DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Guraria

Pilar Kaltzada - Martes, 10 de Enero de 2017 - Actualizado a las 06:03h

votos |¡comenta!
Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

  • Columnista Pilar Kaltzada

URTEAK bere azken hatsa eman du jada eta joan dira airean, auskalo nora, hilabete hauetan nire jira-biran izan diren gertakariak, bizipen eta sentimenduak. Bakarren batzuek irautea lortuko dute, eta oroitzapen bilakatuta, bizitza deitu ohi dugun sokan txirikordatuko dira;betirako, nik uste. Gehienak, ordea, galdu egingo dira, ahanzturaz akiturik. Gogoratu nahiko nituzke den-denak, baina ez zaigu halako gaitasunik eman, eta derrigorrez biluztu egiten gara bidaian aurrera egin ahala. Gogoz kontra bada ere, denborak egiten du guretzat ia ezinezkoa den ariketa: hautaketa.

George Perec idazle frantsesak, Gogoan dut izeneko lanean egin zuen ariketa errepikatzen dut, gal ez daitezen axola izan zaizkidanak. Berak 480 oroitzapen zerrendatu zituen;neureak askoz gutxiago dira, eta askoz txikiagoak, agian. Naizearen neurrikoak. Gogoan dut iluntze gorrizta baten kopak altxatu eta hurrengo urtean udako solstizioan berriro elkartzeko hitza eman geniola elkarri.

Gogoan dut betirako joandako laguna, bere irribarre eta begiratu sakona. (Gogoan dut zor dizudan guztia).

Gogoan dut askotan jauzi naizela, eta ez dela falta izan eskua luzatu didan adiskiderik. Gogoan dut nire buruari agindu niola aintzat hartuko nuela barru-ahotsaren esana, ingurukoen heiagorak isilaraziko banuen ere. Helmugarako biderik artezena ez delako beti zuzenena. Eta gogoan gorde ditudan pieza horiek guztiak bat eginda, urte berrirako ene guraria osatu dut. Kutxa baten gordetzen ditut nik desioak, abenduaren amaieran bertan sartzen ditut paper-zati txiki baten idatzita. Kutxa txikia da, desio bakarra kabitzen baita eta ezinbestean, beraz, aukeratu egin behar dut, anbizioak baino leku faltak aginduta.

Garai baten berba potoloen artean aukeratzen nuen desioen kutxakoa betetzeko, desio handien tamainakoa. Aurtengo desioa, alta, oso sinplea da, eta lotsarik gabe esateko modukoa: urte arrunta nahi dut. Urte normala, bere argi eta itzal guztiekin, denetarik baitu bizitzak eta horri esker egiten nau gizakiago. Gogoratzeko moduko une eta bizipenak utziko dizkidan urtea, horixe desio dut. Hori baino ez.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120