DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Trump eta kritika

Rikardo Arregi - Miércoles, 11 de Enero de 2017 - Actualizado a las 06:03h

votos | ¡comenta!
  • Mail

DONALD Trump presidente estatubatuar hautatuari buruz astero idatz daiteke, astero (ia-ia egunero) errubioaren ahotik eta ekintzetatik astakeria kezkagarriren bat sortzen delako, eta ez da oraindik zin egite zeremoniarik burutu (ez dut pentsatu nahi nola joango den guztia benetako agintea hartu ondoren). Meryl Streep-ek Urrezko Globoen festan eman zioten saria aprobetxatu zuen presidente hautatu berria kritikatzeko, izenik aipatu gabe, modu arras dotore eta hunkigarrian; atzerritarren eta hedabideen defentsa egin zuen eta gogoratu nola Trumpek kazetari ezindu baten imitazio iraingarri eta gustu txarrekoak egin zituen kanpaina bitartean. “Errespetu faltak errespetu falta dakar, indarkeriak indarkeria dakar”, hitz horiekin bukatu zuen mintzaldia. Badirudi Trumpi ez zaizkiola kritikak batere gustatzen, berehala idatzi baitzuen twitterren Streepen kontra: aktore bezala gainbaloratuta dagoela eta Clinton-en lekaioa (ipurgarbitzaile euskara garbian) baino ez dela.

Ez naiz ni aktore kontuetan aditua esan ahal izateko Meryl Streepen lana ona den ala ez egin dituen film guztietan, eta Hillary Clintonen alde egotea Streep andrearen eskubidea da azken finean. Ez dakit Donald Trump konturatu den hauteskunde kanpaina aspaldian bukatu zela, bera izan dela irabazlea, egun gutxi barru bera izango dela Estatu Batuetako presidente bakarra eta, pertsona publiko guztiek bezalaxe (are gehiago agintean daudenak), kritikarekin bizi behar izango duela hemendik aurrera onerako zein txarrerako.

Ai, kritika. Esparru guztietan beharrezkoa dela esaten da, baina txarra denean ez zaio inori gustatzen. Zutabe hau argitaratzen den unetik beretik kritikagai izan daiteke balizko irakurleen eskuetan egongo baita: batzuek kritika ona egingo diote, beste batzuek txarra (Trumpi ez zaio gustatuko, baina ez da haren begietaraino iritsiko), eta arrazoiak emango dituzte kritika edo iritzi horiek oinarritzeko. Eskatu ahal den zera bakarra da arrazoi horiek arrazoizkoak izatea. Meryl Streepenak oso arrazoizkoak iruditu zaizkit niri.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Encuestas

ver listado completo »

Publicidad

  • © Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120