DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
lehen urtean

Bilboko baliabiderik gabeko adinekoei orientazio juridikoa emateko zerbitzuak 407 kasu artatu ditu

EP - Miércoles, 11 de Enero de 2017 - Actualizado a las 13:25h

votos |¡comenta!

Bilboko Udalak baliabide ekonomiko gutxiko hiriko 60 urtetik gorako pertsonei orientazio juridikoa emateko zerbitzuaren lehenengo urtearen balantzea egin du, eta, horrela, lehenengo datuen arabera, 407 kasu artatu zituen.

BILBO. Hain zuzen, 2015eko azaroan eta abenduan 84 kasu izan ziren, eta 2016an zehar 323, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Gizarte Ekintza Sailak bultzatutako programarekin arlo juridikoko zalantzak argitu nahi zaizkie adinekonei. Zerbitzua abokatutzako profesionalek ematen dute auzoetan dauden Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako hurbileko zerbitzuaren bidez. Horrela, zerbitzua jasotzen duten adinekoek eurei axola zaizkien gaien lege alderdiei buruzko ezagutza hobetzen dute, kasuan kasuko zerbitzuetara bideratuz mota juridikoko arazoak konpontzen laguntzeko.

Kontsultak, batez ere, testamentuei, herentziei eta ondorengotzei (97 hitzordu) eta auzokoekin dituzten arazoei eta jabetza horizontalari (53 kasu) buruzkoak izan dira. Beste gai hauei buruz ere egin dituzte kontsultak: Gizarte Segurantzaren pentsioak eta gizarte prestazio eta zerbitzuak;dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita erregimenak;kontsumoa, banka eta aseguruak;laguntza eta agiri judizialei buruzko informazioa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea;ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala eta administrazioen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera sozialik ez dutenak).

Zerbitzura jotzeko, hitzordua eskatu behar da 94 420 47 66 telefono zenbakian, eta, horrela, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko profesionalek banako arreta ematen dute, informazioa eta orientazioa emateko saioetan elkarrizketa bat edo bi eginez. Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da, 10:00etatik 11:00etara bitartean: astelehenean Santutxuko Oinarrizko Unitatean ematen da, asteartean Errekaldekoan, asteazkenean Basurtukoan, ostegunean San Frantziskokoan eta ostiralean Deustukoan.

Hitzordu gehien eman dituzten barrutiak, Errekalde (96 prozesu), Begoña (84), Ibaiondo (50) eta Deustu (50) izan dira, eta aholkularitza eskatu duten pertsonen adinari dagokionez, gehienak 65 eta 69 urte bitartekoak izan dira.

Zerbitzu hau emateko Bilboko Udalak hitzarmena sinatu zuen 2015eko azaroan -aurtengo ekitaldirako luzatu egin zuen- Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin, eta balorazio ona izan duela ikusita, Gizarte Ekintza Sailak 2017an ere emango du doako zerbitzua.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120