzerri politikan Europa zein beste herrialde batzuekiko harremanak berrikusiko zituela esan eta abar... duela hamarkadak munduaren geopolitika baldintzaturiko joko-zelaia aldatzeko bidean da, ezbairik gabe. Amerika amerikarrentzat da berreskuraturiko leloa eta nornahiren aurrean are indartsuagoa azaltzeko asmoz, mugak ixtea habea.

Europa ahultzeko bidean da. Batetik, 2017an Britania Handia Europar Batasunetik bereizteko prozesua abian jarriko da. Bestetik, Frantzian, Alemanian eta Italian hauteskundeak eginen dituzte... eta hauen atzealdean, batez ere migrazio politika, finantza eta ekonomia krisia daude. Azken urte hauetan jazo dena baloreak eta printzipioak pitzatzera iritsi da. Ezinezkoa zirudiena, eskuin muturreko alderdiren batek lurralde hauetako batean hauteskundeak irabaztea, gero eta gertagarriagoa da... eta hala ezpada, irabazten dutenek eskuin mutur horrekin norgehiagoka jardun beharko dute aldezten dituzten proposamenetan, gizarte ereduan, bai eta aurrera eramango dituzten politiketan ere.

Ez da harritzekoa Errusiak AEBetako hauteskundeetan eragin nahi izatea, munduan duen tokia indartzea ekar dezakeen esperan-tza baitu. Gauzak horrela, galdu edo ahuldu zaizkion eremuak -geografikoak, ekonomikoak eta abar- berreskuratzen saiatuko da, Txina bere eragin-eremua berrosatzen saiatuko den bezala... beldurra astintzeko edabea norberaren ahalmenak indartzearekin lotu baititu gizateriak historian zehar.

Nola egin aurrera zailtasunak bizi dituztenekiko enpatiarik erakutsi gabe, noizbait gu geu ere trantze berean egon ginela gogoratu edo egon gaitezkeela erreparatu gabe? Nola eraiki gizarte are hobea, inor atzean utziko ez duena, elkartasunean eta errespetuan oinarrituko dena? Zer ginateke inor azpian izateko, mendean hartzeko desirak bazter batean utziko bagenitu... iraganetik ikasi eta mundu are hobea eraikitzeko ahaleginak egingo bagenitu? NItik GUra egin beharko genuke jauzi, guztion geroa elkarri lagunduz eraikiz!

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120